Ekintza Garaia Da agiria. Ezker Abertzalea onbideratzeko proposapena

euskoekintza 

EKINTZA GARAIA DA Manifestua.

Ezker Abertzalearen onbideratzean.

 1.- AURKEZPENA.

Orain hiru urte ezker abertzale historikoko militante batzuk lanean jarri ginen Eusko Ekintza erakunde soziopolitikoa plazaratu aldera. Denbora honetan gure helburu nagusia, politikan eragin eta ekarpenak egitea izan da, bai Euskal Herrian, bai ezker abertzale berean ere, bere zentzu anitza eta irekian.

Ezker Abertzalea, eragile soziopolitikoak, iraultzaileak, sindikalak, herrikoiak, historikoak, feministak, errepresioaren kontrakoak, ekologistak, gazteenenak,… osatutako mugimendu zabala izan da eta bada; Euskal Herria erdibitzen duen mugak bi aldeetan present egon den mugimendua eta ezin dena artifizialki murriztu  “dena kontrolpean” duen sigla alderdikoi bakarrera.

Denbora honetan, gurea, lana isila eta ia lurpekoa izan da. Apala gure  hedaduragatik beragatik, baina, beti ere, lan egiten  kontzientzia sortzen, masa abertzale, militante, kritikoa, soberanista eta independentista, eta ezkerra sortze aldera; herri mugimenduak indartze aldera lan egiten, eta mugimendu hauek desegiten saiatu direnen kontra. Herritar Batasuna baten beharra nabarmentzen dugu, ezker abertzalea bere aniztasunean osatzeko tresna bakarra gisa ulertzen baitugu eta honenbestez, ezker abertzalearen ahalmen osoa garatzeko tresna da ere.

(2)

Hau guztia, historikoki, behin eta berriz demostratu   denean edozein aurrerapen politikorako eta nazio askapen helburuetarako oztopo izan diren eta  Kapitala eta bere kudeatzaileen aurrean  herri boterea sortzeko traba bihurtu diren epe eta ibilbide motzeko hegemonismoen aurrean.

Azken urteotan, gure talde xumean, soilik gertatzen ari zenaren inguruan gure iritzia eta ikuspegia adierazteagatik kanpo presio gogorrak sufritu behar izan ditugu, (eta presio horiek beraiek ekarritako arazo propioak ere) eta kezkaz ikusi dugu ETA erakundeak, behin behineko su etenarekin, ireki zuen aukera paregabea hamarkadetako euskal gatazka bideratzen hasteko, desegiten joan dela:

Batetik, Estatuek edozein aurrerapen demokratikoaren alde izan duen jarrera itxia eta irmoagatik, non salbuespen legeria oso-osorik indarrean dagoen, honela, eskubide zibil eta politikoak behin eta berriz, urratuz.

Bestetik, sektore batzuetatik, eguneroko praxian helburu estrategiko historikoei uko egin izanagatik, beste helburu estrategiko ezezagunen aldera; agindutako markoa onartzen eta  akritikoki marko hau betearaztera bultzatzen duten sektoreetatik. Hain zuzen ere. (Adibide gisa, instituzioetan gertatu dena ikurriña eta beste hainbat ikur aldarrikatzaileeki); finean,  erregimena onartzen dute, ez lege- aginduz  hala inposatuta, utzikeriagatik baizik.

Argi gelditzen ari da, beraz, estrategia eta taktika hauek,  lehen momentutik, ez dutela arrakastarik izaten ari, pausuak errentagarritasuna eta bermea izan ditzaten Estatuen aldetik ez baita mugimendurik eman, ezta kosmetikoak ere. Eta hau guztia, beraien burua ezker abertzaleko tradizio eta zilegitasun soziopolitiko osoaren gordetzaile bakarrak izendatu dutenek, bultzatu dute.

Sektore hegemoniko honen apustua, ezker abertzale oso-osoaren ordezkari ez dena, bestalde, hauteskundeei begira izan da soil-soilik eta azkenean, hautesontzitan geldiarazia izan da (Europarrak, Foralak eta herrikoak). Eta hau horrela izan da, (hondakinen gestioa eta diru handiko karga fiskalaren inguruan interesatzen ziren analisi  batzuk egon arren) hein handi batean, masa militante kritikoa galtzen joan delako, kontzienteki desaktibatua eta anulatua izan delako, fede ekintza bihurtzeraino egiten dituzten mugimendu guztiak (ezker abertzaleko kultura  historikoarentzat ulertezinak izanda ere); modu honetan, analisi gaitasuna eta militantziaren ekarpenak baliogabetuz, modu txarrez, askotan; eragingaitza suertatu den taktika politiko elitistari ezker abertzale soziologiko osoak menean egiteko helburuarekin, agindutakoa otzantasunez bete dezan.

Independentzia eta sozialismoaren estrategia gero eta desitxuratuago dago, batetik, “erabakitzeko eskubidea” aldarri hutsalarekin,  edota  “politika sozial aurrerakoi”en mugekin eta bestetik, militantzia sortzailea eta  urratzailea bultzatu beharrean, meneko militantzia bihurtzeko egin diren saiakeragatik; honela, hamarkadetan ezker independentismoa elikatu duen humusa izan den euskal mugimendu herritarra kolapsora eramanez, hots, kapitalaren eta Estatuen inposizio soziopolitikoen aurkako herri boterearen iturria izan den mugimendu berbera kolapsora eramanez.

Hauteskundeetako atzerapenak, funtsean, proiektuarekiko ilusioaren galeran datza, batetik. Eta bestetik, historikoki, borroka instituzional zein ideologikoan, egoera latzenetan ere, kausa defendatu duen militantziaren parte-hartze faltan datza ere. Inplikazio militante hau ohiko marketingatik ordezkatu izan da, bai hauteskundeetan, bai instituzioetan egiten ari zenaren komunikazioan ere, ezker abertzalea sistemaren beste edozein eragile balitz bezala. Emaitzak bistan dira. Eta ezin ahantzi ere, kudeaketa instituzionalaren hainbat praktika, askotan, elitista eta herriaren parte hartzetik, zein ezker abertzaleko espektro soziopolitikotik eta herri mugimendutik urrun egon direla, instituziotan gertatzen ari zenaren interesa faltagatik edota instituzioek hartutako erabaki eta jarduera batzuekin talka egiteagatik.

Lau urte hauetan, ezker abertzaleak bere politika propioak ezartzeko aukerak galdu ditu, ez baititu  aprobetxatu, ez lortutako botere instituzionala, ez ireki den eszenatoki berriko aktore soziopolitikoen eta Estatuen egokitzapen falta, eraikuntza nazionalerako eta sozialerako politika errealak ezartzeko, ez aginte antidemokratikoaren kontrako konfrontazio politikak ezartzeko ere.

Gainera, instituzioetako kudeaketan ez du, ez jendartea eta ez ezker abertzaleko masa soziala aintzat hartu. Aitzitik, egungo erregimen instituzionaleko ezker abertzaleko koadroen integrazioa gertatu da, herri boteretik aldenduz, maiz,  pertsonalistak diren bestelako interesen alde.

Inora ez garamatzan bidaia honetan, (hasierako  hauteskundeetako aurrerapenetik haratago ez du markatutako helburua lortu ere: EAJren autonomismoa gainditzea) herri mugimenduaren zati bat sakrifikatu da “aldebakartasun” taktika aurrera eraman ahal izateko; Estatuen kontrako borroka demokratikoaren ukazio gisa ulertutako aldebakartasuna, eta ukazio honen aurkako edozein adierazpenen  desaktibazio gisa ulertutako aldebakarreko bidea, alegia.

Eta hau guztia,  nazioarteko zein bertako ospetsu zein  “aholkulari” talde batzuek  suspertu dutenean, nazioarteko presioen ondorioz Estatuak, derrigorrez, mugituko zirela uste faltsuan oinarrituta dago; existitu ez den presioa izan da, gainera. Eta esan behar da aholku interesatu hauen porrota bistako dela (Europar Batasunean eta mendebaldeko Europako aspaldiko disidentzia soziopolitiko baten gunea desegiteko interesatuak baino ez baitzeuden), sona handiko argazki batzuetatik, hainbat bilera garestietatik eta nazioarteko hitzaldi batzuetatik haratago ez da joan, eta egun arte Estatuaren eta bere iritzi publikoen aldetik ez da inongo pausu zehatzik eman. Are gehiago, hutsaren hurrengoa izan dira Estatuarentzako.

Laburbilduz, Estatuek errepresioa areagotu duten bitartean, ezker abertzaleak bere borrokarako eta erantzunerako ahalmena ahulduz joan da, sektore batzuetan, 40 urtez atzera eginez, Amnistiaren aldeko eta errepresioaren kontrako mugimendua sortu baino lehenagoko garaietara atzera eginez hain zuzen, eskubide soziopolitikoen urraketen aitzinean, melodramatikoki “errepresio hau ez dator bat garai berri hauekin” leloa goratuz,  errepresioa, hainbat gradutan eta koiunturatan eta edozein garaitan, zoritxarrez, Estatuentzako euskal gatazkaren trataerarako funtsezkoa dela onartu beharrean; zer esanik ez Espainiar estatutu neofrankistaren kasuan, Eskozia edota Quebeceko ereduetatik oso urrun daudenak.

Ez dugu pertsona nabarmenen parte-hartzea edo euskaldunok mendeetan  sufritu dugun gatazkaren konponketarako zuzendutako nazioarteko etorkizuneko hitzaldiak kritikatzen. Hala eta guztiz ere, gure jendartetik sortu beharko dira gatazka honen konponbiderako indarrak, izan ere, nazioarteko laguntzak  bide mugatua  baitu eta gure herrian bertan borrokarako eta mobilizatzeko indarra propioa sortzen ez badugu, ez dugu aurrerapenik izango.

Estatuekin konfrontazio demokratikorako gaitasuna duen edozein eragileen suntsipen politika honek, bere unerik erabakigarrienetarikoa izan du, eskubide sozial, nazional, zibil eta politikoen aldeko “Adierazi Euskal Herria” koordinakundea likidatu zutenean eta “kontrolpean” duten erakundeengatik ordezkatu dutenean. Independentistak sarea ere baztertua izan da, mami gabeko “erabakitzeko eskubidea” aldarriaren alde,  ustez, EAJ bere lotura autonomistatatik mugituko zelakoan edo “Herri Harresiak” bezalako ekimenen ezker abertzale ofizialaren azpiko oposizioa, autonomoki eta aginte gabeko ekintzen ahalmenaren beldur izanik, gutxi batzuen zuzendaritzatik eta komenientzietatik urrundutakoa eta autonomoki eta aginte gabe ekiteko ahalmenaren beldur direlako.

Eta azkenik, errealitatea da euskal gatazka desitxuratzen joan dela, Estatuen eta nazioarteko  agenda politikoetatik desagertu arte. Eta edozein motatako konfrontazioa behin desagertuta, ez dago, orduan, arreta jartzeko gatazkarik. Aditu beharra dugu, gainera,  inkestek diotela euskal herritarrok ez dugula independentzia nahi eta  seny katalana  bihurtu omen da  Euskal Herrian eta independentismo katalanaren “hondoratze” aren aurrean,  gurean “jendarte normalizatua” da nagusi. Ordena publikoko  arazoa eta estatus politikoa ukatuta duten presoen, Sortuko erreferentziako bururen bat salbu, arazo erresidualak besterik ez dira geratzen. Euskal preso politiko eta exiliatu edo errefuxiatuen kolektibo hau, aitzitik, etengabe ari da salbuespen egoerak sortutako preso politiko berriekin handitzen: atxiloketak, epaiketak, makro-sumarioak, mobilizazio sozialetan errepresioa,…

Bestaldetik,  “Sare” izeneko azkeneko laborategiko esperimentuaren gihar sozialaren galtzea, bistakoa izan da. Presoen aldeko aldarrikapenen funtsa muturreraino desitxuratu da eta emaitza, sektore berriak  hurbiltzea eta  bestelako jendea eroso sentitzea izan beharrean, Sare taldearen zaindutako marketinarekin egin dituzten manifestazioak eta mobilizazioak, hustuz joan dira eta presoen aldeko beste mobilizazioekin konparatuz, milaka lagun galdu dituzte. Horregatik, hartutako erabakien ondorio objektiboak aztertzeko  eta erantzukizunak asumitzeko unea da. Edozein motatako herri mugimendu autonomoren eta erabakitzeko gaitasunaren kontra joan diren berberak dira orain, beraien porrotaren arrazoia jendartearen desmobilizazioan datzala saltzen dutenak, hein handi batean, beraiek bertan direnean sortu duten giro arnastezina, kontraesankorra, nahasia, desmobilizatzailea eta etsikorraren erantzuleak.

Euskal preso politikoen kolektiboari dagokionez, aipamen berezia merezi du bere larritasunagatik:

Amnistiaren aldeko eta errepresioaren kontrako mugimenduaren likidazioa egin zuten lehendabizi eta egun, “urrutiko aginte” rik gabeko herri mugimendu autonomoa birsortu izanak krisi histerikoa eragin du. Honelako jarrerekin batera aipatu behar da ere, sektore ofizial hauek, gu bertan gauden “Ezkerretik Bilduz” ekimenaren aurka muntatu zuten benetako sorgin-ehiza;  hau guztia,  Sorturen ezkerrean dauden norbanako zein antolakuntzen edozein ekimenen   nukleazioa  deskarrilarazteko, hondoratu arte; eta hau kontuan hartuz, ekimen hau  hasieratik EH Bildurekin ekarpen gisa aurkeztu zela eta ez konfrontazioa gisa.

Ezker abertzaleko proiektuan, alarma gorriak, aspaldi, piztu dira. Hauteskundeetako emaitzen beheranzko geldialdia, larriagoa den beste  arrazoi baten sintoma besterik ez da:   independentzia eta sozialismoa helburu beraren gainbehera soziala. Helburu estrategiko hau hamarkadatan izugarrizko ahalegin militantearekin eta norbanakoarekin mantendu da, Euskal Herriko milaka lagunen parte hartzearekin, eta  aldi berean, helburu hau ez da bakar batzuen ondarea, 30.ren urteetatik hona borrokan aritu garen norbanakoenak zein erakunde guztienak baizik.

Alarma gorriak piztu direla beste sintomen artean hauexek ditugu ere bai: kalea galtzea; helburuaren suspertze sozialaren  utzikeria; edota BEC aretoan, “Euskal Bidea” deiturikoaren  deialdiaren porrota, non 10.000 peoi beltzak azkenean, 6.000tan geratu ziren. Finean,  marketin eta kontsumo azkarreko laborategiko produktua baitzen; herri mugimenduaren dinamismoa, antolakuntza propioa eta aberastasunaren galera;  ezker independentistaren estrategia lortzeko milaka lagun aktiboen parte-hartze eta ilusio militantearen galera, masa kritikoaren galera, alegia. Eta aktibo hauek  sistema barruko  alderdien ohiko marketinarengatik  eta  nominan dauden ehunka  liberatu sumisoengatik ordezkatuak izan dira,  zaharkituriko elite txiki baten tesi ofizialak inposatu ahal izateko eta  berauen hegemoniari, kosta ala kosta eta obsesiboki, eutsi ahal izateko. Helburuen likidazioa barne.  Gaineratu behar da ere, egiten ari zirenarekin kritikoa izan den edozein pertsonak edo erakundeak, hauengandik jasandako presioa, askotan  modu txarrekoa izan dela, gainera.

Eta hau guztia gertatu da, sistema kapitalista bera eta Espainiar estatua eta bere erantzuleak krisian dauden  garaietan, teorian, gure helburu soziopolitikoetarako inoiz baino mesedegarriagoa den egoeran.

Espainiar estatuan 15-M mugimendua sortzera bultzatu zuen krisi egoeraren ondorioz, Euskal Herrian, erantzuleen (Kapitalaren eta bertako gestoreen) aurka borrokatuko lukeen  oinarri sozialetik sortutako krisiaren kontrako gure mugimendu propioa sortzeko tenorea zen, kanpoko bultzadei itxoin gabe. Eta mugimendu honek berak ere, eskubide zibilen, nazionalen eta politikoen aldekoaren beste mugimendu zabalagoan sustraituta egon behar luke.

Ezker abertzaleko hainbat erakundeetako militantzia historikoaren sektore handi batean, kezkaz eta etsipenaz bizi dute gaur eguneko egoera. Bizirik dirauen militantzia izan edota norbanakoaren zein antolakuntzaren pobretzeak ekarri duen prozesu ulertezinean kitatutako militantzia izan, denbora gehiegiz, gure proiektu politikoan aurrera egiteko ahalmen eza erakutsi duten elitearen boterearen finkatzea izan baita  helburu bakarra.

Honengatik guztiagatik, Eusko Ekintzatik eta  ordezkatzen dugun tradizio historikoaren zati handitik, ezker abertzale historikotik, bere aniztasunean ulertuta, ezker abertzaleko sektore guztiei dei xume bezain premiazkoa egiten diegu, antola gaitezen; hainbat hamarkadetan, denon artean,  defendatu dugun gure proiektuaren birsortzea has gaitezen; 1930. urtean, sortu ziren  nazio askapena eta justizia soziala lortzeko idealek, erakunde

gudariakANViraultzaileen eskutik frankismoan  eta erreforma garaian garatu  izan zirenak, sistemak berak onartutako ohiko alderdi sozialdemokrata hutsala bihurtuta buka ez dezaten, bere aldarrikapen estrategikoak, estrategia historikoak, “errealismo eta posibilismo politikoaren” ordez baztertu duen alderdi hutsa ez bihurtzeko, alegia. Errealitate soziopolitikoaren aurrean, gure taktika politikoen etengabeko egokitzapenak ezin gaitu  gure helburu estrategikoak uztera eraman. Garbi gelditu da hau, batzuen aldetik, adibidez, Amnistiaren aldarriaren  bazterketarekin eta  honen ordez, euskal preso politikoen espetxeetako bizi- baldintzetako hobekuntzaren xede taktikoa azken helburu bihurtuz, aurrerapen soila dela aitortu beharrean.

Etorkizuna gurea izango da baldin eta gauza bagara gorpuzteko mugimendu fresko, demokratikoa, asanblearioa, militantea, ilusioa sortzen duena, inor baztertzen ez duena, errealitatera eta gure estrategiara egokituko dena, borondate eratzaileaz eta injustuarekin urratzailea dena eta honenbestez, iraultzailea dena; Estatuekin borroka demokratikoari eskapu egiten ez diona, baizik eta  bere ADN politikoaren partea dela onartzen duena, hain zuzen ere.

Herri gisa frustrantea da, Herri Batasunari esker eta  Euskal herriko herri mugimenduari esker, kultura asanbleario edo parte-hartzaile zabala (bere mugak eta idealizazio faltsuetan erori gabe) ezagutu ondoren, orain   geure ADN  militantea ezabatu duen aginte sektario batean erori izana. Gaur egun, ezker abertzaleko 40 urte baino gutxiagoko oinarri sozialari asanblearismoaz hitz egitea entelekia historiko batez hitz egitea da. Orain dirudi Podemosek, bere zirkuluekin asanblearismoa asmatu duela eta CUP-ek ere herritar batasuna asmatu dutela. Gurean lau hamarkadetan aritu den funtzionamendua eta orain kontzienteki likidatua izan dena; umiltasun lezioa da, ez hain aspaldi, sozialismo eta nazio askapen borroketan eredu izan den mugimendu batentzako.

Sozialdemokraziarako biratzea eta ohiko alderdia osatzea garai berriekin  bat egitea zela saldu izan nahi digute batzuek eta hain justu, garai  berriak (CUP, Podemos, Ahora en Común, Madril, Bartzelonako, A Coruñako hautagai-zerrendak…) garbi uzten ari dira, gurean ezkerreko bidea herritar batasuna dela eta mugimendu sozial zabalaren behetik gorako funtzionamenduan datzala.

Mugimendu hauekin kontrajarria, gaur eguneko zuzendaritzak orain hamar bat urte hasi zen   kontrako prozesua, Batasuna alderdi bakar gisa sortu zutenean, Herri batasuna kitatuz, bere ondareaz jabetuz eta sektore kritikoak baztertuz. Sorturen sorrera, ongi antolatutako operazio politiko honen bigarren fasea izan da, bide berdinean sakontzen, ilegalizazioen politika antidemokratikoa aprobetxatuz. Horregatik, zuzendaritza honengandik orain, EH Bilduren hauteskundeetako krisia eta Sorturen antolakuntza krisiaren ondotik, “Fronte zabala” bat sortzeko beharra aditu izana ez du sinesgarritasunik, beraien sinesgarritasun ezagatik ere; herritar batasunaren likidazioaren arduradunak beraiek bertan direnean. Ezin baitigute beraiengandik salbatu beraiek buru izaten jarraituz. Beraien jarrera pertsonalista, ohiko alderdien funtzionamendu berberekin eta egitura asanblearioa, horizontala eta demokratikoa sortzeko ezintasun politikoa eta pertsonala agerikoa da hamar bat urte luzetik hona.Ezker abertzalea antihegemonikoa, pertsona, erakunde eta sentsibilitate guztiak konpartituko duena, parte hartu nahi duen orori bide emango diona, anitza eta asanblearioa izango da, edo bestela, ez da izango. Ezinezkoa da, betikoak buru direla laborategi eta marketineko beste esperimentua martxan jarri, beraien porrotak estali nahian eta  beraiek puskatutako “lorontzia” denen artean itsasteko. Ezker abertzalearen onbideratzea ez dago zuzendarien aldaketan baizik eta  taktika, eredu eta praxiaren aldaketan.

Ez diogu inori alderdi instituzionalak  eta sozialki epelak sortzeko eskubidea ukatzen, aspertzeraino defendatu baitugu ezker abertzalearen aniztasuna; are gehiago, alderdi hau talde barruan ordezkatua egon behar duen beste sentsibilitatea dela uste dugu. Onartzen ez duguna da,  denei agindutako monopolismoaren bidez hegemonikotzat hartzea beraien burua, ordainean,  ezker abertzaleko hustuketa eginez eta aniztasuna urratuz. Modu honetan, talde osoarentzat lan egin ordez, ehunka koadro politiko eta militante galtzen joan dira, etxera joan dira edo etxera bidali dituzte, dagoeneko “ez dutelako balio” edo “garai berrietara egokitzen “ez direlako. Gure komunikabideen jabe egin izana da  kinka honen adibide garbia, denen artean sortutako komunikabideek beraiek bakarrik tokia duten eta ahots kritikoak edota ezberdinak isilarazten  dituzten mezuaren plataforma monokordea bihurtu baitituzte.

Eusko Ekintzaren ustetan, ezker abertzalea berritzea, funtsean, herritar batasuna deitzen da: mugimendu herritarren, sozialen eta sindikalen dinamizazioa eta suspertzea da (independentziaren aldeko mugimendu zabalarekin batera eta beste  bat, eskubide zibil, politiko eta norbanakoarenak defendatzen duenarekin batera). Gune soberanista herritarra finkatu behar da eta Udalbiltza behingotik eta errealki bultzatu behar da.  Eta berriro diogu, gure inguruan gertatzen ari den guztia (Grezia Syrizarekin, Espainiar estatua Podemos-ekin, Anova, Ahora en común eta Katalunia CUPekin eta  herritar batasuna zerrendekin) gure tesian indartu besterik ez gaitu egiten.

2.- EZKER ABERTZALEA, EZKERRA IZANGO DA EDO EZ DA IZANGO.

Ezker abertzaleaz ezagutzen dugun errealitate soziopolitikoaren parte da Eusko Ekintza. Ezker Abertzaleko beste eragileekin batera historikoak diren helburu estrategiko orokorrekin bat egiten du: independentzia eta sozialismoa. Berezitasun batekin, guk sektore publiko, komunitario eta kooperatibo sendo batean oinarritutako  sozialismoan sinesten dugu. Honenbestez, ekonomia mistoa, epe motz-ertainean fase posible gisa kokatzen dugu, gure herriko errealitatearekin bat egiten duena, sozialismoko beste faseetara  aurreratu ahal izateko.MAIATXAREN1

Gaurtik bertatik premiazkoa da aldi sozial eta politiko berria sortzea, geure burua behetik antolatuz eta sistema kapitalista ordezkatzen duen botere zati txiki eta progresiboen alde eginez, bai geure antolamenduaren bidez, bai lortuko dugun botere instituzionalaren bidez.

Soberanismoa eta independentzia elkarren ondoan aldarrikatzen dugunean, azpimarratu nahi duguna da,  ekonomi arloan soberania erreal eta herrikoi bat gabe, independentzia ,enpresa multinazionalak, Kapitala eta bere kudeatzaileen eskutan dagoen hitz hutsala dela. Greziako kasua da adibiderik garbiena.

Osasungintza eta hezkuntza publikoaren defentsatik haratago, guztion artean kudeatuko dugun elikagai soberaniaren aurrerapausoak zehaztu beharko genituzke, mendien jabetza publikoaren eta laborantza lurren alde (komunalen alde),alokairu publikoko etxebizitzen sareen alde,uraren eta beharrezko naturako beste bitartekoen  jabetza publikoaren alde; denen artean gestionatuko dugun kulturaren alde, garraiobide publikoa bultzatzearen alde, komunikabide eta komunikabide sare publikoen alde, energi enpresa publiko eta bertakoa sortzearen alde, bertako diru sare sendoak sortzearen alde, eraikuntza enpresa publikoen alde,…. norabide horretan eman daitezkeen pausuak  asko dira, ausardia eta borondate politikoa izanez gero.

Horregatik, ezker abertzalea eraikuntza ekonomikorako programa zehatz batez hornitu behar da sozialismo aldeko bidean, hainbatek  defendatu  duten “dena edo ezer ez” aldarrikapen maximalistei muzin eginez, hauek “ezereza”ra garamatzalako edo sozialdemokrazia dosi batzuekin, “dagoena” ren kudeaketa instituzional soila egitera garamatzalako.

Ekintzale kulturan arituak garenontzat, zehaztasuna, eta ekintza eta neurri zehatzen ezarpena da funtsezkoena, balio politiko eta filosofiko handiko testu marxista zehatzen inguruko erretolikatik haratago, ezin dena da hauek pausu zehatzentzat estuorma bihurtzea, bere osotasunean burutzeko baldintzak ez daudelako.

Honenbestez, marxismoa, analisirako, ekintza politikorako eta ezkerreko jendartea eratzeko ezinbesteko metodo bezala aldarrikatzen dugu, Euskal herriko errealitateari egokitzen den marxismoa, ikuspuntu fundamentalista eta zaharkituak gaindituz.

Langile klasea zapalketatik ateratzeko sortuko diren mugimenduak  babestu eta suspertuko ditugu, klase borroka dirauela argi utziz, nahiz eta botere sektore  baten batek klase borroka ez dela existitzen  dioen harro, beraiek langileak garaitu zituztelako.

Sozialdemokrazia dela, neoliberalismoa dela, beraien ustelkerietan itota, pertsonen eta planetaren ustiapena onartu eta bultzatu dute. Gurea bezalako herrien zapalketa onartu eta bultzatu dute ere bai.Finean, ez dute soilik erakutsi  hautabide agortu baten gidariak direla, baizik eta behar dugun mundu berria sortzeko  balio ez dutela ere demostratu dute.

Gainera kapitalismoaren krisia sistemikoa dela uste dugu eta bere xede ekonomikoak erdiestearren, sistema, herri borondatean eta interesen kontra doazen erabaki politikoez baliatzen da: legeriaren aldaketa iraunkorrak (Konstituzioa barne), lanetik botatzeak, etxe kaleratzeak, zapalketa eta miseria. Kapitalismoaren garapenak sortu duen planetak sufritzen duen  krisi ekologiko eta biziraupenarena, ezingo du inondik inora kapitalismoak berak konpondu.

Ezker abertzaleak antikapitalista porrokatua izan behar duela eta gure asmotan sistema ekonomiko justuagoa lortzea egon behar duela, uste dugu. Eta ez sozialdemokraziak edo sozialkristauek hamarkadetan ezarri dituzten “politika sozial” huts-hutsen bitartez adabakiak jarriz.

Zapalketa patriarkalaren borroka gure lehentasunen artean jarri behar dugu, emakumeen eta  ideologia eta praktika homofoboen kontrako zanpaketarekin bukatu ahal izateko bide bakarra baita.

Ezker abertzalea bere sorreratik, 30. urteetatik, gure herrira lanera etorritako jendearen integrazioaren eredu izan ohi da eta xenofobiaren kontrako borrokan ere aritu ohi da. Beraz, Ezker abertzalea arrazista edo xenofoboa dela esatea, errealitatetik kanpo jartzea da soil-soilik.

3.- BEREHALAKO EKINTZARAKO LAN ILDOAK.

3.1 Erakunde mailan eta aliantzak.

Ziur gaude egungo abagunean benetan demokratikoa den prozesu baten eraikitzea indar metaketan soilik oinarritu daitekeela. Antolatuta dagoen herri baten indarrak besterik ezin dio aurre egin Estatuek eta kapitalaren bertako gestoreak(UDF, UPN  y EAJ-PNV nagusiki) diseinatzen eta praktikan jartzen ari diren bidaia orriari.

Botere faktiko soziopolitikoei alternatiba eraikitzea, beraien erakundeen barnean ere, ezinezkoa da masa kritiko militante bat atzetik ez badago. Gupidarik gabe edozein aldaketaren aurka egingo baitute, nahiz eta txikia izan. Hau nabarmen ikusi da 4 urtetan EH Bilduk kudeatutako Gipuzkoako erakunde nagusietan. Herrialdearen indar faktikoek, Patronala, DV eta beste hainbat hedabide handi, eraikuntza enpresek, Kutxak, Mondragon Taldeko elite zuzendariak, Eliza Katolikoaren Jerarkiak, EAJ-k… aurrekaririk gabeko ofentsiba burutu dute erakunde hauen politiken kontra. Hauteskundeetan lortutako aurrerapenak eta erakundetan erdiestutakoak, soilik,

eraso hauei aurre egiteko eta deusezteko ahalmena izango duen masa militante kritiko baten bidez egonkortu daitezke.

Eraso hauek agertzen dira, berriro ere, Nafarroa Garaian aldaketarako gobernu eta udal batzuen aurka. Eta hau horrela da , erakunde hauek  erregimena aldatzeko asmoa agertu ez duten arren. Soilik aire fresko apurra sartzea nahi izan dute Amejoramenduaren eta PSN eta UPNko gobernuen hainbat urtetako errealitate ustel, sektario, eskuina eta autoritarioen aurrean.

3.2. Euskal gatazka politikoa.

Modu ezberdinetan gauzatu da gure herriaren zapalkuntza eta asimilazio ekonomiko, politiko eta kulturala. Hainbat mendetan luzatzen ari den fenomenoa da.

Gaur egun, Hegoaldean eta aro modernoari dagokionez, Estatu espainolarekin aurrez-aurre jartzen gaituen gatazka politikoak, 1936ko gerran, eta ondorengo Diktadurak eragindako genozidioan eta estatu terrorismoan dauka abiapuntu. 1977an emandako auto-amnistiak, gizateriaren kontrako krimenen eta genozidioaren zigor eza ekarri zuen, baita espainiar Estatuak burututako Estatu krimenenak ere. Haren ondorioz, euskal abertzalegoak Estatu honekin daramagun konfrontazioa gaur egun arte luzatuz.

Pasa den mendeko bigarren erdialdean, iparraldeko ezker abertzaleko erakunde ezberdinen ekinbideak, iraultzaileenak barne, Euskal Herriko zati kontinental horretan, duela 4 hamarkada pentsaezina zen nazio askapenerako mugimenduaren errotzea edo finkatzea ekarri du. Eta beraien  herri antolaketa eta hauteskundetarako antolamendua isla eredugarriak dira egun guretzako.

Euskal gatazkaren biktima guztiek, Egia, Justizia, Erreparazioa, eta nazioarteko legediak kasu hauen ondorio penalak bertan behera uzteko, ezarritako berriro ez errepikatzeko bermeak aplikatzeko eskubide osoa dutela pentsatzen dugu.  Honekin batera, baieztatu nahi dugu, genozidio frankista eta Estatu terrorismoaren biktimak direla bakar-bakarrik, Egia, Justizia, Erreparazioa eta berriro ez gertatzeko bermeak eskuratu gabe geratzen ari direnak. Estatuaren gehiegikeriak eta krimenak zigorrik gabe geratzen ari dira. Arrazoi hau dela eta, aipatutako delituei Egia, Justizia eta Erreparazioaren eskuraketa lantzen duten Estatu espainoleko eta bereziki,    Euskal Herriko taldeen ekintzekin bat izango garela adierazten dugu.

Horrexegatik ere, Estatuen aldetik herri honen sektore handi baten biktimizazioak jarraitzen duen bitartean, biktimen inguruko aferan behin-betiko pausoak ematea ezinezkoa dela adierazten dugu. Errepresioak Euskal Herrian biktimak sortzen jarraitzen du, eta hau ukaezina den errealitatea da, nahiz eta “normaltasun politikoaren” karikatura batean saihestu nahi izan den.

Oroimen historikoaren eta euskal gatazkaren kontakizunaren gatazka (la batalla del relato), oinarrizkoa bilakatzen ari da. Genozidioa frankista, bere zigor gabetasuna eta Erreformaren iruzurra zuritu eta guztiz legezkotzat jarraitzen izateko asmoa dutenen artekoa, eta  faxismo frankistaren haustura demokratikoaren beharra, eta honetarako abiatutako borrokaren legitimitatea defendatzen dugunen artekoa ,haiz zuzen ere.

http://www.naiz.eus/es/hemeroteca/gara/editions/2015-03-24/hemeroteca_articles/de-genocidios-y-crimenes-contra-la-humanidad

http://www.naiz.eus/es/iritzia/articulos/el-reino-de-espana-pais-de-pandereta-y-genocidio

Preso eta errefuxiatu politiko guztientzat, AMNISTIAren eskaera, agenda politiko eta sozialean berriro jartzea beharrezkoa da. Hau lortzeko behar diren aldaketa judizial oro gauzatzen hasteko exijitzea ere bai. Honekin batera, preso politiko guztiak Euskal Herriratzea eta gaixorik dauden presoak, eta kondenaren hiru laurdenak bete dituztenak askatzea luzapenik gabe exijitu behar da, eta nola ez, errefuxiatu guztien itzulera normalizatua ere. Hain xuxen, preso politiko, eta beraien familia eta lagunen aurka , azken urteetan, martxan jarritako salbuespeneko lege guztiak bertan behera geratzea exijitu behar da.

CLFA2whWoAADsYY

Azkenik argi utzi behar da,  Amnistiaren aldeko borroka estrategikoa, eta euskal preso politiko eta beraien familien onuraren aldeko iniziatiba taktikoak ez direla, inondik inora, elkartezinak.

3.3 Alderdien legea eta gainontzeko salbuespeneko legedia.

“Demokrazia” ilusioaren atzean ezkutatua dagoen, eta gero eta praktika autoritarioa garatzen duen sistema politiko ustela  jasaten ari gara. Noraeza antidemokratiko honen esponente argia, egun, Estatu espainolean indarrean dagoen Alderdien Legea dugu. Lege hau oraindik indar betean dago bere ondorio guztiekin. Hau horrela den bitartean, politika egiteko orduan aukera berdintasuna dagoenik ezin esan. Erakunde politikoak legez kanpo uzteko zikloa ez da bukatu. Eta hau horrela izango da, azken hamarkadetako legez kanporatzearekin Euskal Herrian markatuta dauden 40.000 pertsona inguruk, beraien ideologiaren baitan libreki antolatzeko eskubidea berreskuratzen ez duten bitartean. Alderdien Legea indarrean jarraitzen duen bitartean eta legez kanpo utzitako antolakunde eta alderdi guztiak berriro legalizatu arte ez da ziklo hau  amaituko. (Argitu beharra dago, salbuespeneko legedia ez dela bakarrik alderdiri aplikatzen, baizik eta mugimendu edo organizazio guztien kontra doala).

Hauteskundeetan egon ahal izateko inperatibo legala onartzeak, ez du esan nahi fitsik esan gabe geratu behar denik guzti honen aurrean. Edota injustizia edo zapalkuntza antidemokratikoaren aurrean ezer ez denik egin behar. Lege injustuak aldatzearren borrokatzeko eskubidea, oinarrizko eskubidea da demokrazian. Ezin dena egin inolaz ere, injustizia eta ilegalizazioen “Damoklesen ezpatak” existituko ez bailira bezala jardun, besterik gabe.

Askatasun politikoaren kontra, adierazpen eta manifestazio (mozal legea,…) askatasunaren kontra, etab.eko salbuespen lege andanak, arindu ezezik, egoera gogortu eta etengabe preso politiko berriak sortzen ditu.

Horrela adierazten da salbuespeneko legediaren kontrako Askatasun Ekintza manifestuan www.askatasunekintza.eu :

“36ko gerra latzarekin hasi, pairatutako ondorengo genozidio eta frankismoaren erregimenarekin jarraituz, eta azkeneko hamarkadetako Estatu terrorismoarekin eguneraino, Espainiako Erresumak Euskal Herriari eta euskal herritarroi ezarri dizkiguten salbuespen lege andana, euskal gatazka soziopolitikoa suntsitzeko asmo garbia izan du.

Hainbeste urte legeri honekin, azkenean ezohikoak diren neurri hauek gure egunerokotasunean barneratu ditugula, normalak bailiran; euskal izatearen askatasun zibil, nazional eta politiko eza, berezko zerbait balitz bezala. Gainera batzuk, beraien erosotasunetik ukatzen dute salbuespen egoeran bizi garenik, baina kinka larriegia da eta larriagotzen ari da, zurikeriarekin estaltzeko.”

1978 urtean ezarritako erregimen juridiko-politikoa izugarrizko porrota izan da. Beraz, bere ordezko erregimen juridiko-politiko berri bat, oinarrizkoa eta urgentea da.

3.4 Euskara

Euskara, gure herriaren identitatearen enborra da.  Nortasun propioa ematen digu, eta munduaz dugun ikusmolde propioa, Euskal Herrian kokatzeko ere. Gure herriko edozein lurraldetan, lanean eta euskaraz bizi  nahi duen pertsona orori ahalbidetuko dion  funtsezko elementua izan behar du euskarak.

Aldi berean , aldarrikatu behar da tinko, Estatu espainol eta frantsesak, ordaindu beharreko zor historikoa dutela euskararekin. Guk Euskal Herri euskalduna edo hizkuntza-anitzeko apustua egiten dugu, eta honetarako behar diren neurri guztien inplementazioa,bultzatuko dugu, konplexurik gabe.

http://www.naiz.eus/es/iritzia/articulos/euskararekiko-espainiaren-zor-historikoa-euskaldunon-egunkariaren-kasua

4.- EZKER ABERTZALEAREN MODELOA.

Ezker Abertzalea, langile eta herritarren klase aliantza historikoa da. Bere historia luzean, ideologia desberdinez konposatuta egon da: ekintzalea, libertarioa, komunista, sozialdemokrata, edota sozialista. Historikoki modelo plurala, demokratikoa eta parte-hartzailea mantendu izan du, eta honi esker, errepresio bortitzenari ere eusteko eta aurre egiteko gai izan da,1936tik eta frankismoan zehar, edota errepresio eta adierazpen desberdineko estatu terrorismoaren aurrean,alegia.

Euskal Herriko jendartea, beraien ezkerreko ideologiaren arabera, alderdi eta erakunde desberdinetan antolatzea, ekarpen positibotzat jotzen dugu. Gure helburuetan ez baitago alderdi hegemoniko bakar bat eratzea.

Herritar Batasuna osatuko duten ezkerreko elkarte edo antolakunde multzoaren parte izateko jaio da Eusko Ekintza. Nahi dugun Herritar Batasuna aldi berean, Fronte edo Gune Soberanista herritarra baten bermea izango da. Gune honek, ezker abertzaletik haratago doan mugimendu soberanistaren eta aliantzen sustatzailea izan beharko du; autodeterminazioaren eskubidearen ariketa eta independentzia lortuko dituena, gure ekonomiaren eta giza eta natur baliabideen subiranotasun ekonomiko eta sozialarekin batera.

ardi beltza

EH Bilduren esperientziak, soberanista eta ezkerrekoa izango den Gune hau lortzera berbideratu beharko luke, non betiko indarrez aparte indar berriek ere bertan egon beharko luketen. Horrela bakarrik antolatuko dugu, ez bakarrik irabazteko gai den indarra, baizik eta aldaketa sozial eta gure herriarentzat soberania ekarriko duen indar elektorala ere. Horretarako, militanteen masa kritiko baten antolaketa behar- beharrezkoa izango dela baieztatzen dugu.

5.- EKINTZARAKO TRESNAK

5.1 Gure eskubide social, nacional eta politikoen aldeko plataforma.

Eusko Ekintzako kideek zera uste dugu : Fase honetan masa borroka, desobedientzia zibila zein intsumisio aktiboak zapaltzaileek ezarritako aginte  antidemokratikoaren aurkako tresna eraginkor eta apurtzaileak direla.

Gure ustez , erakundetan lortutako ordezkaritza , herritar klaseen aldeko lanean ezarri behar da. Herritar klase hauen interesak defenditu behar dira eta herri mugimendua gogoz bultzatu behar da erakundetako ordezkaritza honetatik.

Aldebakartasuna estrategia zehatz eta argi batean kokatu behar da eraginkorra izateko.

Ziur gaude soilik gure eskubide sozial, zibil, nazional zein politikoen aldeko mugimendu zabal, indartsu eta antolatuak ahalmena izango duela egungo egoera iraultzeko indar korrelazioa aldatuz.

5.2 Independentziaren aldeko plataforma.

Independentziaren aldeko mugimenduak anitza eta autogestionatua izan beharko du , pertsonez zein taldeez osaturikoa; independentziaz mintzatzeko edo herri batean independentziaren inguruko herri kontsulta bat egiteko “une egokia” zein den erabakiko duen inolako kanpoko agintekeririk  gabekoa ; auzolan nazionalean eta kooperatiboan arituko den mugimendua. Horrela, Euskal estatuaren eredua sortzen joango da.

Bestalde, independentziaren auzia konplexurik gabe mahai gainean jartzeko, orain egoera “izoztuan” dagoen Independentistak sarea , lan-tresna baliagarriaz gain  itxaropenez hartu dugu  ere duela gutxi sortutako  “Gure Berriak” hedabide bezalako tresna berrien sorrera.

Hemendik hilabete gutxira Katalunian aurrekaririk gabeko olde independentistaren aurrerapena ikusiko dugu eta bitartean , Euskal Herrian mugimendu independentista nahita moteldu dute batzuek.

Zinez uste dugu egoera hau irauli behar dela. Hurrengo hilabeteetan aldarrikapen independentista bizitza politikaren erdigunean kokatu behar da argi eta garbi.

Esate baterako, denbora luzez ”apaldurik” egon diren herri kontsulta independentistek indarra hartu beharko dute. Baina herri mugimendu independentista  zabal eta autonomoa bera hauspotu behar da indartzeko. Bultzada sozial, politiko eta mobilizatzailea berreskuratu behar da , batzuen “orain ez da une egokia” bezalako oztopoen gainetik.

5.3 Ekintza politikorako tresnak. Herritar Batasuna.

Lehen esan bezala, ekintza politikorako tresna nagusia Herritar Batasuna izango da; Ezker abertzaleko sentsibilitate politiko ezberdinetako erakunde guztiek osatutako Herritar Batasuna, hain zuzen ere. Herri mugimendukoak, politikoak, sindikalak, gazteak, anti-errepresiboak, … baita talde hauetan militantzia konkretua ez duten pertsonek baina Herritar Batasunaren partea sentitzen direnak ere lekua izango dute bertan.

Herritar Batasuna, batzarrean oinarritutako parte hartzeko tresna horizontaletan oinarrituko da, pertsona zein taldeen multzo handi hau eraginkortasunez antolatzeko. Kontraesanak gestionatu eta lan ildo eta taktika komunak ezarriz.

Azken bolada honetan sarri aditzen dira Herritar Batasuna Euskal Herrian zer izan den eta zer suposatu duen  desitxuratu nahi duten hainbat mintzo.

Euskal Herritar Batasunak ezin du aldi baterako hauteskunde-erakundetarako plataforma soil bat izan, ezta barne korronte zein batzarrei “irekita” dagoen alderdi bakarra ere.

Gure artean Herritar Batasuna hamaika buruko herensugea izan da: buru sindikala, ekologista, gazteriarena, anti-errepresiboa, feminista, talde soziopolitikoena … aldi berean, borroka fronte ugari sortzeko gai izan dena. Baita barne erakunde aniztasun hori dela medio, zartada errepresiboei aurre egiteko gai izan dena. Baina, bereziki, barne aniztasuna gestionatzeko gai izan dena eta kontraesanak arindu eta aurrera jotzeko tresna politikoa bilakatu dena.

Herritar Batasunak Independentzia eta Sozialismorantz bultzatzen duen motorra eta indar-lekua izan behar du.

Era berean, Herritar Batasuna, hamarkadetan zehar, komunitate soziopolitiko bat izan da, kanpoko erasoen aurrean elkartasunezko barne lotura indartsuekin. Norbanako zein taldeen arteko elkarlaguntzarako gunea izan baita. Hau, bereziki, nabarmendu da errepresaliatu politikoen zein beraien senide eta lagunen kasutan. Batzuen “garai berriek”, komunitate soziopolitiko hau apurtu edo, behintzat, ahuldu dute. Errepresaliatu politiko eta beraien ingurukoek noraeza pertsonal eta afektiboan utzi dituzte, beraien borrokaren zioa (Oroimen historikoaren eta kontakizunaren gatazka) abandonatuz. Baina baita, esate baterako, errepresioak berak itxitako Herriko Tabernen langile askok ez dute beraien burua bahiko babesturik ikusten; edota hainbat talde eta militante, zuzenki, abandonatuak izan direnak errepresioaren aurrean (haietako hainbat ezker abertzalearen talde historikokoak).

http://www.euskoekintza.eu/entrevista-de-boltxe-a-antxon-gomez-historico-militante-ekintzale-sobre-el-macro-juicio-0408-contra-eae-anv-batasuna-y-ehak

Elkartasunezko komunitate soziopolitiko hau berreskuratzea lehentasunezko ildotzat jotzen dugu. Ez bakarrik ezkerreko balore etiko bat delako, baizik eta estatuen zein kapitalaren gestoreek bultzatutako errepresioaren aurrean, masa kritiko militantearen erresistentziarako tresna delako.

Antolaketa politikoaren ereduaren hautuan baitan doa ,aldi berean, helburu politikoak finkatzea. Alderdi bakarreko eredua, estatuek Ezker abertzalea asimilatzeko tresna da. Eta alderdi bakarreko tresna hau  ahula da beraien makinaria guztia suntsitzeko, erabiliko duten estatu zein indar faktikoen aurrean.

Herritar Batasunaren antolaketa eredua, berriz, konfrontazio demokratikorako tresna da, gure herriko burujabetza nazional eta ekonomikorantz aurreratzeko tresna, hain zuzen. Herensugearen eredua da, bere buru-aniztasun hartatik gotortzen dena eraso eta errepresioaren aurrean.

Herritar Batasuna, independentzia eta sozialismorako bidean aurrera egiteko bermea izango da.

Ezkertiar zein soberanistak diren taldeekin aliantzak hedatzeko tresna litzateke, era berean; Autodeterminazio eskubidea, zinez, onartu eta Herri Fronte handi bat elkarrekin osatzeko bidaiakideak izango dituena,norberak bere historia eta ideologiari uko egin gabe.

5.4 Fronte zabala. Herri Frontea edo Gune Soberanista.

Gure iritziz, Herri Fronte edo Gune Soberanista, Herritar Batasunaren hainbat talde soziopolitikoekiko aliantza bat litzateke, ez soilik alderdi politikoen artekoa. Aliantza hau hauteskunde zein erakundeen gestiorako tresna litzateke, baina baita mobilizaziorako tresna ere. Aliantza osatzeko beharrezkoa lirateke autodeterminazio eskubidea ,aitzakiarik gabe onartzea zein gurekin bat etortzea politika sozial zein eraikuntza  nazionalarako bidean aurrepausuak emateko.

Gure egitasmoa aurrera ateratzeko bermea, Herritar Batasunaren indarretan dago, ezkertiar eta abertzalea baina aliatuak bilatzeko gai ere izan behar dugu. Baita EH Bildu edo etorkizuneko beste hainbat tresna kudeatzeko gai izan behar dugu ere, gure aliatuekiko elkar errespetuz eta partekatzearen jarreretatik kudeatuz ere. Elkar ulertze eta bakoitzak ordezkatzen duen ibilbide historiko eta ideologiarekiko elkar errespetuetatik hedatutako aliantzak osatu behar ditugu, kontraesanak errespetutik eta inoiz inposaketatik kudeatuz.

Edozein modutan ere, ezin daiteke erakunde-hauteskunde frontea edo unez-uneko hainbat akordio eta elkarlan, Ezker Abertzaleko Herritar Batasunarekin nahastu. Baina gure ikuspegitik denak dira beharrezkoak eta aurrera jotzeko tresna baliagarriak.

5.5 Udalbiltza  

Udalbiltzak  Euskal Herriko Nazio Erakundearen erreferentzialtasuna izan behar du, lurraldea bere osotasunean egituratzen duen erakundea, alegia. Erakunde (sindikal, kultural, feminista, …) zein eledun (zinegotzi-alkate, legebiltzarkide edo edozein kargu politiko) soberanista eta independentistei irekita. Aldebakartasunetik Euskal Herriko eraikuntza nazionala eta independentzia ahalbideratuko duena.

Guztiz beharrezkoa den Euskal Herriko berreraikitze nazionala kontutan hartuz, gure herria bi estatu eta 4 elkarte autonomikoen artean banaturik baitago (E.A.E., Nafarroa, Turtzioz (Kantabria), Trebiño (Gaztela-Leon), … Berreraikitze nazional hau, egitasmo konkretuen bidez Erakunde Nazionalaren lehentasunen artean egon beharko litzateke.

1510437_555448337925562_1385706827_n

Udalbiltza, Eraikuntza nazionalaren motor nagusia izango litzateke fase honetan. Lan arlo ugari daude horretarako. Arlo sinbolikoa eta ikurrak (ENA berreskuratu, bide eta herri seinaleak …), lurraldetasuna, euskara eta bereziki, Estatu berriaren egituraren kimuak aldatzen eta ernetzen joatea.  Baita Estatua nolakoa izango litzatekeen proposapen konkretuak egiteko lan taldeak osatu beharko lirateke, Katalunian aurreratzen ari den moduan. Gure kasuan, Nafarroako Errepublika izango litzateke estatua, eta sozialista, jakina.

Baina, zoritxarrez, ikusi dugu nola EH Bilduren erakunde botere handiko sasoi betean, Udalbiltzaren erreferentzialtasuna nazio eraikuntzarako tresna gisa oso txikia izan den. Era honetan, errekara bota dira aurreratzekoak ziren 4 urte.

5.6 Herri Mugimendua.

Guztion bultzadaz indarberritutako eta hauspotutako herri mugimenduaren alde egiten dugu, auto-organizatua eta autonomoa dena; independentzia eta sozialismoarako bidea irekiko duena. Ezker abertzale guztiaren laguntza eta bultzada izango du mugimendu honek, eta kapitalaren zein estatuen gehiegikerien aurrean harresi lana egingo du. Aldi berean, haien politiken aurrean alternatiba politiko zehatzen eredu izango da; beste mundu eta ereduak posibleak direla pedagogikoki erakusteko tresna izango da.

Ezker abertzaleak kudeatutako erakundeak herri mugimenduaren hauspoa izango dira eta ez galga bat.

Preso, deportatu zein erbesteratuen egoera larria dela konziente izanik, Amnistiaren aldeko mugimendua indartzeko premia azpimarratu nahi dugu, eta beraien izaera politikoaren aldarria  gure egiten dugu ere.

ONDORIOAK. (Laburbilduz)

Abuztuaren 2015eko honetan, gure aldarrikapena, hasiera batean, barnera begira da, baina laster ezkertiar eta independentista diren talde zein lagun gehiagorekin partekatua izateko gogo irmoa dugu, ezker abertzalea  berrindartu eta berreskuratzeko, hain xuxen ere. Ezberdinak batuz Herritar Batasun berri eta berritua osatzeko deia da gurea, duela gutxi arte izan garen komunitate soziopolitikoa berreskuratzeko deia. Norbanako edota gure taldeen bakartasun militantetik ezinezkoa da. Guztion indarrak batuz egingarria egingo dugu. Borrokak iraun duen hamarkadetan pilatutako humus politiko eta militantea ezin da galdu batzuen itsukeriagatik. Batzuk tematuak daudelako, halabeharrez eta erabakiak  guztioi inposatzen, militante kritikoen zapalketa eta gutxiestea erabiliz. Eta dena, jada porrot nabarmena erakutsi duen taktika politiko baten izenean. Nahiz eta orain azken hauteskundeetan Nafarroa Garaian lortutako bozkekin  (seguruen gainera unez unekoak diren eta egonkortu gabeko bozkak) beste herrialdeetan izandako bozka galerak zuritu nahi dituzten.

Lanketa gogorra izango da, baina militanteon ilusioa pizteko modukoa, zeren eta hamarkadetako borroketan pilatutako humus soziopolitiko hori, epe motz- ertainean, gure Askatasun Nazional eta Sozialaren Aldeko Mugimenduaren berpiztearen bermea da eta egingarria da. (Oinarri horren faltan dauden beste leku askorekin konparatuz egingarriagoa).

Independentziaren eta Sozialismoaren aldeko gure estrategia berpiztu beharra dago indarrez eta kemenez. Hau da, estatuen zein kapitalaren gestoreen aurkako konfrontazio demokratikoa berpiztu behar da. Zeren eta etortzeko dauden hurrengo garai historikoetan gure helburuetarako ezin hobeak izango diren baldintza objektibo eta subjektiboak izango ditugu aurrean. Ezin dugu batzuen ezintasun politikoagatik une historikoa hau galdu. Are gutxiago, hainbat buruzagi politikoen ezina, ezintasun kolektiboa bilakatu, “garai berriek” gure gune soziopolitikoa desaktibatu duela argudiatuz. Ez dugu horretan sinesten, are gehiago, zinez uste dugu, Herritar Batasunean antolatutako ezker abertzalearen ahalmen soziopolitikoa handia dela. Lotu gabeko, hauspotua, berraktiboa eta autonomoa den  herri mugimendu baten apustua egiten dugu.

Ezker Abertzaleak, ezberdinekin aliatu politikoak egiteko ahalmena duela, uste dugu; Euskal Herriko subiranotasun, autodeterminazio eskubidean eta sozialismoarako bidean konkista sozialak lortzen elkarrekin joateko ahalmena duela.

Hau guztia posiblea da, berriro ere, gure burua sektore soziopolitiko errespetagarria bilakatzen badugu, gure burua, masa militante kritikoa bezala agertuz. Masa kritiko hau, gainera, ahalmena izango du, zalantzarik gabe, hauteskunde masa handia mugitzeko.

Guk, Ezker abertzale historikoak, ez dugu inolako deirik egiten ezer apurtzeko (jakitun izanik manipulazioa beraien tresna politiko nagusia bilakatu duten hainbaten erreakzioa zein izango den gure hitzak irakurtzerakoan). Alta, gure deialdia, bidean  alferrik galtzen ari diren indarrak berreskuratzeko da. Berriro, benetako Ezker Abertzale indartsu bat zein Herri Gune Soberanista zabal bat sortzeko, hain xuxen ere. Aliatu berriak bilatzeko zein ezker abertzalearen barne, talde eta sentsibilitateen aniztasuna eta kontraesanak oinarri sozialaren parte hartze horizontalaren bidez kudeatzeko gai izango den Herritar Batasuna.

Gure ADN politikoan daude Herri Frontetik Herritar Batasunera. Ez da amore emateko garaia, etorkizuna gurea baita.

Ekintza Garaia da.

  Euskal Herria, 2015ko abuztuaren 15ean.

euskoekintza@gmail.com

 

 

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Aurkezpena. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>