Bilboko preso politikoen aldeko mobilizazioekin bat

11219642_858688837513113_554429697193704533_nEusko Ekintza talde soziopolitikoak bat egiten du hurrengo abuztuaren 28an eta 29an  Bilbon deitutako mobilizazioekin. Aurrenekoa gaixo dauden preso politikoen senide eta lagunek deitu dute, preso hauen eta beraien sufrimenduarekin behingoz amaitzeko, egoera larria baita.

Bigarren manifestazioa amnistiaren beharra berrindartzeko Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendu berriztuak.

Batzuek presoen aldeko dinamikan indarrak zatikatzeko eta beraien interes monopolistak ezartzeko azpilanean jarraitzen duten bitartean, presoen aldeko hainbat ekimen isildu eta zapuztu nahian, guk zera azpimarratzen dugu duela gutxi argitaratutako EKINTZA GARAIA DA gure agirian:

“Preso eta errefuxiatu politiko guztientzat, AMNISTIAren eskaera agenda politiko eta sozialean berriro jartzea beharrezkoa da. Hau lortzeko behar diren aldaketa judizial oro gauzatzen hasteko exijitzea ere bai. Honekin batera, preso politiko guztiak Euskal Herriratzea eta gaixorik dauden presoak, eta kondenaren hiru laurdenak bete dituztenak askatzea luzapenik gabe exijitzea, eta nola ez, errefuxiatu guztien itzulera normalizatua ere. Hain xuxen, preso politiko, eta beraien famili eta lagunen aurka azken urteetan martxan jarritako salbuespeneko lege guztiak bertan behera geratzea.

Hala nola, Amnistiaren aldeko borroka estrategikoa, eta euskal preso politiko eta beraien familien onuraren aldeko iniziatiba taktikoak ez dira elkartezinak.

Amnistiaren aldeko mugimendua indartzeko premia azpimarratu nahi dugu, preso, deportatu zein erbesteratuen egoera larria dela eta. Baita beraien izaera politikoa azpimarratzeko ere.”

Hurrengo 28an denok Bilbora preso gaixoen egoera behingoz zuzentzeko eta 29an Amnistiaren Aldeko mugimenduarekin bat berriro amnistiaren aldarrikapena plazara ekartzera.

Euskal Herrian 2015ko abuztuaren 26a.

 

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Deialdiak-Oharrak y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>