Espainiar Errepublika eta Ezker Abertzalea. Zerbait aldatu deus ez aldatzeko?

images (2)

Nafar Errepublika

Gure burua ekintzaletzat dugun ezker abertzaleko militanteontzat, apirilaren 13ko gaurko data erreferentziala da ere.  Jakina, 1930.en hamarkadako EAE-ANV zen ezker abertzale bakarra, eta Espainiar Errepublikaren alde hautua egin zuen. Errepublika defenditzen 700 gudari ekintzale inguru hil zituzten frankistek  Asturiasen, Madrilen zein Euskal Herriko guda zelaietan. Haiei gehitu behar ia beste 100 bat militante Erregimenak modu ezberdinetan erailak. Ezker Abertzale historikoak Espainiar Errepublikaren alde egindako hautua odolez sinatu zuen, ekintzaleek zinez sinesten zutelako Errepublikak askatasun sozial eta publikoak bultzatzeaz gain, Autodeterminazio eskubidea ekarriko zuela Iberiar nazio guztientzat. Kalkulu politiko hutsala izan zen, geroztik argi geratu denez. Gutxi espero zitekeen PSOE edo PCE bezalako alderdi espainol Chouvinestetik.

Esfortzu horren ordaina, gerra amaitzerakoan, EAE-ANV egotzita izatea Fronte Popularretik. Arrazoia, independentista izatea. Berdin Errepublikaren alde egindako guztia, berdin Errepublikaren gobernuan bertan EAE-ANV-k ministro bat edukitzea ere  (Tomas Bilbao)… espainiar ezkerrean beti nagusitu egin da joera espainolista. Espainia batasun sakrosantua bezala ulertua, Eskuinaren jarreretatik ez oso urruti.

Horregatik ezin dugu gure burua engainatu eta besterik gabe pentsatu   Errepublika berri batek  Espainian askatasun nazionalak ekarriko dituela ezinbestez iberiar nazioentzat. Une hauetan borboien monarkia bere unerik makalenenean dagoenean,  oso liteke estatu berak zerbait asmatzea errepublikaren bidez estatuaren auto-erregenerazio bat  bultzatzeko. Gattopardoarena; “zerbait aldatu behar deus ez aldatzeko”. Horregatik guretzako Espainar Errepublikaren bandera arrotza da, eta Errepublikaren aldarrikapenak, konpromezu tinkoez betetzen ez den  bitartean, mesfidantza sortzen digu. Gurea, jakina, Nafar Errepublika da. Euskal Herriko Estatua.

Eusko Ekintzaren Matalaz iritzi taldea.

 

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Prentsa oharrak. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>