Gaur 2014ko apirilaren 13a egun historikoa izan da ez bakarrik Etxarri Aranatzen, Euskal Herri osoan baizik. Gaur Nafarroa Garaiko herri honetan Euskal Herriko independentziari buruzko lehendabizkiko herri galdeketa egin da, eta ondorioak nabarmenak izan dira. Gaur demokraziak eta independentismoak irabazi dute, eta berriz espainolismoak eta inposatzaileek galdu. Herria libreki mintzo da eta independentziari baietz esan dio. Etxarri Aranatzen %94 baietz esan dio independentziari %42ko parte hartzearekin. Parte hartze handia, kontutan hartuz herri galdeketari ezarritako mota guztietako trabak.
Eusko Ekintzako militanteok pozik eta itxaropentsuz hartu dugu herritar ekimen hau, garbi izanik Euskal Herrian independentziarako garaia heldu dela jada, eta erlojua martxan dagoela. Oraingo erronka Etxarri Aranatzekoa bezalako herri kontsultak zabaltzea da, birus independentista bat bezala, kontutan hartuz Autodeterminazio erreferendum orokor baterako urrats sendoak direla. Guztion erronka da independentzia leben bait lehen gurera ekartzea. Batzuek kontrakoa esan arren, burujabetzaren unea orain dugu. Zorionak Etxarri eta zorionak Euskal Herria!
Eusko Ekintza