Etxarriko ekimena txalotzen du Eusko Ekintzak

ETXARRI-ARANATZEKO EKIMENA ETA BURUJABETZAREN IBILBIDE-ORRIA

etxarri_aranatz_474742

EUSKO EKINTZAren PRENTSA OHARRA

Atzo jakinarazi zutenez, Etxarri-Aranatzeko herritar talde batek sinadura bilketa bati ekin dio. Bilketaren helburua,  Etxarrin herri-kontsulta bat egitea, Sakanako herri honek Euskal Estatu burujabe baten kide izateko eskubidea ukan dezan.

Eusko Ekintza alderdiak herritar talde honen ekimena biziki txalotu nahi du eredugarria dela uste baitugu. Euskal Herriko egoera politiko berriak, zein egoera soziekonomikoak jauzi soberanista egiteko beharra agerian uzten dute. Ez da harritzekoa ekimen hau Sakanako eskualdean hasi izana, Nafarroako eskualde honetan Estatu espainarren menpe egoteak zer nolako kalte politiko, kulturalak eta sozioekonomikoak dakartzan bere gordinatasun osoz begi bistan da-eta.

Catalunyako “Parlament”-ek subirotasunaren aldarria egin berri duen aste honetan, Etxarriko herritar talde batek eredu bat eskaintzen digu, Catalunyan horren arrakastatsua izan den ibilbide-orriaren antzeko bat, alegia. Izan ere, Catalunyan egin zuten bezala, herrietatik, herritarrek bultzaturik eta parte hartze zuzenaren bidez, solik, lortuko da Euskal Herriak behar duen jauzi-soberanista.

Herritar talde honek aurrea hartu dio euskal “klase politikoari” eta Eusko Ekintzak alderdi gisa  antolatu herritar talde izanik, etxarritar talde honi eskerrak ematen dizkiolarik, eredua beste herrietara zabaltzeko proposamena egiten du.

Euskal Herriak Estatu izaera eskuratu behar du. Bideari ekin behar diogu eta burujabetzara aurki eraman gaitzakeen bide horren ibilbide-orri honetan, herritarrok parte hartzeko tresnak eduki behar ditugu. Estatuek ezarri dizkiguten muga guztiak gainditzeko, gure jatorrizko egituraketa juridikoan oinarritutako herri-Batzarrek, herri-kontsultek, auzolanak, euskal nazio erakundeek, (Udalbiltza kasu) eta ekintza partehartzaileek behar dugun indarra eta behar dugun egituraketa lortuko dute

Euskal Herria 2013ko urtarrilaren 26an
EUSKO EKINTZA.

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Deialdiak-Oharrak y etiquetada , , . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>