Ustelkeriaren metastasia

corrupcic3b3n

Ez gaitu harritu inolaz ere, moralaren aitzindari aurkezten zaigun Partidu Popularrak, atzaparrak lohiaz beterik izatea. Ez da lehen aldia, ez eta azkena ere. Betiko moral bikoitza. Beraien burua legalitatearen aitzindari, eta alderdiaren eta hainbat norbanakoen finantziazioa ilegala eraiki (Gürtel, Barcenas, eta diputatu senatari, alkate, hautetsi… korruptoak), moralitate “katolikoaren”ren gidari eta bankuen, kapitalismo hiltzailearen, pederasten morroi…, boterea lortzeko herriaren zerbitzuan omen dagoen programa politiko bat aurkeztu eta aldebakarreko ideologia neofrankista neo-liberalaren inposizioa – komunikabideetan eta Hezkuntzan besteak beste-, sei milioi langabetu, zerga politika itogarria, osasungintza eta hainbat enpresa publikoen pribatizazioa, etxebizitzen desjabetzeak. Gezurra gezurraren gainean ! Ustelkeria ustelkeriaren gainean! Miseria eta errepresioa herriaren aurka. Demokraziaren aurka.

Hala ere, eta hau guztia larria izanik, ez litzateke hain larria izango minbizia ganglio bakar batean kokatuta balego, Partidu Popularrean alegia. Baina zer egin metastasira ailegatu denean? Zer egin erregimen politiko osoa, bere estruktura eta komunikabideekin denean zaintza paliatiboetan dagoenean?. Azken hogeita hamabost urteetan eraiki den sistema politiko, ekonomiko eta komunikatibo osoa denean gaixorik eta kutsatua dagoena?

Badirudi botere politiko eta ekonomikoaren ADNaren ezaugarri nagusietako bat dela ustelkeria eta historian barne, nahiko genukeena baina itzal luzeagorekin gainera. Oso urrutira joan gabe hor dugu, duela hogeita hamabost urte, diktadura frankistaren garai ilunetatik ateratzeko herri langilearen borroka eta demokraziaren aldeko ametsei egindako iruzurra. Esperimentua hain atera zen ongi, gezurra eta maula politikari gehienen harri filosofala bilakatu zela.

Trantsizio politikoak korrupzioaren eta frankismoaren arra barnean zeraman “Demokrazia” ezarri zuen. Gezur ikaragarri baten gainean eraiki zen. Pasteleoa eta konplizitate alde anitzen gainean. Bipartidismoa. “Laguna”ren lotsak estali beharrak. Gaur zuregatik, bihar niregatik.

1981Eko estatu kolpearen azken ardurak estali ziren. Botere Judiziala legegilearen menpera eraman. Zen plana, GAL, Tortura eta estatuaren delituen ezkutatzea, Industri birmoldaketa, Lege Antiterrorista, Alderdien Legea… Gaizkileak indultatu, demokraziaren gainetik eta demokrazia sakrifikatuz, Estatu interesak defendatzeko antolatutako arkitektura politiko-ekonomikoa…, kontserbadoreak eta Sozial-Demokratak, batzuk eta besteen arteko konplizitateak. Guztia neo-frankismoa eta ekonomia neo-liberala indartu eta ber-antolatzearen mesedetan.

Duela hogeita hamar urte ikusiezina zirudien minbiziaren arrak bere bidea egin du eta Estatuaren estruktura guztietara zabaldu. Ase ezina den pizti baten aurrean gaude.

Ez du nahikoa “pelotazoa”ren kultura babestearekin. Legearen aurrean blindatuta dagoen kasta politikoa elikatzearekin. Influentzien trafikoa erabiltzearekin. Diru publikoak banketxeen zorrak ordaindu eta enpresari lagunen negozio pribatuetara bideratzearekin. Lege aldaketak aldebakarreko proiektu ideologikoak aurrera ateratzeko maneiatzearekin. Komunikabide sare oso bat beraien esanetara edukitzearekin. Komunikazioa eta hizkuntza modu lotsagarrian manipulatzearekin. Proiektua aurrera ateratzeko herri langilearen aurkako zigorra eta errepresioa gupidagabe erabili eta areagotu behar du, gainera.

Alderdien finantziazioaren eta administrazioaren gardentasuna, ustelkeriaren aurkako zigorren gogortzea, bipartidismoarekin amaitzea, zerrenda irekiak bultzatzea eta behin behineko beste hainbat neurri premiazkoak badira ere, argi dago gure ustetan Filesa, Gürtel, Barcenas eta babesturik mantentzen diren kasu asko eta asko, bere horretan jarraitu eta areagotu egingo direla neurri egonkor eta estrukturalak hartzen ez diren bitartean.

Sistema bera dago minbiziaz jota eta sistema bera da ordezkatu beharrekoa. Horretarako ordea gaixotasunaren larritasuna onartu egin behar da lehenik eta behin. Estatu espainarrean ez da sekula botereen banaketarik eman, inoiz ez du izan izaera demokratiko osoa eta horregatik ere, azken hamarkadatan eraikitako lege antidemokratikoak baliogabetu behar diela aldarrikatuz, euskal prozesu konstituziogilea beharrezkoa dela aldarrikazten dugu. Kapitalismoaren muinari aurre egin eta irabazi publiko zein pribatuei muga argiak ezarri.

Amaitzeko esan, jardun publikoaren gaineko kontrol publikoa eta arautua dela gure ustez ustelkeria giltzapean izan dadin eta demokrazia erreal bat garatu dadin dagoen berme bakarra. Bitartean kapitalista eta politikari ustelentzat zigorrik gogorrenak ezartzearen aldekoak gara. PPrengandik, PSOErengandik, CIUrengandik, PNVrengandik edota beste edozeinengandik datorrela ere, tolerantzia zero demokrazia eta herri langilearen aurka erabiltzen den gezurra edota iruzurrarentzat!.

Arritxu santamaria eta Enrike Lertxundi
Eusko Ekintzako behin-behineko zuzendaritzako kideak

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Iritzi artikuluak y etiquetada , . Guarda el enlace permanente.

2 respuestas a Ustelkeriaren metastasia

  1. Joaquin dijo:

    Desearia por favor,que utilizaseis el castellano,tanto en la web,como en el Facebook.Ezkerrik asko.

  2. eek dijo:

    Joaquin, como la mayoría de la producción escrita en prensa, en política etc es en castellano, estamos intentanto hacer una compensación publicando lo más posible en euskera y además voluntariamente no traduciendo todo. Nos parece que es un método que favorece la normalización del euskera. Algunos textos irán en traducidos al castellano, francés o inglés.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>