Une honetan, Jone Amezaga Errigoitiako gaztea espetxeratzeko arriskupean dago. Bere delitu bakarra pankarta bat jartzea da. Gaur ere ezagutu dugu beste hiru pertsona atxilotuak izan direla “terrorismoaren apologia” delakoa egotzita Arabako Laudio herrian iaz hitzaldi bat emateagatik. Deneri gure elkartasuna adierazi nahi diegu, gure herrian lekurik ez duen salbuespen legeri baten biktimak direlako gure ustetan.
Euskal Herrian salbuespen egoerak ez du etenik. Salbuespen egoeraren legediaren itzalpean bizi gara, eta salbuespen legediak etengabe egoera honen biktima sozio-politikoak sortzen ditu. Salbuespen legeria honen lehendabiziko biktimak adierazpen askatasuna, adierazpen soziopolitiko libreak, zein euskal herritarrok bizi dugun gatazkaren inguruan kontakizun ezberdinak izateko eskubideak dira. Batzuk (PP-PSOE) prest daude beraien errelatoa euskal gizarteari inposatzeko, etengabe herritarrak espetxeratzeko.
Salbuespen legeri espainiarrak bultzada politiko argia du. Erabaki politiko baten ondorioa da. Horregatik, biktimizazio prozesuan etengabe biktima eta errepresaliatu berrian katea behingoz mozteko unea heldu da. Zurikeria guztiaren gainetik, salbuespen legedien iraupena une honetan, euskaldunon elkarbizitzarako lehendabiziko oztopoa da.
Eusko Ekintzatik, Salbuespen legediaren amaiera exijitzeaz gain, honako hausnarketa egiten dugu:
- Posiblea al da, ustez elkarbizitza bultzatzeko elkarrekiko ekitaldiak egitea salbuespen egoera hau mantentzen duten alderdiekin?
- Posible al da, izandako biktimen aldeko ekimenak partekatzea une honetan biktima berriak sortzen ari diren indar politikoekin?
Euskal Herria, 2014ko azaroaren 27an.