KATALUNIAKO KONTSULTA

senyera-ikurriña

Atzo Printzipat-eko Herri Katalana deitua zegoen kontsulta batera independentziari buruzko bere iritzia emateko. Eusko Abertzale Ekintzatik zoriondu nahi ditugu katalanak atzo, berriro ere,  beraien heldutasun politiko eta demokratikoaren froga garbia eman zutelako.

Oso baldintza zailetan eta Estatu Espainiarraren mehatxupean egindako ariketa demokratikoa izan da atzokoa. Euskaldunok badakigu zerbait horretaz. Urtetan, ezker abertzaleko alderdien ilegalizazioekin, baldintza demokratikorik gabeko hauteskundeak bizi izan ditugu. Konstituzionalisten putxerazoak etengabeak izan dira herritarron nahia eta eskubideen aurka. Horregatik Konstituzionalista espainiarrek (PP-PSOE) atzoko kontsultaren gardentasuna ezbaian jartzen dutenean, beraien hipokresia eta izaera demokratiko kaskarra besterik ez dute agerian uzten, berriro ere.

Baldintzak kontutan hartuz, atzoko boto-emaileen parte hartzea itzela izan da, eta Independentziari baietza sendoa eman diote. Azpimarratu nahi dugu atzokoa katalan gizarteak burututako desobedientzia masiboaren ekintza bat izan zela, Herri baten aurkako inposaketaren aurreko desobedientzia.

Gaurtik aurrera katalanek beste mugarri bat daukate bidean beraien askatasun nazionalen konkistan. Euskaldunok asko ditugu jada ere, baina garaia da independentziaren bidean urrats sendoak eta erabakigarriak emateko. Garbi dago, Katalunian bezala, urrats horiek desobedientzia zibil demokratiko eta baketsuaren bidetik etorriko direla. Atzo ere garbi geratu zen Espainiako Erresumarekiko akordioa, Quebecen edo Eskozian kasu, ezinezkoa dela. Espainiako Erresumak inoiz ez digu emango autodeterminazio eskubidea, gure kabuz erabili beharko dugu. Beste aldetik Euskal Herrian, Katalunian izan den bezala, gizartea eta herri mugimenduak jarri behar dira alderdien aurretik independentzia lortzeko auzolan nazionalean. Alderdikerien gainetik soilik lortu daiteke independentziaren bidean urratsak ematea, eta horretarako “Lehen aberria eta gero alderdia” jartzeko prest dauden herritarrak behar ditugu prozesu honen gidaritzan.

Euskal Herria, 2014ko azaroaren 10ean.

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Prentsa oharrak y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>