Eusko Ekintzak grebarekin bat egin du

Greba-afitxaMAIATZAREN 30ko greba Orokorra.

Eusko Ekintzaren prentsa oharra

 Heldu den maiatzaren 30ean Euskal Gehiengo Sindikalak eta hainbat eragile sozialek greba orokorrerako deialdia egin dute. Kapitalismoaren fase berri hau zabaldu zenetik, hots, zenbait hedabidetan “krisia” hitzaz ezagutzen dena, zazpigarren greba deialdia omen da.

Dena den, zabaltzen hasita dago gizartearen sektore kontsientziatuenetan, egun bakarreko grebaren eredua bere mugara ari dela iristen, bereziki kontuan hartuz klase herritarrok jasaten ari garen erasoaren tamaina.

Hala ere, ez da etsipenarako garaia, baizik eta tresna eta mobilizazio berriak asmatzekoa. Horregatik maiatzaren 30ko greba horrek merezi ote duen galdetuz gero, geuk ere erakunde sozialista eta independentista gisa, esan behar dugu 30eko grebak izan behar duela beste mobilizazio sendoagoaren eta zabalagoaren abiapuntua.

Ezbairik gabe, mobilizazioei eutsi egin behar diegu. Baina, hori ez ezik, mobilizazioak ere handitu behar ditugu, tresna berriak erabiliz, sektore berriak mugiaraziz, produkzio sisteman eta batik-bat sistema finantzieroaren hariak mugitzen dituzten “delinkuenteei” min egin diezaieketen ekimenak bultzatuz.

Erantzun orokorrak behar ditugu, eta eguneroko beharrei erantzungo dieten tokian-tokiko erantzunak ere behar ditugu.

Arestian esan dugunez, zalantzak ditugu, kezkak, amorrua ere bai. Hala eta guztiz ere, Eusko Ekintzak Euskal Gehiengo Sindikalak eta hainbat eragile sozialek egin duten greba orokorrerako deialdi honekin bat egiten du, tinko eta zorrotz. Euskal langileriari, langabetuei, menpeko egoera eta diskriminazioa jasaten duten sektore guztiei deia egiten diegu, hilaren 30ean grebarekin bat egin dezagun.

Haatik, gure ustez, honek izan beharko luke XX. mendeko parametroetan Euskal Herrian egingo den azkeneko greba orokor baterako deialdia, jauzi bat egiteko tenorean gaudelako.

Aurreko urteetako ereduak miseria hau ekarri du; beraz, produzio sistema, sistema finantzieroa, eta lan-sistema osoa aldatu ezean, honek ez du konponbiderik. XXI.mendeko euskal langileon mobilizazioak gure alternatiba eraikitzeko urratsak izan behar dira.

EUSKO EKINTZA

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Deialdiak-Oharrak y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>