Eusko Ekintza Asturiasko Euskal Brigadari omenaldian eta euskal preso politikoen aldeko bertako ekitaldian

Nalon ibaiaren ertzean, gudari ekintzaleek borroka egindako lekuan bertanP1010474

Atzo Oviedotik gertu, Eusko ekintzako hainbat kideok parte hartu genuen CNT, PCE-EPK eta Eusko Indarra Fundazioa erakunde historikoek antolatutako 36 gerrako Asturiasko Euskal Brigadari eskeinitako omenaldian.

http://www.euskolurra.eu/asturiasko-euskal-brigadari-omenaldia-llera-valduno/

Egun hartan bertan Herrira deituta zeukan euskal preso politikoen aldeko ekimenarekin bat eginez, gertaera historiko haien parajea, presoen eskubideen aldeko beste plaza bat bilakatzea nahi inzan genuen.

Irakurritako testoa:

Gaur hemendik, Asturiesko txoko honetatik, Eusko Ekintzako kideok bat egin nahi  izan dugu Euskal Herria guztian barrena  euskal preso politikoen  aldeko  herri  erakundeak, Herrira , deitutako konzentrazioekin.

 Areceseko zubi hau euskal preso politikoen oinarrizko eskubideen  aldeko beste plaza bat bilikatu nahi dugu gaur. Ez gaude edozein lekutan. Paraje hauetan duela zazpi hamarkada ezker abertzaleko  ANVko 130 gudariek bizitza galdu zuten askatasunaren alde eta ezker abertzaleak inoiz burutu duen elkartasun internazionalistaren ekintza handienean.

Oroimen historikotik azpimarratu nahi dugu 1936ko uztai hartatik ez dela izan ezta urte bat ere gure herrian preso politiko edo errefuxiatu politikorik gabe.

Hemen borrokatutako hainbat gudari ere gero preso politikoak izan ziren frankisten  eskuetan .

Egungo presoei  bezalaxe, Frankismoan   izaera politikoa ukatu egin zitzaien. Ez ziren preso politikoak, gaizkile arruntak baizik. Eskoria gorri-separatista. Kriminalak.

Eusko Ekintzak amnistia aldarrikatzen du  euskal presoentzat. Eta amnistiaz ari garenez, ezin ahaztu egun honetan Isidro Susperregi  Eusko Indarraren batailioareren gudaria. Arecesen borrokan ibilia ere eta 1977.en urtean espainar poliziak, egun PPko buruzagia den Martin Villaren agindupean, Donostian gomazko pilotakada batez erahila. Espainar uniformatuek erahildako Eusko  Indarraren azken gudaria. Bere erailketak, hemengoak bezala, Egia, Justizia eta Erreparaiorik gabe dirau.

Isidrorekin gaur hemen bat,  bera eta Eusko Indarrako gainontzeko gudariak gogoan, euskal preso zein iheslarientzat  Amnistia aldarrikatzen dugu.

 

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Ekintzak-Ekimenak y etiquetada , . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>