Eusko Ekintzaren ordezkaritza Areceseko ekitaldian

Areces

Atzo, Euskal Herriko talde memorialista eta erakunde historikoak batzen dituen Lau Haizetara Gogoan Plataformaren hainbat kideek, haien artean Eusko Lurra Fundazioak, CNT-k eta Sare Antifaxistak, ekitaldi bat  burutu zuten  Asturiasko hiriburutik gertuko Llera herrian, Nalon ibaiaen ertzean.

Eusko Ekintza alderdia ere bertan egon zen 36ko gerrako borrokalari euskaldunak omentzen.

Paraje honetan gertatu zen 1937 otsailaren 23an Eusko Jaurlaritzak Errepublikaren sostenguan bidalitako Euskal Brigadak pairatutako borrokarik  latzena. Oviedoren  kontrako ofentsiban parte hartu zuten euskal gudari eta milizianoek egun hartantxe jasan zituzten hildako gehien.

Denetara 250 gudari eta milizianoek bizitza galdu zuten paraje haietan.  120 EAE-ANVkoak, ia 40 anarkista, 30 komunista eta hainbat EAJ eta UGTkoak.

http://www.euskolurra.eu/nalon-odolezko-ibaia/

Ekitaldia Nalon ibaiaren gaineko zubian burutu zen eta bertan CNTko zein Eusko Lurra Fundazioaren kide banak hitza hartu zuten. EAE-ANVko gudarien zein CNTko milizianoen konpromiso eta sakrifizioa ekarri zuten  gogora.

Bertan bildutako ehun bat lagunek  dozenaka lore bota zituzten Nalon ibaira 1937ko otsailaren 21an Eusko Indarrako EAE-ANVko gudariek zeharkatu zuten leku berberean. Bertan 20 gudari ekintzale hil zituzten aurreneko unean Areces herrixkaren aurkako erasoan, eta egun hartan Nalon gurutzatu zuten gainontzeko gudari eta miliziano euskaldunak gogoan izan zituzten ere.

Eusko Ekintza alderdiak omenaldi honetan parte hartu nahi izan genuen, eta ordezkaritza bat bidali genuen bertara ekitaldia sustengatzeko.

Gure filosofia jarraituz, Genozidio Frankista eta estatu terrorismoaren biktimekiko konpromisoa ekintza konkretuetan islatu nahi dugu.

Gure aurkezpen agirian zera aldarrikatzen genuen, “argi eta garbi esan nahi dugu genozidio frankista eta estatu terrorismoa pairatu duten biktimak direla, bakar-bakarrik, Egia, Justizia eta Erreparaziorik gabe geratzen ari direnak. Estatuak burututako gehiegikeriak eta krimenak zigorrik gabe gelditzen ari dira. Horregatik bat egingo dugu Egia, Justizia eta Erreparazioa lortzeko lanean ari diren estatuko eta bereziki Euskal Herriko talde guziekin. Euskal Herriko Egiaren Batzordea da, une honetan, gai hauetan urratsak ematen hasteko tresna eraginkorrena.”

Filosofia hau izan da atzo Arecesera eraman gintuena.

Areces2

 

 

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Ekintzak-Ekimenak y etiquetada , , , , , . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>