Prentsa oharra. Eusko Ekintza
Hego Euskal Herriko lurralde batzuk Estatu espainarraren armadaren jabetzapean daude. Anakronikoa iruditu arren, egun, oraindik euskal lurralde batzuetan militarrak jaun eta jabe dira.
Espainiar kontituzioak, frankismoaren iturrietatik sortua, lurralde batasunaren bermea ejerzitoari ematen dio eta noizean behin, eta Euskal Herrian bereziki, gogoratzen digute.
Azkeneko hilabeteetan ere, “euskal gatazka” izenaz ezagutzen den konfliktoa alde bakarreko distentzio egoeran gaudenetik, “indar erakustaldiak” oso ohikoak izan dira. Zenbait herritatik, Gorbeian, Jaizkiblen eta orain Berdeetan Espainiako soldaduek praktikak egin dituzte. Indarra erabiltzeko ahalmena eta zilegitasun legala dutela ohartarazi nahi digutela ematen du.
Alabait, Euskal Herriak desmilitarizaziorako bideari ekin dio. Hego Euskal Herriak NATOri ezetz esan zion, Euskal Herriko jendarteak gatazka armatuaren bukaeraren alde jardun duten indar sozial eta politikoak babestu ditu, aldiz, espainiar nazionalismoak bere horretan darrai, espainiar nazionalismoaren muinan konkista eta militarkeria baitaude.
Eusko Ekintzak Bardeetan egiten ari diren maniobra militar hauek salatzen ditu eta bide batez, indar armatu okupatzaile guztiek euskal lurraldeak utz ditzaten exijitzen du.
Eusko Ekintza