Euskoa. Euskal Herriko bertako txanpona aurrera.

Logos-Eusko-Herrikoa1-300x133

Berriki jakin dugu Ipar Euskal Herriko “Euskoa” bilakatu dela Frantziar estatuaren bertako txanponen artean aitzindaria. Duela gutxi arte ametsa zirudiena, orain errealitate finkoa bilakatu da.

Ipar Euskal Herriko gizartea berriro ere, aitzindaria dugu bidea erakusten. Eusko-ak agerian uzten du beste ekonomia bat posiblea dela Kapitalaren eta estatuen neoliberalismo basatiariaren aurrean alternatiba praktikoak eraikiz. Globalizazio ekonomikoaren aurrean, bertako ekonomia bertatik bultzatzea posiblea dela. Lana badago Hego Euskal Herri guztian eredua hau jarraikiz bertako txanponen sare indartsua osatzen.

Hauxe Eusko-aren elkarte beraren balorazioa:

“Euskal Monetak eta Herrikoak, bakoitzak bere moduan, ekonomia iraunkor baten garapenean eta lan postuen sorreran parte hartzen dute. Plantan ezarria izan denetik, Euskoak Herrikoaren sustengua ukan du. Gainera, bi egiturek Eusko-Herrikoa izeneko inbestimendu fondo baten sortzea finkatzen zuen hitzarmena izenpetu zuten. Gaur egun, fondo hori 320 000€-z osatua da.

Gaur egun Herrikoa, elkartasunezko kapital inbestimenduaren aitzindaria Frantzian, Euskal Herriko lantegien lehen kapital kidea da. Orain arte, 13 M€-ko ekarpena egin du 294 enpresetan eta horrek 2 875 lanposturen sortzea edo atxikitzea izan du ondoriotzat, 290 000 biztalenko populazio batean.

Herrikoak bere jarduerarentzat duen dirua bere 4500 akziodunen elkartasun aurrezkitik dator.
Akzioduna bilakatuz, proiektu gehiago finantzatzeko eta honela lanpostu gehiago sortzeko aukera ematen diezu. Horrezgain, gure lurraldearen aktore ekonomikoa izateko aukera da.
Bestalde, Herrikoaren kapitalean izen emaiteak zerga murrizte bat ukaiteko eskubidea ematen dizu, ber denboran lanpostuen sorrera sustengatzen duen lantegi seguru bat sustatuz”.

Bertze edozein argibide nahi izanez gero :
Marie Claire SALLABERRY
HERRIKOA SCA-ko kudeatzailea
05.59.25.37.30
actionnaires@herrikoa.com
* www.herrikoa.com

* http://www.euskalmoneta.org/dirua-herrikoan-ezarri/#sthash.lWvTqChO.EF9d2t2Z.dpuf

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>