Trebiñu eta lurraldetasuna

AB26UdaTrebiñu_f_improf_565x800

Joan den hilabetean Espainiako Kongresuak atzera bota zituen Trebiñu Arabarekin berbatzeko aukera eta trebiñutarren borondate eta eskaera historikoa.

Berriro ere Trebiñuko bi udalen eskaerari muzin egin dio espainiar  konstituzionalismo”ak. Honekin “hamaikagarren” aldia da halakoa suertatzen dela. Trebiñutarren erreferendum-ek, udal akordioek, mobilizazioek…  Espainiar Erresumako erakundeen itxikeriarekin topo egin dute behin eta berriro. PSOE eta PP ados daude erdi-aroko egoera zentzugabea mantentzeko bertako herritarren borondateari muzin eginez. Honen atzean “estatu arrazoia” dago, Nafarroako kasuan bezalaxe. Horren atzetik Euskal Herriko Lurraldetasuna kamustea nahi dute.

Euskal abertzaletasunari muga berriak jarri nahi izatea leporatzen dioten hauek, arabarren arteko mugak mantentzeko defendatzaile amorratuak agertzen dira. PSOE eta PPren jarrerak Trebiñun, lurraldetasunari dagokionez,  modelo “konstituzionalistaren” izaera demokratikoaren falta agerian uzten du. Espainolismoaren kultura politiko demokratiko eza, non herritarren nahia demokratikoki adierazita, “legearekin” talka egiten du etengabe. Eta herritarren borondate demokratikoa legeekin hainbeste talka egiterakoan, ondorioztatu daiteke demokrazia horrek arazo sakonak dituela.

Trebiñuren auziak adierazten du gordinki Espainiaren legeriaren barnean euskaldunok eskubide demokratiko nazionalak eskuratzeko ezina. Estatu batek gehiengo demokratikoaren aurka legea ezartzen duenean, konfrontazio demokratikorako bidea baina ez da geratzen. Trebiñuko afera izan edo nazio osoaren autodeterminazioaren kasuan. Trebiñu “de facto” Araba bilakatzea arabarron eguneroko bizitzan eta Arabako erakundeen jarduera bide horretan besterik ez da geratzen. Zeren eta Trebiñuko jendeari arabartasuna ukatzerakoan, hainbat eskubide zibil, nazional eta politikoak ukatzen zaizkie aldi berean, esate batera hizkuntza eskubideak.

Desobedientzia, intsumisioa eta determinazio herritarra. Kontzientsiazio etengabearekin batera eta mobilizazioetan etsi gabe. Aldebakartasuna aurrera eraman beharra dago Trebiñuko aferan, beste hainbat arloetan bezala. Guzti honen adibide ederra Uda-Trebiñuko gazteak antolatzeko azken deialdia. Beste etorkizuna eraikitzeko bidea irekitzeko ahalegina.

Trebiñuko egoera zentzugabekoari konponbide arrazionala ematea,  estatuen aldetik keinu bat litzateke, Euskal Herriarekiko borondate demokratikoa adierazteko. Ez da kasua. Hemen ere Espainiaren itxikeriak bide guztiak itxi nahi ditu eta Trebiñuko jendearengan etsipena eta ezina sortu. Taktika zaharra da. Inolaz ere Trebiñuko jendea ezin da bakarrik utzi bidegabekeri antidemokratikoaren aurrean.

Euskal Herria, 2014ko abenduaren 23.

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Iritzi artikuluak y etiquetada , . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>