Independentistak sareak deitutako Durangoko manifestiazoarekin bat.

durangoa6

Eusko Ekintza alderdiak bat egiten du “Independentistak” sareak bihar Durangon deitutako mobilizazioarekin.

Eusko Ekintzaren ustez,  independentziarako bidean indarrak batzeko garaia heldu da. Gure testuinguru europearrean Eskoziako eta Kataluniako erreferentziak garrantzitsuak izanik, mugimendu independentistak protagonismo handiagoa izan behar du euskal gizartean. Erabakitzeko eskubidea, eskubide demokratikoa izanik, beste indar batzuekin elkarlanerako esparrua izan daiteke, baina ez dezagun gure burua engaina. Estatuek inoiz ez digute aitortuko, eta aldebakartasunaren bidez gauzatu beharko dugu.

Beraz independentzia prestatzeko beharra dago. Lan handia eta sakona. Horretarako herri honek tresnak behar ditu. Independentistak sarea indartzeko eta osatzeko deia egiten dugu. Baita herriz herriko kontsulta independentistak egiteko, Etxarri eta Arrankudiagako kasuan bezalaxe.

Euskal Herria, 20014ko abenduaren 5

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Deialdiak-Oharrak. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>