Jone Amezaga gazte ezkertiar eta independentistaren atxiloketaren aurrean

B45K44NCAAEd-AW

Gaur Gernikan EAJ-PNVren agindupeko polizi autonomoak Jone Amezaga gazte ezkertiar eta independentista atxilotu du demaseko bortizkeria erabiliz. Poliziaren bortizkeriaren ondorioz zenbait herritar zaurituak suertatu dira. Haien artean 95 urteko emakume bat.

Poliziaren kargak jendez betetako Gernikako asteleheneko azokan gertatu dira, eta Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideak salatu duenez, ertzainek debekatutako borra luzagarriak erabili dituzte herritarren kontra.Eusko Ekintzatik gure elkartasuna adierazi nahi diegu zauritatukoei eta ozen salatzen  dugu era berean  Jone Amezagaren atxiloketa. Salbuespen egeorak ez du etenik Euskal Herrian, eta haren ondorioz posiblea da gazte bat espetxeratzea urte eta erdi pankarta bat ezartzeagatik. Espainiako erresuman posiblea da Nazismoaren apologia egitea, Genozidio Frankista goratzea edota estatu terrorismoa zuritzea, baina antza “apologia del terrorismo” delakoa (Europako estatu gehienentan existitzen ez den ustezko delitoa) gartzelarekin zigortzen da.

Joneren kasuak agerian uzten du gurean ez dagoela inolako normalizazio politikorik.

Euskal gatazkaren inguruko kontakizun askatasuna ez dagoen bitartean, alferrik da elkarbizitzaz hitz egitea. Herritarron arteko elkarbizitza izateko, Ipar Irlandan bezala, alde bakoitzak bere errelato eta bere sinbologia erabiltzeko eskubidea behar du izan. Esan bezala, gai hauen inguruan espainiako salbuespen legeriak errelato bat inposatzen du. Errelato inposaketa honek etengabe biktima berriak sortzen ditu, Jonen kasuan bezala.

Kontakizun bat non Genozidio Frankista eta estatu terrorismoa zein berien arduradunen egintzak  erabat zurituak geratzen dira.

EAJ-PNV-k ulertu behar du behingoz elkarbitzitza ez dela borrakadaz inposatzen, eta salbuespen legeria euskaldunon elkarbizitzaren kontrako eraso zuzena izanik, tamainako erantzun polikoa behar du.

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Prentsa oharrak y etiquetada , . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>