Kataluniako legebiltzarkideen koherentzia Madrilgo kongresuan eta Ibarretxeren “voice or exit”.

plan_ibarretxe

Berriki Euskal Erkidego Autonomoaren lehendakaria izandako Juan Jose Ibarretxek “voice or exit” (edo hitza eman, edo banoa) aldarrikatu zuen Bilbon emandako hitzaldi batean. Madrilgo itxikeriaren aurreko botika gisa aldarrikatu gainera.

Egia esanda, ezin konformeagoa gaude gu lehendakari ohiak esandakoarekin. Beste gauza bat da pertsonaiaren eta bere alderdiaren praxia eta sinesgarritasuna halako egoeretan. Zeren eta aste honetan Madrilen kataluniar legebiltzarkideek emandako irakaspena handia izan da. Autodeterminazio kontsulta baterako egitasmo guztiz demokratikoa eraman dute Erresumaren hiriburura eta han, betiko legez, PSOE-PP-UPD bunker espainolistak ezetz esan die.

Baina Ibarretxek 2005.en urtean Madrilgo Kongresuan bere plangintza famatua aurkeztu zuenean ez bezala, oraingo honetan kataluniar eledunek garbi utzi dute aurten egiteko asmoa duten independentziari buruzko erreferenduma, oztopoz oztopo,  aurrera jarraituko duela. Eta hori da, hain zuzen Ibarretexeren “bluf” politiko horrekiko ezberdintasun handiena. Ibarretxek Madrilen bertan ez zuen inolako ausardia politikorik (Ez bere alderdi propioaren sostengua ere) Euskal gehiengo demokratikoa espainiar inposaketa totalitarioari aurre egiteko. Aste honetakoa kataluniarrena  beste garaipen politikoa izan den bitartean, espainiarren itxikeria agerian utziz baina baita berari aurre egiteko bideari eutsiz, Ibarretxerena lotsa kolektibo bat izan zen.

Ongi dago orain Ibarretxek “eman hitza edo banoa” aldarrikatzea. Atsohitzak dio bide okerretik ateratzea eta zuzentzea jende jakintsuaren  gauza dela. Baina, jakina, ez etorri aldebakartasunaren konbertso berriak besteei bidea markatzera. Independentziaren trenean bagoi asko daude, eta batzuei atzeko bagoietan sartzea tokatzen zaie sinesgarritasun minimo bat irabazten ez duten bitartean.

 

Eusko Ekintzaren Matalaz iritzi taldea.

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Prentsa oharrak y etiquetada , , . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>