Maiatzak 31 gaixorik dauden presoen aldeko Ondarroako manifestazioarekin bat

 1901465_304582443023039_1748699548_n Hurrengo maiatzaren 31an manifestazio bat deitua izan da Ondarroan  “Iparra Galdu Barik” plataformaren eskutik  gaixo dauden presoak aske uzteko eta, aske utzi bitartean, Euskal Herriko espetxetara ekartzeko

ETA erakundeak borroka armatua betirako utzi zuenetik denbora gero eta aurrerago joan eta Estaduek presoen gaian ez bakarrik inolako aurrerapausorik eman ez, baizik eta hainbat kontuetan inboluzio betean daude.

Bereziki  Ibon Iparragirre, Inma Berriozabal, Josemi Etxeandia, Txus Martin, Aitzol Gogorza, Ibon Fernández Iragi, Gari Arruarte, Jose Ramon Lopez de Abetxuko, Ventura Tome, Iñaki Etxabarria eta Josetxo Arizkuren presoen egoera salatu nahi dute, “egoera kritikoan” baitaude.

Espetxe politikaren aldaketa ezak agerian uzten du normalkuntza politikorako Euskal Herrian inolako prozesu politikorik ez dagoela. Ezker Abertzaleak bere osotasunean emandako urratsen aurrean, estatuek beste aldera begiratzen dute, eta giza eskubideen urraketekin aurrera darraite. Presoen afera, nolabait, termometro bat da. Estatuen itxikeriaren termometroa hain zuzen.

Ezin dugu gure burua engaina, soilik gizartearen mobilizazioak ekarriko du presoen egoeraren hobetzea, horregatik garrantzitsua dugu ekimen bakoitza.

Eusko Ekintzak amnistia aldarrikatzen du preso eta errefuxiatuen egoera konpontzeko, garbi izanik preso eta errefuxiatuen egora konpondu gabe ez dagoela normalkuntza politikorik gurean. Baina amnistia helburu estrategikoa izanik, bitartean, beharrezkoak ditugu urratsak ematen hastea presoen egoeran, hala nola gaixorik dauden presoak askatzea eta preso kolektibo guztia Euskal Herriratzea.

 Horregatik gure sostengua ematen diogu Ondarroako manifestazioaren bezalako ekimenei eta dei egiten diegu gure herriko eragile sozial eta politikoei halako ekimenak anizten joateko gobernu zein alderdi espainolisten eta frantsesen  aurrean. Era horretan behar den bezalako presio soziala eta politikoa sortuko da eman beharreko aldaketak emateko.

Eusko Ekintza

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Prentsa oharrak y etiquetada , . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>