Otsailak 13, Torturaren Aurkako Eguna. Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimenduaren oharra

TORTURAREN+AURKAKO+EGUNA
Otsailak 13an, Euskal Herrian Torturaren Aurkako Egunean, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako  Mugimenduaren oharra argitaratzen dugu.

Atxilotuaren pertsonalitatea deuseztatzea, autoinkulpazioak lortzea, zigor fisikoa aplikatzea, orain psikologikoak eragitea, umilazioa, beldurra… Hori lortzen du torturak, hori eta askoz gehiago. Estatu batek tortura erabiltzen duenean ez da atxilotuari sufrimendua eragitea bilatzen duen gauza bakarra. Tortura aplikatzen duen estatu batek disidentzia politikoari mezu argia helarazi nahi dio, beldurtu eta  baldintzatu nahi du, artaldera itzuli ezean borrokan murgiltzen denari zer gertatuko zaion ohartarazi nahi dio: 5 egun jan eta edan gabe eman ditzake, 5 egun lorik egin gabe eta zutik pasa ditzake, telefono-aurkibide batez buruan ordutan zehar kolpatua izan daiteke buruak ia eztanda egin arte, ur izoztuaz bustia izan daiteke, plastikozko poltsa batean burua sartu ahal izango diote konortea galdu arte, elektrodoen sesioa paira dezake, botaka egiten duenean agian mihiaz garbitzen behartuko dute, ariketa fisikoak egin beharko ditu ahituta lurrera erori arte, eraso sexualak sufritzeko arriskuan egongo da. Eta izenak eskatuko dizkiote, eta maite dituenei gauza bera egingo diotenaren mehatxuak jasoko ditu… Torturatzaileek nahi dutena sinatu arte.

            Gaur, Euskal Herrian, torturaren aurkako eguna da. Gaur, 2015eko otsailaren 13an, 34 urte bete dira Espainiako Poliziak egindako torturen ondorioz Joxe Arregi zizurkildarra Carabancheleko kartzelan hil zenetik. Mercedes Antxeta, Manuel Tomás, Antonio Goñi, Juanjo Munduate, Alfredo Valcarcel, Esteban Muruetagoiena, Mikel Zabalza, Juan Calvo, Gurutze Iantzi eta Xabier Kalparsoro dira torturak eraildako beste euskal herritarrak. Guztira, 10.000 pertsona inguruk pairatu behar izan dituzte torturak Euskal Herrian, eta haietatik asko espetxeratuak izan dira torturapean egindako deklarazioetan oinarrituta.
            Tortura ez da kontrolik gabeko funtzionario batzuek egindako ekintza bat. Tortura poliziak, politikariak, epaileak, fiskalak, auzitegiko medikuak eta  komunikabideak biltzen dituen prestatutako makinaria zorrotz baten emaitza da eta era sistematikoan erabili izan da Euskal Herriaren eskubideen alde borrokan aritzeagatik atxilotuak izan diren militanteen aurka, Istanbulgo Protokoloak iaz argi utzi zuen moduan. Guardia Zibilak eta Polizia Espainolak bortizki erabili dituzte atxilotuen aurka, baina baita bere buruari “Ertzaintza” izendatzen dion txapel gorrien mertzenario taldeak ere. PSOEk, PPk eta PNVk erabili dute euskal militante iraultzaileen aurkako tortura, eta ez dugu ahazten Eusko Alkartasunak ere estali egin zituela Eusko Jaurlaritzako kide izan zenean. Frantziako estatuak, bere aldetik, espainiar aparatuek euskal errefuxiatuen aurka aritu ahal izatea ahalbidetu zuen, kasurik beltzena Lasa eta Zabalaren bahiketa, tortura eta erailketarena izan zelarik. Komunikabide gehienen jokaera ere ez dugu ahazten, izan ere soldatapean eta estatuaren interesen arabera aritzen baitira tortura kasuak estaltzen.
            Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendutik egia aldarrikatu nahi dugu eta estatu terrorismoaren arduradunek, arestian aipatu ditugun guztiek, herri honetan existitu diren tortura kasuen onarpena egin dezatela exijitzen dugu herriari lapurtu dioten memoria itzultzeko. Era beran, tortura aplikatu duten Guardia Zibila, Polizia Espainola eta Zipaioen talde armatu terroristen disolbatzea eta atxilotuen inkomunikazioa ahalbidetzen duen legea bertan behera gelditzea exijitzen dugu, izan ere lege honek oraindik indarrean jarraitzen baitu.
TORTURARIK EZ!
Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Deialdiak-Oharrak y etiquetada , . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>