Otxandioko atxiloketen aurrean

2335_medium_atxiloketa

Otxandioko herrian gaur izandako lau atxiloketen aurrean, Eusko Ekintza erakunde soziopolitikoak zera adierazi nahi du: Lehenik eta behin gure erabateko elkartasuna atxilotutako kidekin zein beraien famili eta senidekin. Baita errepresioak hainbat aldiz kolpatutako Otxandioko herriarekin.

Batzuek aldarrikatzen duten bitartean atxiloketa hauek “iraganeko” gauzak direla, Euskal Herrian gero eta sektore eta eragile gehiagok garbi dugu, zoritxarrez, estatuen errepresioa ez bakarrik eguneroko ogia dela, baizik eta areagotzen dihoan zerbait. Dena Euskal Herriaren askatasun nazional eta eskubide sozialak ukatzeko bidean. Ez da asterik pasatzen inputazio, atxiloketa, preso politiko berri edo edo parekoarekin. Hau errealitate ukaezina da edozein diskurtso “zuri” ren aurrean.

Gure galdera zera da; posiblea al da hainbat alderdiek “biktimen” eta “normalizazio politikoaz” garai berrien jokura jolastea bitartean errepresioak biktima eta kaltetu berriak etengabe sortzen dituen bitartean?

Eusko Ekintzatik behin eta berriro aldarrikatuko dugu Ezker Abertzalearen eskubidea Euskal Gatazkaz gure errelatu propio izateko eta jakina, errelato hori kriminalizatua ez izateko eskubidea. Beste edozein planteamendu guztiz totalitarioa izateaz gain, herri honen elkarbizitzaren aurkako eraso  zuzena da. Atxiloketa hauek bezalaxe.

Euskal Herrian, 2015ko irailaren 15a.

 

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Prentsa oharrak y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>