Atzoko eta Gaurko Faxismoari ez.

CoCF69-WIAAe5ec
 Loiolako Kuartel militarrak Dosnostiako Herriak hartu zituenaren 80.en urtemugan, Eusko Ekintzak bat egiten du ezkerreko beste 25 eragile baino gehiagorekin borrokalari antifaxistak omentzeko hainbat ekitaldietan.

¡NO AL FACISMO DE AYER Y HOY!

 Las organizaciones sindicales, sociales y políticas abajo firmantes llamamos a la marcha que el próximo día 28 de julio saldrá del Parque de Gladys Enea (Cristina Enea) a las 18:00 horas para llegar a Loiola, frente a los cuarteles militares, y celebrar allí un  acto en recuerdo de los sucesos que llevaron a la rendición, hace 80 años, del Cuartel Militar de Loiola en manos de los fascistas a las fuerzas de izquierdas, y, además, homenajear a los caídos en combate en defensa de la libertad.

 La rueda de prensa se ha celebrado esta mañana frente bajo mural del fronton de Amara (viejo) que recoge la foto de una de las barricadas construidas en la calle Urbieta, hace 80 años, el 22 de Julio de 1936.

ATZOKO ETA GAURKO FAXISMOARI EZ Sigue leyendo

Publicado en Deialdiak-Oharrak | Etiquetado | 1 comentario

Erraustegiaren kontrako Mugimenduak ostegunean Foru Aldundiaren aurrean biltzera deitu du

IMG-20160718-WA0006

Gipuzkoako Hondakin Kontsortzioak ostegunean, uzatailak 28, bilera egingo du Foru Aldundian, Zubietan eraiki nahi duen erraustegiaren baldintza-plegua onartzeko. Oso erabaki garrantzitsua da, gipuzkoarron poltsikoak hipotekatuko dituelako… 2051. urtera arte! Izan ere, erraustegiak, aurrera egiten badu, hondakinak ez ezik diru publiko asko ere erreko du. Eta diru hori, nahitaez, gipuzkoarron poltsikoetatik aterako da, zerbitzu pulikoen, gizarte-laguntzen edota udal aurrekontuen kaltetan.

Baina erraustegiak euro bateko kostua izango balu ere, garestiegia izango litzateke, herritarren osasunari buruz ari garelako.

Kontsortzioak badaki gizarte-sektore zabal batek arbuiatzen duela erraustegi-proiektua. Seguru asko horregatik nahiago du pauso hau eman udako egun hauetan, Gipuzkoa erdia oporretan eta beste erdia oporrak hartzean daudenean. Baina Erraustegiaren kontrako Mugimenduak ez du horrelako erabaki bat oharkabean pasatzen uzteko inolako asmorik. Horregatik, ostegunean bertan (uztailak 28), goizeko 11etan, Gipuzkoa Plazan, Foru Aldundiaren aurrean bertan, ekitaldi batean parte hartzeko deia egin du. Sigue leyendo

Publicado en Deialdiak-Oharrak | Etiquetado | Deja un comentario

Albertia eguna 2016. Kronika.

13529114_1013633878685274_1039465260066027296_n

Albertia Eguna 2016. Ekitaldiaren kronika.

(Eusko Lurra Fundazioaren blogetik hartuta).

 Ekitaldia eguerdiko 12,00tan hasi zen Albertia mendiko tontorrean. Betan Amnistia eta Askatasuneko kideek hartu zuten hitza AMNISTIAren garrantzia azpimarratuz. Honekin batera azpimarratu zuten, 1936tik gaur egun arte, Euskal Herrian ez dela izan ezta urte bat ere preso edo errefuxiatu politikorik gabe.

Ondoren Eusko Lurraren izenean Gotzone Rekondo honela aritu zen:

“Duela 40 urte baino gehiago hasi zen Albertia Eguna ospatzen, frankismo garaitik hainbat hamarkadetan zehar hain xuxen ere. Marka handia, beteranoena izanik, Ezker Abertzalearen Oroimen Historikoaren egun erreferentziala bilakatu delako. Albertia Egunean beti lotu dira iraganeko eta egungo borrokak, Euskal Herria ezker eta independentista ikuspegitik nora eraman nahi dugun jakiteko derrigorrez gure aurrenekoek egindako ekarpen eta borrokei begira jarri beharra dugulako. Sigue leyendo

Publicado en Ekintzak-Ekimenak | Etiquetado | Deja un comentario

Askatasunaren Bidean ekimenaren aurkezpena

13244620_10209627221827872_8289360021592924301_n

Askatasunaren Bidean Batzararen aurkezpena.

ASKATASUNAREN BIDEAN

Euskal preso eta iheslari ohiren batzarra

Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduko militanteak gara, belaunaldi desberdinetako gizon-emakume abertzale eta sozialista iraultzaileak. Euskal Herri Langilearen askapen nazional eta sozialaren aldeko borrokan aritu izan gara gaztetandik: Independentzia, Sozialismoa, Birbatasuna eta Berreuskalduntzea, euskal abertzaletasun iraultzailearen lau ardatzak. Duela ia 50 urte aldarrikatua izan zen gure borroka internazionalismo proletarioaren baitan kokatzen dela, inperialismo eta sozial txobinismo guztien aurka. Geroago errotu ziren gure helburuetan Feminismoa eta Ekologismoa. Xede askatzaile hauen aldeko militantzian bizi behar izan ditugu sasia, jazarpena, ihesaldia, erbestea, atxiloketa, tortura, espetxea, etxeko zein hurbilen sufrimendua eta kide askoren heriotza eta hilketa.

Abertzaletasun iraultzaileak Euskal Herri Langilearen askatze global eta integrala bilatzen du, zapalkuntza mota guztien ukazio erradikala. Euskal Herri Langilea talde eta sektore zapaldu orok osatzen dute, bereziki eta nagusiki, Langile Klasea. Horregatik, Euskal Herri Langilearen borrokak izaera sozialista iraultzailea du, bere zabal eta sakonean. Euskal langileon klase kontzientzia nazionala da Euskal Iraultzaren motor subjektiboa. Sigue leyendo

Publicado en Aurkezpena | Etiquetado | Deja un comentario

Martxoak 8

Martxoak8

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Ezker abertzaleko militantziari. Errepresaliatu ohien asanblada.

P1100374EZKER ABERTZALEKO MILITANTZIARI

Urtarrilaren 27an errepresaliatu ohien izenean egindako prentsaurrekoan, argi utzi genuen biltzeko eta militantzia aktiboa egiteko asmoa genuela, garai batean egin genuen bezala, gure herriaren askatasun nazionala eta estatu sozialista bat eraikitzea helburu.

Komunikatu honen arrazoia amnistiaren aldeko militante bati egindako eraso bat da. Honengatik, jarraian azalduko duguna argi uztea oso garrantzitsua iruditzen zaigu.

Batetik, erabat babesten dugu amnistiaren aldeko eta errepresioaren kontrako mugimenduak, baita mugimendu horren erabateko amnistiaren alde, eta gure herriak jasandako errepresioaren kontrako ekintzak, non guk aktiboki hartzen dugun parte.

Lotsagarria iruditzen zaigu amnistia bezalako funtsezko aldarrikapen bat argudiatu behar izatea, guk ezagututako ezkerrarentzat hain funtsezkoa zen hori. Gure iritziz, argudiatzekotan, amnistia osoa alde batera utzi duen horrek eman behar lituzke azalpenak, eta ez guk.

Honen harira, gogora ekarri nahi dizuegu duela gutxi EPPK-k aipatu zuela gure lurraldearen askatasunaren alde borrokatzen zuten mugimendu popularren bat-egitea.

Erabat ados gaude.

Amnistia eskatzea ez al da espetxeen trasferentzia eskatzea bezain zilegi?

Sigue leyendo

Publicado en Sin categoría | 1 comentario

Elkarrizketa

Publicado en Sin categoría | Etiquetado | Deja un comentario

Artur Masi zuzendutako gutun irekia

senyera-ikurriña

Catalunyako Generalitateko jarduneko lehendakari txit gorena:

Auzitegi nazionaleko eserlekua, saioen arteko ordu luzeak zein Madrilera joan-etorriko bidaia amaigabeak, pizgarri ederra izan daitezke buruari jira eta bueltak ematen norberaren gogoa berotzeko, hainbat kontuez hausnarketa egiteko eta, jakina, egoera honaino ekartzearen ardura duten hainbat kontuei buruz atzera begirako ariketa egiteko.

Horregatik egiten dizudan dei xume honen zirriborroa, Auzitegi Nazionalaren eserleku horretan bertan forma hartzen hasi zen. Esan behar dizut nirekin batera beste 34 ezkertiar eta abertzaleak ere eserita daudela bertan, Auzitegi Nazionalean azarotik aurrera epaitzen ari den Batasuna, EHAK-PCTV eta EAE-ANVren 04/08 sumarioaren baitan. Sigue leyendo

Publicado en Iritzi artikuluak | Etiquetado | Deja un comentario

Gaur denok Baiona eta Bilbora

foto_62aGaur  Baionan eta Bilbon euskal errepresaliatu politikoen alde oihukatuko dugu: dagozkien eskubideak aplika diezazkieten, dispertsioaren zigor zitala behingotik buka dadin eta euskal preso eta iheslariak, errepresaliatu politikoak direlako amnistia lor dezagun! Presoen oinarrizko giza eskubideak eta amnistia politikoa bi ibilbide paraleloak eta ez kontrajarriak direlako. Gaur Baiona eta Bilboko kaleak elkartasunez beteko dugu.

Publicado en Deialdiak-Oharrak | Deja un comentario

Carta abierta a Artur Mas.

images (14)

Carta abierta a Artur Mas.

Honorable President en funciones de la Generalitat de Catalunya.

El banquillo de la Audiencia Nacional, las largas horas entre sesiones y los interminables viajes de ida y vuelta a Madrid desde Euskal Herria, son un buen acicate para que la cabeza de uno vague, reflexione sobre múltiples cuestiones, y además, haga un ejercicio retrospectivo sobre su propia realidad y lo que le ha conducido a ella.

Es por ello que las bases de este modesto emplazamiento que le realizo, se empezaron a fraguar en ese mismo banquillo de la Audiencia Nacional donde me siento con decenas de militantes de izquierda y abertzales en el marco del sumario 04/08 de la Audiencia Nacional, que juzga desde noviembre a personas acusadas de pertenecer a Batasuna, EHAK-PCTV y EAE-ANV. En mi caso concreto se me acusa de integración en ETA por haber organizado desde mi puesto de Secretario General del histórico partido de la Izquierda abertzale EAE-ANV,  con 85 años a sus espaldas, las elecciones forales y municipales del año  2007, donde mi ahora proscrita formación política consiguió la confianza de más de 185.000 votantes en Euskal Herria, a pesar de concurrir en muchos casos con listas ilegalizadas. Sigue leyendo

Publicado en Iritzi artikuluak | Etiquetado | Deja un comentario