Udalbiltza berrantolatu eta berrindartu

Udalbiltzaren irudia

Heldu den larunbatean, legealdi honetan lehenengo aldiz eta aspaldiko partez, Udalbitzak bere osoko bilkura eginen du.

Latza izan da bilkura hau egin ahal izateko jorratu behar izan den ibilbidea: Udabiltzaren zatiketa, kriminalizaio saiakera, epaiketa, absoluzioa, ezker abertzalearen hainbat erakunderen ilegalizazioa…

Azkenik azkeneko udal hauteskundetatik bi urte igaro direlarik, Victoria Eugenia Antzokian Euskal Herriko eskualde guztietako ordezkariak elkartuko dira.

Biziki txalotzen dugu Udalbiltza berantolatzeko ahalegin berri hau, Eusko Ekintzaren ustez Udalbiltza baita garai politiko berrirako eta Euskal Herriko erakundetze prozesuan tresnarik garrantzitsuena.

Duela 12 urte Udalbiltzak errotik aldatu zuen hainbat arlotan eta hainbat taldetan ordura arte erabilitako ikuspegia. Estatuek inposatu diguten muga administratiboen gainetik, modu demokratikoan aukeratutako hautetsien asanbladak zenbait lan ildo estrategiko zabaldu zituen-eta. Naziogintza, ekonomia, lurralde antolaketa…Euskal Herriko naziogintzan estrukturalak diren esparruak mahaigaineratu ziren.

Hamabi urteren buruan, Udalbiltza egitera bultzatu zuten beharrak bere horretan daude. Aldiz, testu-inguru politikoa aldatu da eta ziur gaude oraingoan Udalbiltzak izan dezakeen gaitasun guztia erabiltzeko borondatea egotekotan, jauzi politiko bat emateko aukera izanen dugula.

Pasa den mendeko hirugaren hamarkadan idatzi ziren bi Estatutoek Udalerrien Asanbladan izan zuten sorburu. XXI.mendeko udal hautetsien batzarra, Udalbiltza, alegia, antzeko zeregina badu, baina egun, euskal konstituzioraeramanen gaituen zeregina izan beharko luke xede.

Eusko Ekintzaren ustez, Udalbiltza dugu , Udalbiltza ukan dezakegu, Euskal Herriko erakunderik gorena. Zer esanik ez Foru Aldundien gainetik, baina baita Iruñeako eta Gasteizko Legebiltzarren gainetik ere. Hori da gure apostua eta gure erronka, Euskal Herriak Euskal Herriko euskalherriar guztiak ordezkatzeko gaitasuna izanen duen nazio erakunde baten beharrean baitago.

Gure zorionik beroenak eman nahi dizkiegu urte hauetan guztietan Udalbiltzak bizirik jarrai zezan gogor eta tinko lan egin duten guztiei, espetxea jasan behar izan dutenei bereziki. Zorionak ere emateko beharra dago larunbat honetako bilkura nagusia antolatzeko lan egin dutenei.

Eusko Ekintzak euskal hautetsi guztiei Udalbiltzan parte hartzeko deialdia egiten die, herrikide guztiekin batera independentziara eta eraldaketaera sozialara eramanen gaituen ibilbidea jorratzea gure eskutan dago-eta.

Eusko Ekintza
Euskal Herria, 2013ko otsailaren 28a.

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Iritzi artikuluak y etiquetada , , . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>