Eusko Ekintzak Julian Unanueren dimisioa eskatzen du

basogintza

PRENTSA OHARRA

JULIAN UNANUE, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendietako Natura Inguruneko zuzendari izendatu zutenean, hainbat eragilek jada, gizon honek basogintzan interes pertsonala zituela ohartazi zuten.

Bestalde, kargua hartu aurretik jakina zen, naturzale eta ekologistekin zein talde zientifikoekin berak izandako ibilbidean hainbat talka izan dituela.

Unanue jauna Endaizpide SL enpresaren burua izan da eta bere jardun profesionala basogintzaren esparruko da. Aspalditik ezaguna zen gizon honek ehiztarien lobbyarekin duen konesioa eta arlo horretan ardurak izan dituen beste aukeretan ere, gehigikeriak egin dituela.

Gipuzkoako talde ekologistek salatu berri dutena ez da harritzekoa, “azeria oilategia zaintzen” jarri baitzuten.

Unanue jauna ez da pertsona egokia basoak eta oro har Gipuzkoako ondare naturala babestu behar duen erakunde gorenaren ardura izateko. Gipuzkoako talde ekologistek adierazi eta salatu duten moduan, naturarekiko duen jarrera Bilduk aurkeztu zuen programa urratu egiten duelako eta hori bezain larria dena, interes profesionak, pertsonalak eta ekonomikoak dituelako esparru horretan.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren ezkerreko politikak zein ingurugiroaren aldeko politika publikoen kredibilitatea kolpe handia jasan dute Gizpuzkoan berri honekin.

Eusko Ekintzak Gipuzkoako Talde ekologistek egin duten salaketarekin bat egiten du eta prentsa ohar honen bidez, Julian Unanueren dimisoa ala kargutik kentzea eskatzen du. Azkenik, Ezker abertzaleak gobernua duen Aldundian herri mugimenduarekiko elkarlana ardatz har dezala eskatzen dugu, hori baita ezker soberanistaren esparru naturala.

Eusko Ekintza

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Prentsa oharrak y etiquetada , , , . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>