<Ondarruko “txakur txikiaren zubia” atxiloketak eta gero. Herri baten duintasunaren lekukoa.
Gaur Ondarroan PNVko polizi autonomikoak Urtza Alkorta herritarra atxilotu du eta berekin elkartasunez zeuden ”herri harresi” ekimeneko beste hainbat lagun atxilotu eta zauritu.
Azken egunetan Ondarroako “Txakur-txiki zubia” desobedientzia zibileko zein herritar duintasunaren gunea bilakatu da Espainiar Estatuaren errepresio itsuaren aurrean.
Milaka herritarrek Euskal Herriko lau kantoietatik etorrita parte hartu dute ekimenean, baina bereziki azpimarragarria eta eredugarria, Ondarroa herri beraren jarrera bere herritarra Urtza Alkorta babesten.
Azkenean EAJ-PNV-k berriro ere bere polizia bidali du herri honen askatasun nahia zapaltzeko, eta honen aurrean ezin irakurketa politiko zuriak egin. Hemen , atxiloketa eta bortizkeri polizial honetan arduradun bat dago, Estatua, baina morroi zintzo bat, EAJ-PNV.
Garai berrietan gaudela diote, eta halaxe da, baina betiko errepresioa ez da eten, eta kartzelak hustu beharrean, betetzen jarraitzen dute. Batzuen erabakiz eta beste batzuen laguntzaz.
Ondarroako ekimena beste mugarri izan behar da, gero eta altuagoak eta mardulagoak izango diren herri- harresiak eraikitzen.
Berriz ere, ageraia geratu da: PNVek ez du egoera berrira bere burua egokitu nahi. Estatuaren aginduak betearazteaz gain, ez du bere poilizia eredua zalantzan jarri nahi. Mounstro bat sortu dute Ertzaitzarekin: erakunde militarizatua, biolentoa, kaputxaren azpian inpunidadeaz gozatu egiten duena. Birzikla ezina. zama handi bat hurrengo urteetarako.
aldiz, euskal jendartearen sektore aktiboenak egoeraz ohartu dira. Egoera eskatzen duen neurriko erantzuna ematen ari da eta hau hasiera baino ez da. Aurrekoan gazte donostiarrak eraman zituzten, orain Urtza, baina aurki euren errepresioa jasaezina izango da, jasaezina jende guztaren aurrean bortizkeria erbalitzen ari diren erakundeentzat: Estatua, PNV eta Ertzaintza.
Erresistentziarako tresnak eskura ditugu, eredu interesgarria zabaltzen hasi da. Geroan erresistentzia moduan berpiztu den euskal desobedientzia , gure alternatiba politikoa, soziokulturalaeta ekonomikoa erakitzeko ere balioko du.