Usurpadores Privatizadores Navarros =UPN?

Yolanda Barcina eta Mariano Raxoi

Lehen-lehenik UPNko gobernuari esker CAN merke asko saldu zuten; eskuinaren kudeaketa kaxkarraren ondorioz, lau sosetan saldu zuten beste garaietan nafarron kutxa zenak. Zerbitzu publikoaren izaera zuen erankunde propio genuen eta azkenean kutxarik gabe gelditu ginen.

Caja Navarra-ren misioen artean, herrialdeko ekonomia sustatu eta ondorioz garapen sozio-ekonomikoa bultzatzea zen; kontu publikoak eramaten zituzten ere bai eta etekin zati bat komunitateko hainbat proiektutarako inbertitzea eta irabaziak,nolabait, komunitatera itzultzea zuen ere xedea.

Alde honetatik izaera publikoa duen erakundea genuen Caja Navarra; pribatua dena , berriz, bankua du izena…eta hemen dator kontua: UPNk entitate pribatua balitz bezala gestionatu du CAN. Azkenik Nafarroak zuen finantza entitate bakarra desegin dute eta desagerrarazi dute. Baina arduragabekeri horrekin pozik ez eta orain, Kontuz! herri-mugimenduaren bidez, enteratzen gara balitekeela gure agintariek lapurtu izana!

Hauek pentsatuko zuten tontoak ginela, eta ez da harritzekoa, Nafarroako eskuina bapo bizitu da orain arte; egin eta desegin dute inongo azalpenik eman gabe.

Nafarroako eskuina ,36ko altxamendua aintzinera eraman zuten oinordekoak dira,finean; 36tik geroztik Nafarroako gobernuko kolorea ez da apenas aldatu, boterean badiraute eskuindar unionistek.; honenbestez frankismo/ diktadura garaietan agintzen zutenak eta gaur egungo agintariak berberak dira., garbi mintza gaitezen. 36tik honat egindako sarraski eta genozidioa zigorrik gabe dago oraindik orain; argitu gabe dago Nafarroako pasarte ilun eta latz hura.

Eta garai beltz horietatik aintzinera, Nafarroako eskuinak (UPN-PPN) bere nazionalismo espainola garatzeko eta finkatzeko (“ una, grande y libre” ) molestatzen zion eta dion guztia desitxuratu du eta ukatu du : ukatu digute gure benetako historia, ukatu dizkigute gure ikurrak, ukatzen digute gure kultura,segitu dute euskara zanpatzen eta zokoratzen, ingurumenari muzin egin diote( ingurumena zaintzeak ez du etekinik ematen-eta) etab…

Kudeaketari dagokionean, eskuindar politiketan publikotasunaren kontrako jarrera konstante bat izan da; horregatik krisiaren aitzakipean aurkitu duten “soluzio” bakarra erakunde publikoak pribatizatzea izan da;

Nafarroako agintari eskuindarrak ,bere-berez komunitate baten bizkarrezurra dena abandonatu eta pribatizatzen jardun dira : hezkuntza, osasungintza, ongi-izatea,finantzial-erankunde propioa, enplegua,kultura…UPNk horixe egin du: publikoa zena pribatizatzen ari da.eta interes eta onura personaletan oinarritutako kudeaketa erama dute aurrera.

Nafarroa langabeziaren zulo beltzean erortzen den bitartean, etxea kaleratzeak egunetik egunera handitzen ari diren artean, jantoki sozialak gainezka daudenean, enpresak ixten ari direnean,pobreziaren portzentzaia izugarri gora egiten duen bitartean, gure agintariak patrikak betetzen aritu omen dira, moztu gabe!

Nafarrekiko erakusten ari diren mespretxua ,begirune falta, enpatia falta eta elkartasun falta, itzela izan da.

UPNri ( Barcina,Sanz, Goñi,Pejenaute,Cervera…) eta zehazkiago Barcinari,UPNko lehendakari den aldetik eta Nafarroako presidentea den aldetik, zegokiona eta dagokiona zera da : egoeraren erantzule egitea eta gauzak argitzea; agintari publikoak diren heinean, CAN-en erantzunkizun postuak izatea , erantzule izatera bihurtzen die, ez dago eskakeatzerik.

Baina bai zera! Ikerketa batzorde bat osatzeko ukazioa, UPN eta PSNren aldetik arduragabekeri onartezina da; horrelako jarrerarekin prepotentzia eta harrozpuzkeria erakusten dute, besterik ez.

Orain arte inpunidadeak ematen duen lasaitasunean bizi ziren gozoki,erregeen pare. Oraingoan,berriz, urduritzen hasiak dira : ustelkeri gehiegi azaleratzeko beldur ote?

Eta herria izan da, beste behin,bidegabekeria,korrupzioa,ustelkeria pairatzen eta baita destapatzen ari dena ere.

UPNri eta PSNri ere, erantzunkizunez jokatzeko unea iritsi zaie.

UPNk (eta eskuinak orokorrean) hondamendia ekarri dio Nafarroari,sistematikoki; ta hautxe da eskaintzen diguten etorkizuna.

Zeren argi izan dezagun ez dugula inoiz etorkizunik izan ezta izango ere, horrelako agintari eskuindar neoliberalekin.

Denborak eta beraien jarduerek ere demostratu dute berriz , gure gobernua eskuindarren eskuetan uztea , hots, gu guztiona dena gestionatzen uztea, herriaren eta herritarren interesen ,onuraren eta garapenaren kontra jotzea dela;

Herritarrek gero eta pobreagoak diren bitartean, UPNko agintari hauek gero eta aberatsagoak dira…obszenoa da!

Herriari egunetik egunera etorkizun beltzago marrazten zaion bitartean UPNko agintari hauek, erakunde publikoen atrakoa eginez beraien etorkizuna / bizitza soluzionatu dute..eta ongi soluzionatua gainera!..etikoa ote da hau?

Hauei bost Nafarroa eta nafarrok..norengatik begiratu dute bestela,UPNko agintariek? Non xahutu dituzte gure sosak?

Herritarrok egia jakin nahi dugu, erantzunkizunak eskatzeko eskubide osoa baitugu; eta UPNko agintarien ardura eta betebeharra da CAN-ko kudeaketaren nondik norakoak azaltzea eta argitzea, Barcinak kontrakoa badio ere;obligazio etikoa ere izan beharko lukete gure agintariek.

Gardentasuna da eskatzen ari garena,azken finean.

Auzi honetan PSNren papera tamalgarria ere aipatu beharra da; bada garaia PSN ausardiz jokatzeko, bada garaia orain arteko tutoretzatik aldentzeko eta bufoiarenarekin bukatzeko, ez dago aitzakiarik.

Jendarte justu eta duina eraiki/sortu nahi badugu zerbitzu publikoa, res publica dela gure etorkizuna, argi izan behar dugu.

Amaitzeko azpimarratu nahi dugu herri mugimendu bat izan dela afera hau guztia salatu eta gizarteratu duena eta hori poztekoa da, izan ere,horrelako ekimenekin erakusten da argi eta garbi herritarrok eta herriak badugula indar nahikoa parasito hauek kanporatzeko.

Horregatik biziki txalotzen dugu Kontuz! herri plataformak aurrera eraman dituen ekimenak eta mobilizazioak eta aldi berean, animatu nahi ditugu nafar orori larunbatean, Kontuz! herri-mugimenduak deituriko mobilizazioan parte hartzeko, EGIA JAKIN NAHI DUGULAKO!

Nekane Garmendia
Gotzone Rekondo

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Iritzi artikuluak y etiquetada , , . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>