SEASKAREN aldeko manifestazioarekin bat

Eusko Ekintzaren prentsa oharra

SeaskaHeldu den larunbatean, SEASKAk antolatuta, manifestazio batera deialdia egin da. Baionako Subprefeta berriak hezkuntzaren arloan hartu dituen erabakiak direla medio, Seaskaren sarean ari diren ikasleen %90a eskolik gabe gera daiteke.
Frantziar Estatuak ez du jacobinismoa gainditu, Europako hizkuntzen karta ez du errespetatzen sekula ez baitute onartu “hexagonoaren” baitan dagoen aniztasun kulturala zein linguistikoa. Nola ulertu oraindik frantziar Estatuak hizkuntz ofizial bakarra ukaiteak?

Subprefektak 1850. urteko lege bat erabili omen du bere erabakia justifikatzeko, izan ere, fantziar nazionalismoak ez du XIX mendeko muga igaro. Uniformaizazioa ukan dute beti xede eta xede hori ez da aldatu. XXI.mendean, Altsazian, Bretañan, Rosellonen eta Euskal Herrian bertako hizkuntzen galera ez da eten eta horren erantzulea frantziar nazionalismoa da.

Ipar eta Hego Euskal Herriko menpetasun egoerak ez du uzten gure hezkuntza-sistema propioa antolatzea, menpetasun horren isla gordina dugu Subprefektak hartu berri duen erabakia. Urte luzetako herri-lana arriskuan jarri ahal du-eta Parisek ezarri duen funtzionari baten nahiak.

Euskal Herri osoan euskara hizkuntz ofiziala izan dadin aldarrikatzen dugulako, Euskal nazio hezkuntz-sistema publikoa eta doakoa aldarrikatzen dugulako, EUSKO EKINTZAK Seaskak egin duen deialdiarekin bat egiten du.

Eusko Ekintza

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Prentsa oharrak y etiquetada , . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>