Albertia eguna 2013

P1010518(1)

Igande 7, eguerdian, Albertiako magalean dagoen Gazteluako hariztian, duela hiru hamarkadatik hona urtero egin ohi den moduan, 1936ko neguko gudaldian gertatutakoak gogora ekarri dira. Aurtengoan azpimarratu nahi izan dena “Borrokaren duintasuna” da.

·        Lehen partaidea, LAU HAIZETARA GOGOAN plataforman dagoen DURANGO 1936 taldeko kidea Andoni Barreña izan da. Honek, faxismoari aurre egin zioten guztien zilegitasun politikoa azpimarratzearekin batera, faxismo garaien ixilkeriaren gainetik EGIA, JUSTIZIA eta ERREPARAZIOA aldarrikatu zuen.  Eta bide horretatik, LHG-ek zigorgabetasunaren eta erantzukizun-ezaren aurka, Nazioarteko legedian onartzen den justizia trantsazionalaren araberako EGIAREN BATZORDEA eratzea eskatzen duela esan du. Guzti hau kontutan edukita, LHG Argentinako Justiziaren aurrean jarritako kereila deritzonaren alde dago eta bultzatzen ari da.

Nazioartean bideak eraiki behar dira 1977ko amnistia legeak Espainian errugabetu zituen haiek nazioarteko legediaren arabera epaitzeko, gizateriaren aurkako genozidio-ekintzak ez baitira preskribatzen.

Eusko Jaurlaritzaren Bake Plana dela eta berriz, LHGek kezka handiak dituela azaldu du, ezin baita ulertu plan horretan jartzen den hasiera data, 1960. Non geratzen dira faxistek egindako aurreko krimen guztiak? Noizko horiek ezagutzea, zerrendatzea eta erreparatzea?

·        Bigarren partaidetza EHK-ko Pakito Belarra eta Beñat Ezenarro izan dira. Hauek azpimarratu dute askatasuna, Euskal Herria aske eta subirano baten alde borrokatu zuten eta duten pertsonei zor diegula, eta hori Ezker Abertzaleak bere osotasunean, badakiela. Horregatik Amnistia eskatzen dute 1936tik aurrerako gudari guztientzat, eta gaur gudariei omenaldi honekin ospatzen dugu.

 ·        Azkenik, Antxon Gomez Eusko Ekintzaren ordezkariak gogora ekarri du Albertiako gatazkaren testuinguru historikoa. Bertan milaka gudari eta milizianoak hilda zein zaurituak suertatu baitziren faxistekin borrokan. Haien artean 350 inguru ezker abertzaleko EAE-ANVkoak, 350 gudari.

Gudari haien borrokaren duintasuna aldarrikatu du. Haien ideien gaurkotasuna, zeren eta independentzia eta sozialismoa inoiz baino beharrezkoak dira egungo Euskal Herrian.

Gogor kritikatu du 36ko gerrako ardurak desmarraztu nahi izan dutenak. Hura ez zen gerra zibila izan, estatu kolpea baizik, kanpoko estatu nazi eta faxisten sostenguarekin.

Okerrena zera da: hasieran genozidioa, eta gero, 40 urteetan mugarik gabe Euskal Herrian terrorea ezarri zutenak, (edo oinordeko politikoak) orain demokraziaren zaintzailetzat agertzen zaizkigula. Demokraziaren bermea bezala. Hala ere trantsizioaren gezurra pitzatzen hasia dago.

Eusko Ekintzaren ordezkariak txalotu egin du argentinar kereilaren bidea babestea Gasteizko Parlamentuan, baina gogora ekarri du baita, PSOE eta PNV direla frankismoaren krimenen inpunitatearen arduradunak, 1977ko amnistiaren legea onartu zutelako bere unean, nahiz eta duela aste gutxi legebiltzarrean atzera egin duten.

Amnistiaren gaiarekin, eta euskal preso politikoaren inguruan, Antxon Gomezek gogoratu du 36ko gudari eta milizianoei ere preso politikoaren izaera ukatu zietela. Kriminal arruntak izan ziren frankistentzat, egungo preso politikoak bezala.

Are gehiago, oraindik kriminalak izaten jarraitzen dira estatu espainiarrean, zeren eta 1977ko amnistiaren legearekin, bakarrik indultatuak izan ziren, ez ziren amnistiatuak izan. Beraien sumarioak ez ziren bertan behera geratu. 1977ko amnistiak, frankistak bakarrik amnistiatu zituen eskubide guztiekin.

Hau gogora ekartzea garrantzizkoa da ondo ulertzeko amnistiaz hitz egiten denean zertaz ari garen. Eta noski, Eusko Ekintzarentzat, euskal presoentzako konponbide bakarra amnistia dela esan du. 1977tik aurreko preso politikoentzat eta ondorengoentzat ere. Erreparazio osoa behar dute faxismoaren kontra borroka egin zuten gudari eta milizianoek, bestela edozein oroimen historikoaren legea motza geratuko da.

Arlo politikoan berriz, Gomezek azpimarratu du Eusko Ekintzaren apustua Herritar Batasunaren aldekoa dela, ezker abertzalea bere osotasunean batuko duena. Herritar Batasuna estatuekiko konfrontazio demokratikorako tresna  da.

Herritar Batasunaren eta ezker abertzalearen aniztasunaren ispilu izan dira Albertia egunak. Bertan Telesforo Monzon, Txomin Ziluaga, Shanti Brouard, Periko Salabarria, Tasio Erkizia, Rafa Diez  eta Arnaldo Otegi  bezalako buruzagiak egon dira, eta ezker abertzaleko sentsibilitate ezberdinek, komunistak, libertarioak, sozialistak, Iparraldeko zein Hegoaldeko ezker abertzaleko taldeek beraien mezua adierazteko tartea izan dute.

Albertia Eguna, aniztasun horren ispilua izan da eta jarraitu nahi du izaten.

 

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Ekintzak-Ekimenak y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Una respuesta a Albertia eguna 2013

  1. isidoro iglesias dijo:

    La gente poco a poco se van dando cuenta del fraude que supuso la transición española, su autoamnistia, la incorporación de partidos politicos, ad-hoc. De esos lodos vienen estos barros. Afortunadamente hoy ya se comienza a pedir justicia, y reparación del daño ocasionado por el genocidio franquista., a la vez que se exige una democratización de los partidos politicos,.En el caso de Euskal Herria, tenemos EUSKO EKINTZA, al que invito, ASUMAR FUERZAS A TODOS AQUELLOS QUE SE SIENTAN ABERTZALES Y DESEEN UNA PATRIA PROPIA SIN COMPONENDAS
    Desde EUSKO LURRA FUNDAZIOA, SOLO CABE DECIR QUE EL PARTIDO EUSKO EKINTZA ES ALGO DISTINTO, DONDE NADIE IMPONE SUS CRITERIOS SINO POR CONSENSO Y DE FORMA TOTALMENTE DEMOCRÁTICA.
    Enhorabuena a todos los intervinientes en el recuerdo del Albertia, esperando que la lcuha que nuestros gudaris llevaron a cabo,podamos concluirla con éxito

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>