Albertia Eguna 2014. Eusko Ekintzaren ekitaldi politikoa Oroimen Historikoaren egunik beteranoenean.

(2)

Eusko Ekintzak hariztian burutu duen ekitaldian, lehen hitza hartzen Lau Haizetara Gogoan plataformako koordinatzailea Xabier Erauskin izan da. Honek azpimarratu du egun frankismoari Argentinan irekitako kereila, eta honek suposatu duena: hainbat urteetan oroimen historikoa lantzen egon garen hainbat taldek egindako aldarrikapenak, ezinezkoak zirela esaten baziguten ere, posible dela hainbat urteetako inpunitateari zulotxoa egitea. Alegia, Frankismoaren judizalizazioa.

Gero Eusko Ekintzako Antxon Gomezek hartu du hitza. Hona berak esandakoa:

Albertia Eguna dugu gaurkoa. Ezker abertzalearen oroimen historikorako eguna. Gaur gogoratzen dugu nondik gatoz, eta hausnartzen dugu nora goaz.

Denboran oso urruti ematen du 1930.en urte hura, non hainbat gizon-emakumek Eusko Abertzale Ekintza sortu zuten, eta berekin ezker abertzalea. Bide honetan geratu zaizkigu ia 800 militante ekintzale eta beste bi ehunka inguru ezker abertzaleko beste erakundekoak.

Militante haien azken helburuak oraindik betetzear daude. Hamarkadetan aurrerapenak eman dira naziogintzan eta justizia sozialean, beti borrokaren esker, baina esan beharra dago Independentzia eta sozialismoaren azken helburuak oraindik ez direla ortzemugan ikusten.

Aurtengo leloa nahiko erreza eta zuzena dugu. “Independentziarekin, amnistia eta sozialismoa.”

Euskal Herriak independentzia behar du herri gisa bizirik irauteko. Gure herriak ez du etorkizunik  Espainian edo Frantzian. Baina independentziaren balioa egunero eraiki behar da, eta erabakitze eskubidetik bereiztu.

 

Independentzia

Eusko Ekintzaren ustez,  independentziarako auzolan nazionalean indarrak batzeko garaia da. Mugimendu independentistak protagonismo handiagoa izan behar du gizartean. Erabakitzeko eskubidea, eskubide demokratikoa izanik, beste indar batzuekin elkarlanerako esparrua izan daiteke, baina ez dezagun gure burua engaina. Estatuek inoiz ez digute aitortuko, eta aldebakartasunaren bidez gauzatu beharko dugu. Katalunian bezala. Beraz independentzia prestatzeko beharra dago. Lan handia eta sakona. Horretarako herri honek tresnak behar ditu. Independentistak sarea indartzeko eta osatzeko deia egiten dugu.

Amnistia.

Eusko Ekintzak amnistia aldarrikatzen du euskal preso politiko eta iheslarientzako konponbide bakartzat. Ikasi behar dugu berriro ere, helburu estrategiko eta taktikoak bereizten. Amnistia helburu politiko bat da, bere esanahi guztiekin. Bidean presoen oinarrizko eskubideen aldeko ekimenak ongi etorriak izango dira. Baina ez dezagun nahastu estrategia eta taktika, eta tarteko bideak (presoen giza eskubideak) helburutzat hartu. Gure aldetik garbi dugu Estatu espainolak ez duela inoiz emango amnistia politiko bat. Soilik Euskal Estatu batek emango du. Beraz amnistia politikoa eta independentzia lotuta doaz.

Amnistiaren aldeko mugimendu indartsu baten beharra ikusten dugu. Autonomo, autoantolatua eta amnistia berak daukan kutsu politikoaz jantzita. Estatuekin demokratikoki konfrontatzeko prest.

 Sozialismoa

Sozialismoa ezin daiteke izan lelo hutsa, edo justizia sozial hutseko ekimenak mozorrotzeko marka bat. Eusko ekintza antikapitalista da, eta garbi dugu sozialismoa kapitalismoaren kontra eraiki behar dela. Sozialismoa ezin da izan kapitalismoaren gehiegikeriak partxeatzeko mugimendu bat, baizik eta kapitalismoari aurre egiteko alternatibak eraikitzen joango den mugimendua. Krisi finantzieroak agerian utzi du klase borroka inoiz baino gaurkotasun gehiago daukala.

 

Honekin Eusko Ekintzern ekitaldia bukatutzat eman da Eta Eusko Lurra Fundazioak antolatutako ekitaldiekin jarraituda .

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>