Berriki ezagutu egin da Espainiako Auzitegi Nazionalaren epaia, 103 herriko taberna konfiskatzeko aginduz eta kartzela zigor ezberdin ezarriz hogei militantei.
Espainiako salbuespen epaitegiek berriro agerian utzi dute Euskal Herrian normaltasun politikoa oso urruti dagoela; 2014ean oraindik jendea kartzelara joaten dela beraien jarduera politikoagatik, eta independentismoa jazarrita jarraitzen duela ere.
Eusko Ekintzatik aspaldi salatzen ari gara ilegalizazioen zikloa ez dagoela amaiturik, eta oinarrizko eskubide zibil eta politiko guztiak ez direla errespetatzen. Okerrena zera da, salbuespen legislazioa hor dagoela eta PP-k eta PSOE-k ez daukatela inolako asmorik hortik kentzeko.
Epaitza hau errealitatearen adierazpen gordina da “garai berrietara” egokitu diren euskal gizartearen zenbait sektoreentzat; Estatuaren aldetik zapalketak jasaten dugunik ukatzen dutenentzat; edota alde bateko bortxakeriaren aitzakiarekin jarrera hauek justifikatu dutenentzat.
Gehiegikeria hauek guztiak hauek behingoz geratzeko, inoiz baino beharrezkoagoa dugu Euskal Herrian eskubide zibil eta politikoak bermatzeko mugimendu zabal bat, eragilez eta pertsonez osatua: Adierazi Euskal Herria izan zena, hau da eredu garbia guretzat.
Epai hau eta bere ondorioak salatzeko deitutako mobilizazioekin bat egiten dugu, eta aldi berean konfrontazio demokratikoaren bide baketsu guztiak indar osoz erabiltzeko dei egiten dugu, PP eta PSOEren itxikeria eta jarrera ez demokratikoak salatzeko.
Eusko Ekintza
Euskal Herria, 2014ko uztailaren 31n.