Euskararekiko Espainiaren zor historikoa. Euskaldunon egunkariaren kasua.

images (5)

Espainiak, edo hobe esanda, Espainiar Estatuak euskararekin daukan “zor historiko”aren aurreneko aipamena aspaldikoa da. Zalapartatsua izan zen duela hainbat urte, esate baterako, Bernardo Atxaga idazleak gai honetaz  esandakoa, bunker espainolistaren aldetik oso gogor kritikatua izan zena. Atxagak ez zuen berriro gaia  gehiegi airatu, baina espainolismotik berriz  sarritan  ezbaian jarri da euskarak inoiz inolako zapalketarik jasan duenik. Euskara galtzearen prozesua guztiz naturala izan da gazteleraren “nagusitasunaren” aurrean: euskaldunon erabaki librea gazteleraren bikaintasunak liluraturik. Frankismoaren kontuak “anekdotikoak” dira. Errebisionismo zikinena erabiltzen da batere lotsarik gabe, ez bakarrik euskal kulturarekiko zor historikoa ukatzeko, baizik eta euskararen edozein berreskurapen ekimena erasotzeko.

Kontzeptua argia da. Espainiar Estatuak zor historiko bat dauka  euskararekin, Frankismoan euskal kulturak eta euskara berak jasandako genozidio kulturala dela eta. Oroimen historikoaren zati bat da euskal kulturak jasandako jazarpena, eta oroimen  historikoaren gainontzeko arloetan bezala, eskubide hau noizbait gauzatzearen kontra agertzen dira sutsuki alderdi espainolistak. Euskarak, edo zehazkiago, euskaldunok, Euskararen Herrikook  ere, Egia, Justizia eta erreparazioa (berriro ez gertatzeko bermeak barne)  izateko eskubidea dugu. Euskarak eta euskal  kulturak jasandakoa kuantifikatu behar da, eta Espainiak jasandako kaltea konpentsatu  behar dio euskal komunitateari.

Gogoeta hau etorri zaigu joan den egunetan “Euskaldunon Egunkaria”ren aferaren azken berri judizialak jakiterakoan. Egunkaria ixtea, era zuzenean, euskaraz argitaratutako  egunkari bakarra ixtea, euskaldunok gure hizkuntzaren aurka  berriro halako erasoak ez jasotzeko bermeen aurkako erasoa izan zen. Frankismoan itxitako euskal hedabide eta hedabide elebidunen itxieraren errepikapen hutsa. Hamaika urte pasata, ikusitakoa ikusita, garbi geratu da Espainiak euskararekin daukan zor historikoa are gehiago handitu dela. Orain zor historiko honi “Euskaldunon egunkaria” ere  gehitzen zaio. Itxaropen gutxi hala ere Espainiako Erresumak zor historiko honi erantzuteko. Baina gure betebeharra, euskaldunok bezala, zor hau zehazki kuantifikatzea eta exijitzea da. Oroimen historikoa lantzen duten euskal taldeen, zein  talde euskaltzaleen erronka handia, arlo honetan ere Egia, Justizia, Erreparazioa eta berriro ez gertatzeko bermeak ezartzeko exijitzea da.

Honen aurka beti  “Euskaldunon egunkaria” itxi zutenak, 37an hainbat euskal hedabide itxi zituzten  berberak. Uniforme berde  berberarekin gainera, edota ideologia eskuindar eta espainol berberarekin.

Nekane Garmendia, Gotzone Rekondo eta Ana Irastorza.

Eusko Ekintzako militanteak.

 

Euskal Herria, 2014ko ekainaren 10ean.

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>