Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren kontrako Mugimendua urtarrilak 9 burutuko diren manifestazioen aurrean.

12143138_752176488259566_5161252830684542296_n
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak urtarrilaren 9an burutuko diren manifestazioen aurreran zera adierazi nahi du:
Mugimendu honen helburua Amnistia delarik, ez dugu uste euskal gizartea aldarrikapen ezberdinen artean aukera egin behar duenik, denak euskal preso politiko eta errepresialiatuen aldekoak direnean. Euskal preso eta politiko eta errepresaliatuen aldeko aldarrikapen guztien batuketaz lortuko dugulako euren duintasun eta baldintzarik gabeko askatasuna.
Aspalditik Amnistiaren aldarria bertan behera geratu da eta horren ondorioak oso larriak iruditzen zaizkigu. Ezin gara euskal preso politiko eta errepresaliatuen giza eskubideen aldarrikapenean soilik geratu. Euren militantzia politikoagatik daude egoera horretan eta gatazka konpontzeko era bakarra euren askatasuna da, duintasun eta euren borrokaren onarpenarekin.
Borroka guztiak bateragarriak dira, baina Amnistia izan behar da borrokaren ardatz nagusia. Amnistiaren aldarrikapenean batu behar ditugu berriro ere herriaren indarrak, euskal preso politiko eta errepresialatu guztien askatasun eta irtenbidea bermatzeko era bakarra izango delarik.
Hortaz, eta gure helburua den Amnistiaren bidetik desbideratu gabe, mugimendu honek ezinbestekoak ikusten ditu preso politiko eta errepresialatuen alde egiten diren ekimen guztiak.
Jo Ta Ke Amnistia eta Askatasuna lortu arte!
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua
Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>