Errefuxiatu politikoen aldeko Baionako manifestazioarekin bat

images

Bake Bidea kolektiboak Baionan uztailaren 20an, larunbata, deitutako manifestazioarekin Eusko Ekintza alderdiak bat egiten du. Sostenguarekin batera, euskal herritarrei bertan egoteko deialdia ere zabaldu nahi du, beraien babesa eskainiz, iheslari politikoen egoera normaltzen joan dadin.

Egun hauetan gogoratzen dugu 77 urte igaro direla jada 1936ko uztaileko altxamendu frankistatik. Altxamendu horrek milaka hildako eta espetxeratuz gain, milaka errefuxiatu politikoaren oldea suposatu zuen. Handik ona gure herriak ez du ezta hilabete bat ere ezagutu iheslari politikorik gabe. Zazpi hamarkada nahikoa dira egoera honekin amaitzeko.

Zoritxarrez argi ikusten da estatu espainiar eta frantsesaren jarrerak ez datozela bat gatazkaren konponbidearekin. Egoera honetan euskal errefuxiatu politikoek emandako hainbat urrats ausartek, berriro ere errepresioa jaso dute erantzuna.

Errefuxiatuen egoerak, preso politikoenak bezala, konponbide kolektibo eta globala behar du. Konponbide hori AMNISTIA deitzen da. Aldi berean euskal herritar hauen ihesa eragin zuen egoerak eta askatasun demokratikoen gabeziak desagertu behar dira. Hemen ere konponbide politikoak bat egiten du errefuxiatu politikoen egoerarekin.

Gogoratu nahi dugu aldi berean, frankismoaren arduraz hainbat hitz egiten den une honetan, estatu frantses eta espainiarrek oraindik ez dituztela zuritu milaka euskal iheslari politikoekin duten zorra. Zor politiko, sozial, ekonomiko eta pertsonala. Errefuxiatu politiko hauekin zorra kitatzeak, egungo iheslari politikoen konponbidearen bidean ere lagunduko luke, zalantzarik gabe. Besteak beste, egungo iheslari politikoen arrazoiak argitzeko eta ulertzeko funtsezkoa delako onartzea egungo gatazkaren arku kronologikoa 1936ean hasten dela gaur arte.

EUSKO EKINTZA

Euskal Herria, 2013ko uztailaren 18an.

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Deialdiak-Oharrak y etiquetada , , . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>