Iruñeako bi gazte espetxeratuak izateko arriskuan

herri-harresia

Berriki jakin da Luis Goñi eta Xabier Sagardoi gazte nafarrek Espainiako Auzitegi Gorenaren epaia jaso dutela.

Iruñerriako bi gazteek espetxeratu nahi dituzte beraien militantzia politikoa dela eta.

Denbora aurrera doa eta gero eta garbiago geratzen ari da euskaldunok ezin dugula inolako keinurik espero espainiar Estatuaren aldetik errepresio bideak ixteko, eta horrela euskal gatazkaren hainbat korapiloa askatzeko. Keinu hauek bakarrik behartuak emango dituzte, herri presioaren bidez, alegia.

Nabarmen geratzen ari dira aldebakartasunaren estrategiaren mugak, aldebakartasun estrategia honetan ez baldin badira erabiltzen konfrontazio demokratikoaren tresna guztiak.

Batzuek diote legea bete behar dela, baina egungo salbuespen legeria erabaki politiko baten ondorioa da, eta hura desaktibatzea erabaki politikoa izango da. Hau gogoratzea komeni da legea sakralizatzen dutenen aurrean. Bereziki legea herrien borondatearen kontra doanean.

Eusko Ekintzak bat egiten du bi gazte hauen alde deitutako mobilizazioekin eta bereziki “Herri harresia”  ekimenarekin.

Intsumisio eta desobedientzia zibileko ekintza baketsuak baina irmoak gero eta tarte gehiago hartu beharko dute aldebakartasunaren estrategian, baldin eta estatuek zerbait mugituko badute euskal gatazkaren korapiloak askatzeko bidean.

Euskal Herria, 2013ko uztailaren 24ean

 

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Deialdiak-Oharrak y etiquetada , . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>