Eusko Ekintza Alderdiaren legalizazioa

prentsaurrekoa2-2013-03-16-tx

Iragan den abenduaren 22an Altsasun Eusko Ekintza alderdia aurkeztu genuen, eta hainbat hilabete eman dugu alderdia legalizatzeko tramiteak burutzen. Tramite hauek eta legeztapen bera, funtsezkoak ziren aurreneko hilabete eta urtetan eman beharreko urratsak finkatzen joateko.

Azkenean, esan dezakegu jada Eusko Ekintza alderdiak legalizazio osoa lortu duela. Hala ere, eta alderdiaren aurkezpenean esan genuen bezala, legalizazioa lortu izanak, ez du ahaztarazi behar “Alderdien Legea” delakoa indarrean dagoela eta lege antidemokratiko hau ezabatu arte, euskal alderdi politiko guztion jarduna mugatua egongo dela. Indar demokratikoen helburua eta betebeharra lege okerrak aldatzea eta zuzentzea da. Eusko Ekintzaren helburuen artean, Alderdien Legea bertan behera geratzea eta bere ondorio soziopolitiko eta judizial guztiak zuzentzea izango da.

Egun, oraindik ere, milaka eta milaka euskal herritarron eskubide zibil eta politikoak ukatuta daude eta honek errotik egindako aldaketa eskatzen du. Alderdien legea ukazio honen adierazle garbienetarikoa da, eta indarrean dagoen bitartean “garai politiko berriez” zein “politikan aritzeko berdintasunez” mintzatzea errealitatea ukatzea besterik ez da. Legeriaren barnean legalki aritzeko, derrigorrezkoa da legediaren onarpena. Horrek ez du esan nahi, gure kasuan, legedi horren okerrak, gehiegikeriak eta injustiziak salatzeari uko eginen diogula. Gure inguruko ia edozein demokraziak, bere egitura juridiko politikoa erabat edo partzialki aldatzeko nahia onartzen du. Espainiar Estatuan berriz, sarriegi aldaketa politikorako nahia delitutzat jotzen da.

Legalizaziorako tramitea bukatutakoan, Ezker Abertzaleren hainbat korrontek zein sentsibilitatek osatu duten alderdi hau abian da.

Gure barneko aniztasuna eta hamaika kolore onartzen, zaintzen eta maitatzen ditugu; are gehiago, sentsibilitate ezberdinei antolatzeko eta ekarpenak egiteko bidea eta erraztasunak emango dizkiegu, Ezker Abertzalea beti anitza izan baita, eta bere aniztasunean datza, hain zuzen 1930tik bere jaiotzatik hona,  izan duen indar eraldatzaile eta askatzailea euskal jendartean.

prentsaurrekoa1-2013-03-16-tx

Jakin badakigu, egungo jendartearen ezaugarriengatik alderdi klasikoen ereduak ez duela garai bateko balio bera. Hori dela eta, garai historiko honek behar duen militante-aktibista kopuru andana bilduko duen Herritar Batasunaren sorkuntza izango da gure lehentasuna. Aspalditik hemen ezagutu dugun Herritar Batasuna eredua da hain zuzen, Europako ezker eraldatzaile ezberdinak bultzatzen ari direna.

Paradoxikoa iruditu arren, alderdi izaera hartu dugu alderdien egitura hertsia gainditukoduen Herritar Batasunaren sorrera hauspotzeko. Egungo aktibismo politikoak egitura malguak eta eraginkorrak behar ditu, oinarrizkoak diren antolaketa egiturak baztertu gabe. Tokian tokiko arazoak arin erantzuteko batetik eta erronka estrukturalei sendotasunez eta eginkorki heltzeko bestetik.

Hemendik aurrera, ezkertiar eta soberanista diren gainontzeko indar eta eragile soziopolitikoekin harremanetan jarriko gara. Harreman horietan, mahai gainean ezarriko dugun hausnarketa izango da, hain zuzen, Herritar Batasunaren inguruko indar metaketa. Herritar Batasuna Estatuekiko konfrontazio demokratikorako tresna baita, eta alderdi klasikoen eredua, berriz, Estatuek disidentzia politiko eta indar iraultzaileen asimilaziorako tresna.

Ezker Independentistak bere oinarri sozial osoa aktibatu eta antolatu behar du. Egungo sistema sozioekonomiko eta autonomista babesten duten indarrek, itxura eta keinuen gainetik, komuneko fronte bat osatzen baitute. Fronte sistemikoa osatzen duten indar horiekin ezinezkoa da akordio estrategikorik. Eredu sozioekonomikoa aldatu eta nazio zapalkuntzari bukaera emango dion indar metaketa, ezkerreko subiranotasunean ,ez beste inon, datza. Horrela izan da lehen, eta horrela da egun, Euskal Herrian.

Esan bezala, Eusko Ekintza alderdia ez da alderdi klasikoa izango, ez dugu onartzen herritarrengandik bereiztuta dagoen kasta politikorik. Euskal Herria, bi Estatuek sozialki eta nazionalki ukatutako Herria da. Testuinguru honetan, ezkerreko militante abertzale  batek, batik bat, herriari ematen dion zerbitzu eta konpromisoagatik definitu behar du bere burua.

Gaurtik gure 1.go Nazio Batzar Eraikitzailea eramango gaituen eztabaida prozesuari ekingo diogu. Udaberrian izango da eta bi ponentzia nagusi aztertuko ditugu: Ibilbide estrategikoa zehaztuko duen ponentzia politiko-ideologiakoa, eta Barne Egituraketarena.

Eztabaidan edota egituraketan parte hartu nahiko lukeen ezker abertzaleko kide, eledun eta zale orok helbide honetara jo lezake: info@euskoekintza.eu

 

 

Euskal Herrian, 2013ko martxoaren 16an

 

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Deialdiak-Oharrak y etiquetada , , . Guarda el enlace permanente.

2 respuestas a Eusko Ekintza Alderdiaren legalizazioa

  1. roberto Perez florez dijo:

    Zeintzu dira ezberdintasunak Sortu eta Eusko ekintza taldeen artean? Nik pentsatzen nuen biak sozialistak eta abertzaleak zirela…

    • eek dijo:

      EZberdintasunak baino, guk horrela ikusten dugu: “zer gehiago ezkaintzen diogu ezker abertzaleari? eta erantzunetako bat hau da: “esparrua zabaltzea”. Ezker Abertzalearen adierazpen poltikoa ez da inoiz alderdi bakarrean izan. Herritar Batasuna dugu tresnarik eraginkorrena eta Herritar Batasunean alderdiak , sindikatuak , herri-mugimenduak eta norbanakoak egon ahal izan beharko dira. Herritar Batasun handi horretan Eusko Ekintza zati bat baino ez da izango eta alderdi forma hartu dugu. Alderdi politiko ez ohikoa, horizontala eta kasta politikoa sortu nahi ez duena.

Responder a roberto Perez florez Cancelar respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>