Fe versus informazioa eta jakitea

ardi beltza

Aspertzeraino errepikatzen ari digute krisi kinka honetan, fedeari eutsi behar diogula. Mendeak dira gizon erne eta handinahi batzuek inposatutako sinesmen arrotzagandik azpiratuak gaudela; ikaran eta ezjakintasunean oinarritutako sineskeria, non gizaki falikoak pribilegio guztiak daukan,hain zuzen ere. Fede horrek ulertu eta konprenitu gabe sinestea eskatzen du; egiazko informazioa eta ezaguera enpiriko izpirik gabekoa, sinesmena da, alegia; fedea ez baita ideia arrazionaletan oinarritzen, analisi eta galdera gabeko ideietan baizik.

Eliza katolikoak ezaguera eta jakitea betidanik arbuiatu eta baztertu izan du; fededun ukaezina izateko aski da otzana eta galderarik ez egitea; hauxe da kontua; eta modu honetan patriarkatua nagusitu da gaur arte.

Baina erlijio- mafien fedearen kontzeptutik haratago, egungo edozein egoera larrian erabiltzeko modako hizkia bihurtu dute: orain fedea behar da krisia gainditu ahal izateko,etxetik botatzen bazaituzte, langabezian bazaude edota osasun zentroa itxi badizute …

Aspaldi adarra jotzen ari digutela  iruditzen zait, bai ditxosozko burbuila barruan bapo-bapo bizi ginenean bai egun ere; eta beti bezala, herri langilea larrutik ordaintzen ari da kasta politikoaren ustelkeria eta gehiegikeriak, egoera hobetuko duelako fedea eskatzen diguten kasta ziniko berbera.Baina okerrena da  ezkerreko abangoardia ere mezu bera hasi dela ematen.

Uste dut informaziorik, metodologiarik eta tresnarik gabe ezin dela taxuzko erabakirik hartu; alabaina, indar politiko nagusi batzuk, berauen oinarriei fedea izatea eskatzen diete, sinestarazi bidean, lasai daitezen.

Ez dago hagitz garbi norantz goazen eta  bide honetatik nola iritsiko garen gure helmugara, baina ez du ia inork txintik ere erraten .Dagoeneko emandako ziabogaren aparra ezin da ukatu oraindik orain alderdiaren fedeari erreguka jarraitzeko. Ezagutza funtsezkoa da jendarte aske eta bere bide propioaren egilea sortzeko, eta aldi berean, oinarri sozial trebatua, kritikoa, artatsua, gardena, ausarta eta koherentea osatu ahal izateko ere bai.

Informazioa boterearen sinonimoa izan ohi da: informazioa duenari ez- duenari baino onura handiagoak ekartzen baitizkio; eta informazioa duenak botere hori erabil dezake, boterea ,informazioa-ez-duenak informazioa-duenarenganako fede faltsu eta antzu bihurtuz; orduan oinarri soziala matxinatzen ez bada desaktibatzeko arriskua dago.

Honengatik guztiagatik ez dut ulertzen fede itsuz itxoitea norabidearen zuzentzea; ezker indar horren oinarriak formakuntza eta informazioa falta dela onartzen duen bitartean,partida honetan berauen exekutiboak ez dagoen batekoa behar den unean eta lekuan mahukatik ateratzeko prest dutela sinistu nahi dute, fedez; ez dira ohartzen, baina,zuzendaritzak bakarrik badakiela ustezko bateko horretaz. Garai berri hauetan  bere burua eraldatzailetzat duen ezkerrarentzat onargarria da hau? Zertan sartu dugu hanka horrelako paternalismo maila honetara iristeko?

Ezkerreko edozein erakundek, eta oraindik gehiago garai berri hauetan, bere izaera horizontala, batzarrean oinarriturik, parte hartzailea eta hezitzailea; enpatikoa, solidarioa eta humanista izatea, behar luke helburu.

Eta Ezkerrak goian aipaturiko izenondoren bat galduz gero, alderdikeriagatik  edo/eta arrazoi logistikoagatik, bere arima berarekin ere ez da zintzoa izaten ari eta desitxuratzen joango da, poliki- poliki ohiko alderdi politikoa bilakatuz eta azkenenean burokraziaren eta erakundeen asimilazioaren mantraz hipnotizatuta geldituz.

Informazioa eta azalpenak eskatzeko unea da; analisi propioak egiteko unea da ; guneak eta aldiak eskatzeko eta adosteko unea da; ez fede itsutik baizik eta praxitik ikusarazteko unea da ; euskal ezkerreko indarra ez dela dogmatikoa eta asintomatikoa bilakatzen ari erakusteko unea da. Bertzela jai daukagu arima agnostikoa dugunok.

Aspaldiko militante ekintzaleeek esaten zutenez, “Lehen Aberria eta gero aldediaa”

Gotzone Rekondo – Eusko Ekintzako kidea

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Iritzi artikuluak y etiquetada , . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>