Gaixo dauden euskal preso politikoen aldeko Donostiako manifestazioarekin bat

Bt2z3i1IYAA6gQM

Hurrengo abuztuak 9, Donostian gaixo dauden euskal preso politikoak askatzearen aldeko manifestazioarekin bat egiten du Eusko Ekintzak.

Oraingo honetan zenbait herri ekimenek bat egin dute manifestazio hau deitzeko, eta Eusko Ekintzaren aldetik pozik hartzen dugu herri mugimendu hauen konpromezua euskal preso politikoekiko.

Denbora aurrera doan neurrian, gero eta nabarmenagoa da Espainiako Gobernuaren jarrera oztopatzailea Euska Herrian normalkuntza politikora heldu ahal izateko. Jarrera oztopatzaile honetan, are agaeriagoa geratzen da presoekiko jarrera inmobilista.

Euskal gizarteak ez du ulertzen gaixo dauden presoak inolako baldintzarik gabe ez askatzea. Are gutxiago gaixo dauden preso hauei askatzeko zentzurik gabeko damuak ezarri nahi izatea txantai gisa. Kasu hauetan, giza eskubideak PPko Gobernuaren edozein kalkulu politiko makurraren gainean dago.

Amnistiaren bidean, beharrezkoa eta premiazkoa da gaixo dauden presoen egoera berehala konpontzea.

Amnistiaren bidean, gaixo dauden presoak askatu!

Eusko Ekintza, Euskal Herrian, 2014ko abuztuaren 8a.

 

Facebook Twitter Email
Esta entrada fue publicada en Deialdiak-Oharrak y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>