Aberri Eguna 2013. Gurea Independentzia eta Sozialismoa

Aberri eguna mancheta4

Publicado en Deialdiak-Oharrak | Etiquetado , | Deja un comentario

Aberri Egunaren atarian, Etorkizunari heldu

Iritzi artikulua. Nekane Garmendia, Ana Irastorza eta Patxi Azparren, Eusko Ekintzako kideak.ikurriña bikoitza

ABERRI EGUNAREN ATARIAN, ETORKIZUNARI HELDU

1934ko Aberri Eguna Gasteizen ospatu zen: Antolatzaileen esanetan 50.000 lagun elkartu ziren, prentsa espainarraren hitzetan 30.000. Iragan den mendeko hirugarren hamarkadan Euskal Herriak egungo biztanle kopuru erdia zeukan eta jakina denez, Euskal Herriko beste bazterretatik Gasteiza joateko bideak abentura txiki bat.

Egungo biztanle kopurua eta komunikabideek eskaintzen dizkiguten erraztasunak direla medio, Gasteizko Aberri Egun hark elkartzea lor zuen jendetzaren pareko ekitaldi bat lortzeko 200.000 bat lagun elkartu beharko genituzke. Alabait, azkeneko hamarkada honetan ezagutu ditugun Aberri Egun jendetsuenean nekez 20.000 lagunen kopurua lortu izan da.

Hainbat eta hainbat faktore aipa genitzake, baina bistan da abertzale mugimenduak halako ekitaldietan jendartearen grina pizteko gaitasuna galdu duela. Bai noski, beste inork Euskal Herrian ez du abertzale mugimenduak duen herritarrak higitzeko gaitasunik. PSOEk, PP-UPNk nekez betetzen dute ekitaldi batean saski-baloi areto bat, aldiz horrek ez gaitu sobera lasaitzen.

Bidegurutze historiko erabakigarri baten aitzinean gaude. Faktore estruktural batzuk ikusita, Euskal Herriak bere arazo nazionalari begira bor-borrean egon beharko zuela pentsa genezake, ez da horrelakorik ikusten, ordea.

Kapitalismoaren krisi sistemikoa jendartearen esparru zabal anitz pobreziaren eta menpekotasunaren mugara eramaten ari da. Langile mugimenduak azkeneko bi mendeetan lortutako hainbat garaipen galtzear daude. Euskararen biziraupena bermatuko duen plangintzarik ez dago, autonomia egoera dauden euskal lurraldetan menpekotasun juridiko-politikoa erabatekoa da. Indar armatu eta polizial espainiar eta frantsesek ez dute alde egin…

Errieta egingo diegu Aberri Egunera etorri beharrean oporretara edo egun pasara joango diren herritar independentistei? Gehienei, alegia. Kargua hartuko diegu langabezian daudenei eta Iruñera joateko esfortzu berezia egin behar dutenei Aberri Eguneko festara ez hurbiltzeagatik? Edo autokritika eta zuzenketak egiteko garaia heldu zaigu? Agian jendeak egungo eta azken urtetako Aberri egunei “Euskal Jaia” baten itxura hartzen dio ukatzen diguten aberriaren aldeko mobilizazio izan beharrean.

Testu-inguru soziopolitikoak ezkerreko abertzaletasunari aukera historikoa ematen dio, abagunea eta erantzukizuna, euskal jendarteak eskatzen duena bideratzeko tresnak eskaini behar dituelako.

Egun eta orain gertatzen ari diren arazo eta erronkei, egun eta gaur erantzun behar dizkiegu. Beraien parte-hartzea eskatzen diegun herrikideei jardun soziopolitikorako tresnak eskaini behar dizkiegu eta aldaketa eskura egon daitekeela lehendabiziko guk sinistu behar dugu, eta gero herritarrak horretaz konbentzitu. Geuk sinistu lehendabizi, egitura politikoetan aritzea erabaki dugun ekintzaileok, modu horretan soilik berpiztu ahal izango baita garai baten euskal abertzaletasunak izan zuen grina eta erakargarritasuna. Halako egoera animikoak eramango gaitu garai bateko aberri eguna masibo eta erreibindikatiboetara.

Ezkerreko euskal abertzaletasuna ezkerreko jarduna egiteko gogoa duen militante-gai guztientzat lehengo erreferentzia izan dadin gure programa osoa berritu eta egokitu behar dugu. Halere, berrikuntza horrek ez du oinarrizko aldarrikapenak zalantzak jartzen, aitzitik errepublika burujabea eta konstituzio sozialista bat edukitzea aldarrikapen guztien motorra izan daitekeela uste dugu. Hauek izan behar dira gure ustez aberri eguna baten leloak jendartea erakartzeko.

Independentzia eskuragarria da, jauzi bat posiblea da, beste arlo batzuetarako erabili berri den aldebakartasunaren metodologiak jauzi eraldatzailea eta soberanista emateko ere baliagarria da. Aberri Egunak estrategia honen isla izan beharko luke orduan.

Aberri Egunaren atarian, Eskoziari so egiten diogu, Catalunyari, Hego Ameriketako zenbait mugimendu politikori eta etorkizunari. Ziur aski historia garaikidean, lehenengo aldiz, independentzia nahi dugun euskalherritarron eskutan egon baitaiteke Estatuen agenda politiko osoa aldatzeko adina indarra elkartzeko aukera.

Estatuek ez digute ezer oparituko ezta ezer emango ere, gure artean bizi diren Espainia eta Frantziako alderdi nazionalisten kideengandik ezin dugu akordio estrategikorik espero. Autonomia babestu duten eta horren kudeaketaz oparo bizi diren jeltzaleengandik ezin dugu ezer espero, kasta politikorengandik ezin dugu ezer espero. Jendartearekin zuzenean mintzatzeko bideak zabaldu behar ditugu eta solasaldi horretatik sortuko dira lerrotze-politiko berriak. Herritarren laguntzaz, parte hartzeaz eta zuzendaritzaz independentziara eraman gaitzakeen uholdea posiblea da. Orduan, agian, hurrengo urteko Aberri Eguna uholde independentistaren aurrenetariko olatua bilaka daiteke.

Publicado en Iritzi artikuluak | Etiquetado , , | Deja un comentario

Eusko Ekintza Alderdiaren legalizazioa

prentsaurrekoa2-2013-03-16-tx

Iragan den abenduaren 22an Altsasun Eusko Ekintza alderdia aurkeztu genuen, eta hainbat hilabete eman dugu alderdia legalizatzeko tramiteak burutzen. Tramite hauek eta legeztapen bera, funtsezkoak ziren aurreneko hilabete eta urtetan eman beharreko urratsak finkatzen joateko.

Azkenean, esan dezakegu jada Eusko Ekintza alderdiak legalizazio osoa lortu duela. Hala ere, eta alderdiaren aurkezpenean esan genuen bezala, legalizazioa lortu izanak, ez du ahaztarazi behar “Alderdien Legea” delakoa indarrean dagoela eta lege antidemokratiko hau ezabatu arte, euskal alderdi politiko guztion jarduna mugatua egongo dela. Indar demokratikoen helburua eta betebeharra lege okerrak aldatzea eta zuzentzea da. Eusko Ekintzaren helburuen artean, Alderdien Legea bertan behera geratzea eta bere ondorio soziopolitiko eta judizial guztiak zuzentzea izango da. Sigue leyendo

Publicado en Deialdiak-Oharrak | Etiquetado , , | 2 comentarios

Legalización del partido Eusko Ekintza

prentsaurrekoa2-2013-03-16-tx

Rueda de prensa

El pasado 22 de diciembre presentamos también en Altsasu el partido político  Eusko Ekintza y desde entonces hemos estado concluyendo los trámites de legalización. Estos trámites y la propia legalización eran necesarios para afianzar el trabajo de los últimos meses.

Hoy, ya estamos en disposición de decir públicamente que Eusko Ekintza ha sido legalizado. Sin embargo, de la misma manera que lo dijimos el día de la presentación, la legalización no puede hacernos olvidar, en ningún caso,  la permanencia de la llamada “Ley de Partidos” y que la actividad política de los partidos políticos estará limitada hasta que no se logre la derogación de esta ley antidemocrática. Debe ser labor de las fuerzas políticas democráticas la suspensión o corrección de las leyes injustas. Entre los objetivos de Eusko Ekintza, se encuentra el conseguir la derogación de la Ley de Partidos y la corrección de todas sus consecuencias sociopolíticas y judiciales. Sigue leyendo

Publicado en Deialdiak-Oharrak | Etiquetado , , | Deja un comentario

Eusko Ekintzaren aurkezpena Gasteizen

Eusko Ekintzaren aurkezpena Gasteizen, hilak 23.

Bideo emanaldia eta solasaldia.

Presentación de Eusko Ekintza en Gasteiz.

Eusko Ekintzaren aurkezpena Gasteizen, kartela

Eusko Ekintzaren aurkezpena Gasteizen

Publicado en Aurkezpena | Etiquetado , | Deja un comentario

Entrevista a Eusko Ekintza. Eusko Ekintzari elkarrizketa

La Haine aldizkari digitalari eskainitako elkarrizketa. Entrevista concedida a La Haine.

Entrevista completa en Le Haine

La Haine-Euskal Herria entrevista a Eusko Ekintza  x   La crisis del último modelo de capitalismo es sistémica. No hay reciclaje posible. Los mensajes “saldremos de la crisis” son muy peligrosos

Hace algunas semanas se ha constituido Eusko Ekintza, partido pólitico que se situa según ellos y ellas reclaman en el ámbito de la Izquierda Abertzale y de clara vocación anticapitalista. La Haine-Euskal Herria hemos conversado con ellas y ellos sobre su proyecto, ilusiones….


LH.- La primera pregunta es obligada… ¿Que es Eusko Ekintza? ¿Dónde os situáis ideológicamente?

Eusko Ekintza es un partido político situado en el espacio de la izquierda abertzale.Independentista, anti-capitalista y socialista. No somos un partido al uso ya que nuestra base es asamblearia y nuestra razón de ser no es constituir un partido hegemónico sino impulsar la unidad popular.

Sigue leyendo

Publicado en Medioetan-En los medios | Etiquetado , | Deja un comentario

Eusko Ekintzaren aurkezpena. Pasaia Antxon

Kartela-Antxo (1)

Eusko Ekintzak aurkezpena egingo du Pasaia Antxon.

Bideo emanaldia egingo da eta ondoren solsaldia bat egingo dugu.

Sarrera librea.

hilak 21, osteguna  19:30etan Kultur Etxean.

Publicado en Deialdiak-Oharrak | Etiquetado , | Deja un comentario

Martxoak 16, lan eta eskubide sozial duinen aldeko manifestazioa

martxoak 16-eskubide-sozialak

MURRIZKETARIK EZ ez webgunea

 

Murrizketarik ez, #m16kalera

Publicado en Deialdiak-Oharrak, Sin categoría | Etiquetado , , , | Deja un comentario

Euskal gazteria aske eta legala. Manifestazioa

kartela eleak

 

Eusko Ekintzak, heldu den larunbaterako, hilak 9, ELEAk mugimendua antolatutako manifestazioarekin bat egiten du.

Manifesatzioa Donostiako Bulebarrean izango da, arratsaldeko 17:00etan.

Duela egun batzuk Oarsoaldeko gazteekin gertatu zen moduan, orain Donostiako 15 gaztek espetxe arriskua dute. Sigue leyendo

Publicado en Deialdiak-Oharrak | Etiquetado , , | Deja un comentario

Chavez eta buruzagi indigenista zen Santiago Romero. Dolu egunak Venezuelarentzat

Agur Komandante

Publicado en Deialdiak-Oharrak | Etiquetado , | Deja un comentario