Eusko Ekintza Asturiasko Euskal Brigadari omenaldian eta euskal preso politikoen aldeko bertako ekitaldian

Nalon ibaiaren ertzean, gudari ekintzaleek borroka egindako lekuan bertanP1010474

Atzo Oviedotik gertu, Eusko ekintzako hainbat kideok parte hartu genuen CNT, PCE-EPK eta Eusko Indarra Fundazioa erakunde historikoek antolatutako 36 gerrako Asturiasko Euskal Brigadari eskeinitako omenaldian.

http://www.euskolurra.eu/asturiasko-euskal-brigadari-omenaldia-llera-valduno/

Egun hartan bertan Herrira deituta zeukan euskal preso politikoen aldeko ekimenarekin bat eginez, gertaera historiko haien parajea, presoen eskubideen aldeko beste plaza bat bilakatzea nahi inzan genuen.

Sigue leyendo

Publicado en Ekintzak-Ekimenak | Etiquetado , | Deja un comentario

Urtza Alkortaren atxiloketaren eta Ondarruko gertakarien aurrean

<OndarroaOndarruko “txakur txikiaren zubia” atxiloketak eta gero. Herri baten duintasunaren lekukoa.

Gaur Ondarroan PNVko polizi autonomikoak Urtza Alkorta herritarra atxilotu du eta berekin elkartasunez zeuden ”herri harresi” ekimeneko  beste hainbat lagun atxilotu eta zauritu.

Azken egunetan Ondarroako  “Txakur-txiki zubia”  desobedientzia zibileko zein herritar duintasunaren gunea bilakatu da  Espainiar Estatuaren errepresio itsuaren aurrean.
Sigue leyendo

Publicado en Prentsa oharrak | Etiquetado , , , | 2 comentarios

Etxarrin herri-kontsultarako beste urrats bat

plenoko-idatzia-2Atzo, Etxarriko Udal batzarrak Bilduko eta Nabaiko zinegotzien bozkeen bitartez, independentziaren aldeko herri-kontsulta egin ahal izateko tramitea egin zuen.

Azkeneko urteotan Etxarri “2012 eta gehiago” talde etxarritarrak hainbat ekimen bultzatu du. Horietatik, independentziaren aldeko herri-kontsulta dugu gehien zabaldu dena.

Catalunyan azkeneko urte hauetan independentziaren aldeko mugimendua bizkortu eta sendotu zuten herri-kontsultak enbiditan ikusten genituen. izan ere, ez genuen soberan ongi ulertzen zergatik Euskal Herrian, burujabetzarako prozesuan etenaldi bat eman den.

Zorioneko da Etxarriko herri talde honek bere gain hartu duen ardura, zorionekoa eta eskertzekoa, Euskal Herrian ere, independentziara eramango gaituen prozesuari ekin behar diogula uste baitugu eta herri talde batek bere kabuz lan eskerga hartu izana oso txalogarria da.

Etxarrikoek hartu duten erabakia txalotzen dugularik, aitzinera jarraitzera animatu nahi ditugu eta bide batez, Euskal Herriko beste herritan ere hasitako bide hau jorratzera deialdia egiten dugu.

Herri-Kontsultak orain, Independentziari heldu!

Publicado en Iritzi artikuluak | Etiquetado , , | Deja un comentario

Herri harresia eraiki dezagun Ondarruan

Publicado en Deialdiak-Oharrak | Etiquetado | Deja un comentario

EUSKO EKINTZA, GAURKO 6 EUSKAL HERRITARREN ATXILOKETEN AURREAN

french-police1 (1)

Gaur Frantses Estatuan suertatutako 6 euskal herritarren atxiloketen aurrean, Eusko Ekintza zera adierazi nahi du:

 Duela urte bat baino gehiago ETA erakundeak borroka armatua baztertzen zuela esan zuenetik, Euskal Herria oso urruti dago normalizazio politikotik.

 Euskal gizarteak espero zuena kartzelak preso politikoez hustu beharrean, presoen kopurua handitzen ari da. Normalizazio politikoa soilik etorriko da errepresioa eta eszepzio legeak desagertzen badira.

 Ezinezkoa da garai berriez hitz egitea, Estatuen aldetik errepresio gordinena eteten ez den bitartean. Euskal Herriko arazo politikoaren konponbidearen barne muinean dago preso eta iheslarien egoera. Hau zuzentzen ez den bitartean, egoera politikoa ez da normalizatuko ere.

 Euskal Herria, 2013ko maiatzaren 7a.

Publicado en Prentsa oharrak | Etiquetado | 1 comentario

La gusanera navarra

Barcina

Ez gara Miamira joan beharrak “La Gusanera” zer den jakiteko. Nafarroan gure “gusanera” propioa dugu :UPN eta PSOEren laguntza estimagarria. Espainiak jarraitzen du bere betiko jarrera eta funtzionamenduarekin: berak erabakiko du Nafarroan zer egin eta ordainean agintea eta botere kotak emanen dizkio UPNri; genuena : la gusanera navarra.                       Nafarroak erbiditua jarraitzen du.Oraindik orain bi bando izan badaude: nazionalak eta errepublikarrak; frankistak ( edo neofrankistak) eta  antifaxistak;kapitalistak eta antikapitalistak ;unionistak eta independentistak;  burgesia eta langileria…klase borroka da,finean,honen guztien oinarria.

Nafarroako parlamentuan joan den astean egin zen zentsura mozioan,inork espero zuen PSNk UPNren kontra jartzea? Martxoan Rubalcaba gurera etorri zen, Nafarroako bide-orriarekin prestatua: PSNk ez du UPNren kontra deus eginen.

Sigue leyendo

Publicado en Iritzi artikuluak | Etiquetado , , | Deja un comentario

2013ko maiatzaren lehena. Eusko Ekintzaren oharra

ukabila

EUSKO EKINTZAREN PRENTSA OHARRA

Egun ohikoak dira “nazioarteko egunak”. Lortzeke dauden hainbat eskubide aldarrikatzearren, nazioarteko sareak erabiliz “egun” berezi horiek antolatu ohi dira. Horiek guztietatik aintzindari izan zena: langileon eguna, langileria Estatuen mugen gainetik borrokatu behar zela ohartu zen lehenengo sektore izan baitzen.

Mendebaldeko Europan asmatu omen zen kudeaketa ekonomikoa egiteko modu berezia bezain antinaturala: kapitalismoa. Hortik mundu barrena zabaldu zen jendarte sare solidario guztiak zapuzteko asmoz, herriak eta nazioak zapaltzen, nekazarien autonomia ukatzen, abelzainen produktuak merkatarizatzen, gizakiaren denbora lapurtzen, lehengai naturalak pribatitzatzen.

MAIATXAREN1

Kapitalismoak lurraren azala aldatu du, kapitalismoak jendarte sistema horizontalak akatu ditu, kapitalismoak gerra bultzatu du. Kapitalismoa gizakiaren beharrak asetzeko balio ez duen sistema ekonomikoa da, ezberdintasunean, berekoikerian eta zapalkuntzan oinarria baitu. Sistema ekonomiko honek miseria sortzailea da eta “sarraski-masiborako” arma.

Eredu politiko eta ekonomiko honek zabaldu dituen baloreak ustez baino gehiago hedatu dira, balore horiek barneratzean datza bere garaipenik handiena. Behin eta berriz bere burua berasmatzea lortu duelarik, kapitalismoak berriz ere eraso berri bat egin du. Oraingo honetan lurra osora zabaldu nahi duen “Estatu Kolpe” baten bidez, non erakunde demokratiko guztiak transnazionalen esanetara jarri nahi dituzten.

Mundu osoko ezkerrak eta Euskal Herriko ezkerrak bereziki, alternatiba global, gauzagaria eta eraginkorra indarrean jartzeko beharra du, erasoa sekula egon den koordinatuena baita.

Ez dago erdibiderik, sistema kapitalista ezin da modu “atseginez” kudeatu, osoko eraldaketa behar dugu.

Ekonomia soziala, publikoa, ekologikoa, koperatiboa eta komunitarioa bultzatu behar da. Tokian tokitik kudeatuta, berdintasunean oinarrituta. Alternatiba egon badago eta gauzagarria izateaz gain, justua den bakarra da eta benetan iraungarria izan daitekeen bakarra , lurraren eta gizakion beharrak behin betiko asetuko duen eredua baita.

Ekonomia bersozializatu behar dugu, ekonomia demokratizatzea industria, elikagiak, nekazaritza eta fiantzak bersozializatzea da. Ekonomia jendartetik bereizten duen eredua ez da gizakiaren neurrian egindako eredu produktibo eta banatzailea. Ekonomia eta jendartea banaezinak dira eta jendarte sistema soziala eta partehartzailea exijitzen dugunez, ekonomiak ezaugarri berberak ukan behar ditu. Kooperatiba sozialak eta esparru produktiboetan ere arituko den sektore publiko indartsua behar ditugu. Hauek dira, besteak beste, egungo sozialismoak behar dituen osagarrietako batzuk.

2013ko Maiatzaren lehen honetan Eusko Ekintzak Euskal Herri aske eta solidarioaren aldeko bere konpromisoa berresten du, euskal gehiengo sindikala eta langabetuek egindako deialdiekin bat egiten du, herritarrei maiatzaren lehena borroka egun gisa jaio zela gogoratuz eta aurten ere horrela ulertu behar dugula azpimarratuz. Langileria, langabetuok, sektore herrikoiak, baztertuok…gehiengoa gara, antola gaitezen eta har dezagun guri dagokiguna.

Gora Euskal Herria askatua eta sozialista

Eusko Ekintza.

Publicado en Prentsa oharrak | Etiquetado | Deja un comentario

Donostiako atxiloketen aurrean. Herri harresia inoiz baino tinkoago.

BIMLw3dCQAId34k

Gaur goizaldean, Ertzaintzak Donostiako Askegunean burututako sei gazte independentisten atxiloketa dela eta, Eusko Ekintza alderdiak bere elkartasuna adierazi nahi die beraien idei soilengatik espetxeratutako gazte hauei. Baita beraien senide zein lagunei.

Azken egunetan Donostiako Askegunearen borroka intsumisio eta desobedientzia zibilaren bidean urrats garrantzitsua izan da, eta erabat eredugarria. Azpimarragarria da ehunka pertsonen konpromisoa herri  harresia eraikitzen  arriskupeko gazteak babesteko, eta milaka herritarren parte hartzea elkartasun ekintzetan.

Guztiz salagarria Ertzaintzak erabilitako bortizkeria bertan bildutako jendearen kontra eta baita EAJ-PNVren konplizitatea atxiloketan eta atxiloketak era bortitzean burutzeko unean.

Garrantzitsua bada orain arte egindako guztia, garrantzitsuagoa da hemendik aurrera  egin beharreko lana, atxilotu gabeko gazteak babesteko zein  desobedientzia zibileko eta intsumisioaren bidean sakontzeko.

Soilik konfrontazio demokratiko baino aktiboaren bidez lortuko dugu presoak zein presoak izateko arriskuan dauden herritarren aldeko herri harresia sendotzen joatea. Atzo Espainiar Estatuak eta bere morroi autonomistek porrot politiko nabarmena jaso zuten Donostiako Bulebarrean.  Porrot hau sakondu behar da hurrengo astetan.

Eusko Ekintzan inoiz baino beharrezkoagoa ikusten dugu Euskal Herritarren eskubide zibil, sozial, politiko zein nazionalen defentsan arituko den elkargo eta auzolan nazional baten beharra.  Era honetan benetan egun hauetan Donostian landatutako hazia bere fruituak emango lituzke  epe laburrean.

Ezin ahaztu preso eta beraien senideen egoera. Ezta  beraien ideiengatik  espetxeratuak izateko arriskupean dauden  ehunka herritarrena. Beste aldetik eszepzio legeri ezberdinak indarrean jarraitzen dute, Alderdien Legea barne.

Borroka inoiz baino beharrezkoagoa da.

Euskal Herria, 2013ko apirilaren 19an.

Publicado en Iritzi artikuluak | Etiquetado , , , | 1 comentario

Iker Rodrigoren atxiloketa

2335_medium_atxiloketa

Iker Rodrigo sortukidearen atxiloketa dela eta, Eusko Ekintzak lehenik eta behik atxiloketa politiko berri hau salatu nahi du eta aldi berean bere elkartasuna adierazi atxilotutako militanteari.

Iker Rodrigoren atxiloketa berriro ere agerian uzten du Espainiako Erresumaren norberaren zein kolektiboen askatasun falta.

Batzuek ilegalizazioen eta ideia soziopolitikoen jazarpenaren zikloaren amaiera aldarrikatu duten arren, gero eta nabarmenagoa ari da azaltzen egungo sistema politikoaren gabezi demokratiko larriak.

Salbuespen legeria indargabetzen ez den bitartean, alferrik da errealitatearen aurrean  hau horrela ez balitz bezala jokatzea. Horren lekuko, aste honetan izandako gainontzeko epaiak, atxiloketak, polizia kargak eta Cabacas auziaren inguruko datu berriak.

Iker Rodrigo oso larria den espetxe politikaren kasu bat salatzeagatik atxilotua izan da.

Inoiz baino beharrezkoa da eskubide zibil, sozial, nazional eta politikoen aldeko mugimendu zabal bat hedatzea Euskal Herrian, eta horretarako guk garbi esan nahi dugu  Adierazi Euskal Herria izan zen bezalako mugimendu baten beharra.

Euskal Herria, 2013ko apirilaren 15ean

Publicado en Prentsa oharrak | Etiquetado , , | Deja un comentario

EKAITZ IBERO GAZTEAREN ATXILOKETA ETA ERTZAINTZAREN BORTIZKERIA.

ekaitz IberoAtzo era oso bortitzean EAJ-PNVren Polizia Autonomikoak buruturiko Ekaitz Iberoren gaztearen atxiloketak agerian uzten du bere gordintasun guztiarekin Espainiar Estatuaren eta bere laguntzaileen erabakia ezkerreko independentismoa zapaltzen jarraitzeko.

Denbora asko igaro da jada ETA erakundeak borroka armatua behin betiko alboratzeko determinazio eta konpromisoa agertu zuenetik, eta denbora honetan errepresioa apaldu beharrean, ageria dagoenez areagotzen ari da.

Espetxeen politikak bi hildako eragin ditu hilabeteren buruan, atxiloketak ia astero ematen ari dira eta ezin ahaztu duela urte bete Ertzaintza berak gomazko pilotaz hildako Cabacas gaztea.

Kapitalismoaren Krisi basatiak piztutako Herri mugimenduaren adierazpen ezberdinak aldi berean ( etxez botatzearen aurkako manifestazioak, kontzentrazioak…) gero eta jazarpen polizial eta legal zorrotzagoak dute aurrean. Ez da aztia izan behar asmatzeko estatuak eta EAJko gobernu autonomoak betiko errezeta erabiliko dutela hurrengo hilabete eta urtetan areagotuko diren protesta sozialen aurrean. Errepresioa, gero eta bortitzagoa protesta gero eta handiagoak baldin badira. EAJk erabaki du norekin lerrokatuko duen bere burua, hots, sistema hau bortizki babesteko prest dauden eragileekin.

Alderdien legeak bere horretan dirau, euskal independentismo osoa mehatxatzeko, baina baita ezkerreko edozein jarrera aktiboa ere.

Beste 9 gazte independentista bere ideiengatik 6 urte espetxeratuak izatea ezin daiteke aldebakartasunaren bidean beste “anekdota” errepresibo bat izan. Errealitatearen gordintasuna ezin daiteke denbora gehiago desmarraztu bakarrik alde bateko bultzada eta konpromisoa duen “Prozezu” baten izenean.

Eusko Ekintzaren ustetan, ezker abertzalearen erakunde ezberdinok garaia dugu aldebakartasuna beste norabideetan jorratzen hasteko. Atzo bezalako gertaerak kostu politikoa izan behar dutela bai agintzen dutenentzat zein laguntzen dutenentzat. Salbuespen legeak eta jarrerak mantentzen dutenentzat.

Ezin da onartu atxiloketaren aurka mintzatu diren talde politikoren eledun batzuek , biharamaunean gazte independentisten atxiloketaren arduradun politikoekin “normaltasunaz” aritzea.

Estatuek inposatzen diguten normalizazio politiko eza eta errepresio gordina Euskal Herriko bizitza soziopolitikoan islatu behar dugu. Konfrontazio demokratiko gordinaren tenorea heldu da. Bide zibil eta baketsuak erabiliz, atzo Donostiako kaleetan erakutsi zen moduan, baina konfrontazioa bere hizki guztiak erabiliz.

Aldebakartasun aktiboa izan behar du. Desobedientzia eta intsumisio bideak, maila ezberdinetakoak baina masiboak, autonomoak eta parte hartzaileak. Eraginkorrak izango badira. Alferrik dugu “kanpoko” laguntzaren zain urte gehiago ematea. Indarra gure herriaren baitan biltzen ez badugu, Europak gero eta gehiago “gatzaka politiko azken hondarrak” bezala ikusiko du hemen gertatzen den guztia.

Konfrontazioa erakundetan hasita eta kaleraino. Hedabideetan eta lantegietan. Ikastetxe eta eguneroko jarreretan. Herri honek nahiko heldutasun politiko eta soziala dauka jada konfrontazio baketsu eta demokratikoa azken bururaino eramateko.

Donostiako “Aske Guneko” bezalako ekimenak bidea zuzentzeko norabidea marka dezakete baldin eta ezker abertzalearen talde guztion eta herritarrak ezarri gaituzten erakundeak benetan inplikatzen bagara. Baina eraginkorrak izateko norabide aldaketaren bidea markatu behar dute.

Eusko Ekintzak bat egiten du hurrengo egunetan deitutako mobilizazio ezberdinekin eta besarkarda bat militante bidaltzen die atxilotutako gazteari zein arriskuan duden gainontzeko kidei.

Publicado en Iritzi artikuluak | Etiquetado , , | Deja un comentario