Martxoak 8, Emakume Langileon eguna

Martxoak8

Gaur, eta egunero, emakumeok langile guztion duintasuna lortzeko borrokan.

Publicado en Deialdiak-Oharrak | Etiquetado , | Deja un comentario

Udalbiltza berrantolatu eta berrindartu

Udalbiltzaren irudia

Heldu den larunbatean, legealdi honetan lehenengo aldiz eta aspaldiko partez, Udalbitzak bere osoko bilkura eginen du.

Latza izan da bilkura hau egin ahal izateko jorratu behar izan den ibilbidea: Udabiltzaren zatiketa, kriminalizaio saiakera, epaiketa, absoluzioa, ezker abertzalearen hainbat erakunderen ilegalizazioa…

Azkenik azkeneko udal hauteskundetatik bi urte igaro direlarik, Victoria Eugenia Antzokian Euskal Herriko eskualde guztietako ordezkariak elkartuko dira.

Biziki txalotzen dugu Udalbiltza berantolatzeko ahalegin berri hau, Eusko Ekintzaren ustez Udalbiltza baita garai politiko berrirako eta Euskal Herriko erakundetze prozesuan tresnarik garrantzitsuena. Sigue leyendo

Publicado en Iritzi artikuluak | Etiquetado , , | Deja un comentario

Eusko Ekintzak Julian Unanueren dimisioa eskatzen du

basogintza

PRENTSA OHARRA

JULIAN UNANUE, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendietako Natura Inguruneko zuzendari izendatu zutenean, hainbat eragilek jada, gizon honek basogintzan interes pertsonala zituela ohartazi zuten.

Bestalde, kargua hartu aurretik jakina zen, naturzale eta ekologistekin zein talde zientifikoekin berak izandako ibilbidean hainbat talka izan dituela.

Unanue jauna Endaizpide SL enpresaren burua izan da eta bere jardun profesionala basogintzaren esparruko da. Aspalditik ezaguna zen gizon honek ehiztarien lobbyarekin duen konesioa eta arlo horretan ardurak izan dituen beste aukeretan ere, gehigikeriak egin dituela.

Gipuzkoako talde ekologistek salatu berri dutena ez da harritzekoa, “azeria oilategia zaintzen” jarri baitzuten. Sigue leyendo

Publicado en Prentsa oharrak | Etiquetado , , , | Deja un comentario

Estatu Espainiarraren armada, berriz era Bardeetan

Prentsa oharra. Eusko Ekintza

Tankea Ezezko sinbolo baten barruan

Hego Euskal Herriko lurralde batzuk Estatu espainarraren armadaren jabetzapean daude. Anakronikoa iruditu arren, egun, oraindik euskal lurralde batzuetan militarrak jaun eta jabe dira.

Espainiar kontituzioak, frankismoaren iturrietatik sortua, lurralde batasunaren bermea ejerzitoari ematen dio eta noizean behin, eta Euskal Herrian bereziki, gogoratzen digute.
Sigue leyendo

Publicado en Prentsa oharrak | Etiquetado , , | Deja un comentario

Eusko Ekintzaren ordezkaritza Areceseko ekitaldian

Areces

Atzo, Euskal Herriko talde memorialista eta erakunde historikoak batzen dituen Lau Haizetara Gogoan Plataformaren hainbat kideek, haien artean Eusko Lurra Fundazioak, CNT-k eta Sare Antifaxistak, ekitaldi bat  burutu zuten  Asturiasko hiriburutik gertuko Llera herrian, Nalon ibaiaen ertzean.

Eusko Ekintza alderdia ere bertan egon zen 36ko gerrako borrokalari euskaldunak omentzen.
Sigue leyendo

Publicado en Ekintzak-Ekimenak | Etiquetado , , , , , | Deja un comentario

Estatuek bere horretan jarraitzen dute

french-police1 (1)Frantziar Jendarmeriak beste bi euskal herritar atxilotu ditu Moulins inguruan.

Eusko Ekintza alderdiak adierazi nahi du Euskal Herrian euskal jendarteak zabaldu nahi duen garai berri hauetan kartzelak errepresaliatu politikoez hustu behar direla, betetzen jarraitu nahi dutela ematen du, berriz.

Zoritxarrez hau ez da horrela izaten ari, eta gero eta ageriago geratzen ari da maila guztietako errepresioa dela  Estatuen erantzun bakarra ezker abertzaleak bere osotasunean aukeratutako bide baketsuen aurrean.

Bide errepresiboen mantentze honen aurrean, euskal jendarteak konfrontazio demokratiko, erresistentzia zibil aktiboa, desobedientzia zibila eta etengabeko mobilizazioei eutsi behar diegu. Baketsua, baina konfrontazio eta konpromiso maila handikoa.

Era berean, alferrik da garai berriak bizi ditugula  behin eta berriz errepikatzea, atxiloketak, kartzelatzeak eta errepresio bere horretan mantentzen direnean. Ezin dira nahastu euskal jendartearen normalizazio nahiak Estatuek egunero erakusten diguten errealitate gordinarekin.

Eusko Ekintza

Publicado en Iritzi artikuluak | Etiquetado , , | Deja un comentario

Foru Aldundia eta Udalak (LTHren itzala)

euskaldeak

GIPUZKOAKO ALDUNDIA ETA UDALAK

PRENTSA OHARRA-EUSKO EKINTZA

Bigarren urtez Gipuzkoako Foru Aldundiak zenbait udalerriri diru kopuru handi bat itzultzeko eskatuko die. Prentsaren bidez jakin dugunez, oraingoan 13, 4 miloi euro itzuli beharko dituzte.

Kezkagarria deritzogu bigarren urtez Aldundiak udalekin modu horretaz jokatzeari. Jakin badakigu, kasu batzuetan, aurreko legeladian, gastu korrontean gehiegikeria batzuk eman zirela. PSOEren esku zeuden Orereta eta Zumarragako udalak paradagmatikoak izan ziren arlo horretan. Aldiz, udal gehienen kasuan gehiegizko gastua ez da eman gastu korronteetan, udalek Jaurlaritzaren eta Aldundian eskumenak diren arloetan lagundu behar izan dutelako baizik. Behar sozialetan , alegia.

Ez dugu ulertzen Aldundiak Gipuzkoako udalekin, zerga politikan duen jokabidea. Izan ere, pasa den ulerteko aurrekontuetan estaltzeko maileguak eskatu behar izan dituzten udalak, kaso askotan, udal pobreenak dira. Hau da, krisiak gogorrago jo du tokietan, udalek beste erakundeek betetzen ez dituzten beharrak asetzeko gastu berritan sartu behar izan dira. PNVek diseñatu duen finantziazio bideak eta diru banaketak ez dute balio ezkerreko politika bat egiteko ezta nazio eraikuntza irizpide izan beharko lukeen duen jadun politikorako ere.

Gipuzkoako eta oro har Hegoaldeko lau herrialdeetako udalen finantziazio eredua errotik aldatu behar da. Herritarrengandik gertuen dauden erakundeak ezin dira beste erakundeen apurretatik bizi.

Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian indarrean dagoen Lurralde Historikoen Legea (LTH) erabat aldatzeko mugimendu politikoak egin behar dira. Euskal Herriaren lurralde antolaketa eta egituraketa nazionala oztopatzen dituen UPN eta PNVren eredua aldatu behar da. Sigue leyendo

Publicado en Prentsa oharrak | Etiquetado , , | Deja un comentario

KUTXABANKEN pribatizazioaren aurka, Euskal Herriko banketxe publikoaren alde

Kutxa aurrean

Iragan den abenduaren 21ean Altsasun, Eusko Ekintza alderdia aurkeztu genuen: Azkeneko aste hauetan hedapena prozesuari ekin diogu eta talde sustatzailea osatu dugu.

Eusko Ekintzak ez du alderdi klasiko bat izan nahi. Jakin badakigu, egungo jendarteak antolakuntza tresna berriak behar dituela, malguagoak, arinagoak, partehartzaileak eta eraginkorrak. Hori dela eta, hitza ekintza bilakatu behar dela uste dugu eta horregatik gure bigarren aurkezpen ekitaldia ekintza baten bidez egin nahi izan dugu.

KUNTXABANK eta pribatizazioak

XXI.mendeko kapitalismo berriak bultzaturik, mundu osoko behartsu eta klase herrikoien bizi baldintzak okertuko dituen pribatizazio uholdea martxan jarri dute. Sigue leyendo

Publicado en Ekintzak-Ekimenak | Etiquetado , , | 2 comentarios

Argian elkarrizketa Arritxu Santamaria eta Nekane Garmendiari

Eusko Ekintza alderdi berriko kideak dira Arritxu Santamaria (Zumaia, 1956) eta Nekane Garmendia (Ordizia, 1953). Lehena, 2003-2006ko bake prozesuko Konponbiderako Mahaiaren koordinatzailea izan zen. Bigarrena EH Bilduko zinegotzia da Ultzaman. Ezker abertzalearen herri mugimenduarekin identifikatzen dira biak ala biak.

arritxu-eta-nekaneEusko Ekintzako Arritxu Santamaria eta Nekane Garmendiaren iritziz, politika ekonomialarien esku dago, ez pentsalarien eta ekintzaileen esku. Espainiako Estatuko krisi politiko-ekonomikoa erabatekoa da, eta gainera, bipartidismoa lur jota dago. 1977ko trantsizioa egia, justizia eta erreparazioan oinarrituta egin izan balitz, Espainiako Estatuaren demokrazia sistema ez legoke frankismoaren baloreetan errotuta egongo gaur egun, beren aburuz.

Trantsizio politikoa gauzatu beharra aldarrikatzen dute, eta horretarako baldintza subjektiboak sortu eta politika ekintza sozial gisara garatu beharra azpimarratu dute. Sigue leyendo

Publicado en Medioetan-En los medios | Etiquetado , , , , | Deja un comentario

KUTXABANken pribatizazioaren aurkako elkarrateratzea-konzentrazioa

kutxa

EUSKAL HERRIKO BANKETXE PUBLIKOAREN ALDE

KUtxabanken pribatizazioaren aurka eta euskal banketxe publikoaren aldeko konzentrazio batera deitu du Eusko Ekintzak.Hitzordua, datorren larunbatean, otsailak 16 goizeko 11:30ean, Donostiako Kutxaren egoitza nagusiaren aurrean. Garibai kalea.

Konzentrazioaren baitan, zenbait kidek Kutxatik bere dirua sinbolikoki aterako dute erakunde honek hainbat arlotan hartu duen norabidea salatzeko.

kutxabank-ez-pribatizatuEl sábado 16 de febrero Eusko Ekintza ha convocado una concentración frente a la sede de Kutxabank en Donostia, calle Garibai, a las 11:30. la concentración denunciará la privatización de Kutxabank y sus políticas neoliberales, del mismo modo se pedirá la creación de un banco nacional de Euskal Herria.

 

Publicado en Deialdiak-Oharrak | Etiquetado , , , , | 1 comentario