Trebiñu, espainiar itxikeriaren paradigma berriro ere

images (4)

Burgosko Diputazioak berriro ere Trebiñu Arabarekin bat egiteko eskubideari atea itxi dio, danbateko batez. Rajoi Espainiako presidentea ere zentzu berean mintzo da. 

Berriro ere Trebiñuko bi udalen eskaerari muzin egin zaio espainolismo gordinenaren  argudioak erabiliz. Hamaikagarren aldia da halakoa suertatzen dela. Trebiñutarren erreferendum, udal akordio, mobilizazio…  andana, Burgoseko itxikeriarekin topo egin du etengabe. PSOE eta PP ados jarri dira berriro ere erdi-aroko jauntxokeri hau mantentzeko bertako pertsonen borondatearen kontra.

Sigue leyendo

Publicado en Deialdiak-Oharrak | Etiquetado | Deja un comentario

ALBERTIA 2013. Ezker Abertzaleko gudari haien borrokaren duintasuna.

albertia 2013A

Alberto Muñoz eta Txarli Gonzalez (Eusko Ekintzako kideak)

1936ko abenduaren 30ean 28.000 gudari eta milizianoek, 35 batailoietan antolatuak,  Araban faxistek ezarritako gerra frontea eraso zuten, Gasteiz eta Araba berreskuratzeko asmoz. Legutioko gatazka, 36ko gerrako odoltsuenetarikoa izan zen.

Beste ehunka gudari eta milizianoen artean, ezker abertzaleko EAE-ANVko ia 350 gudariek bizia galdu zuten bertan. Batzuk borrokan, beste batzuk  preso hartu eta gero, faxistek erailak.

Gatazka horren zama eta gogorapena ezker abertzale historikoaren kontzientzi kolektiboan geratu da, eta ezker abertzaleko ondorengo borrokalariei ere,  ez zaie omenaldirik falta izan urtero Albertia mendiko maldetan. Albertia Eguna da Euskal Herrian Oroimen Historikoaren inguruko egunik beteranoena. Borrokaren duintasunaren eguna, eta horregatik aukeratu dugu aurtengo lelo hau: “Borrokaren duintasuna”. Historia lapurtu nahi izan digute sarritan. Gure herriaren eta ezker abertzalearen  historia. Albertia eguna horren aurreko herri harresia izan da urtetan. Ahanztura eta manipulazioaren aurreko harresia. Hantxe eta ondoren gertatutakoak ez ahazteko. Sigue leyendo

Publicado en Iritzi artikuluak | Etiquetado , | Deja un comentario

Albertia Eguna 2013

albertia 2013B

Urtero bezala ezker abertzale historikoak uztailaren lehen igandean, aurten uztailak 7, Albertia Eguna  ospatuko dugu. Bertan, 1936ko abenduan Albertiako gudaldian gertatutakoak gogora ekarri eta gudariak omenduko ditugu, Legutio eta Landa herrien arteko Gazteluako hariztian zein Albertia mendian.

Aurtengo leloan azpimarratu nahi izan dugu ezker abertzaleko eusko gudarien borrokaren duintasuna. Haiek izan zirelako gu baitgara.Gerran garaituak eta erahilak izan arren, beraien ideologia inoiz baino gaurkotasun handiago dauka egun. Baita beraien borroka antifaxista. Estaduek ezin izango dute beraien borrokaren duintasuna estali kontakizun historikoan gezurretan ibiliz. Sigue leyendo

Publicado en Deialdiak-Oharrak | Etiquetado | Deja un comentario

Troquenorreko langileak Ertzaintzak lantegitik ateratzea dela eta.

TROKENORAsteazkenean Ertzaintzak Troquenorreko 120 langile indarrez lantegitik ateratzea dela eta, Eusko Ekintzak bere elkartasuna adierazi nahi die langile hauei eta beraien senitartekoei.

Troquenorreko langileek harresi sozialari eutsi diote dute azken astetan beraien oinarrizko eskubideen alde. Ertzaintzak harresi hori puskatu zuen herenegun kapitalaren interesen alde. Sigue leyendo

Publicado en Iritzi artikuluak | Etiquetado | Deja un comentario

“GURE ESKU” ekimenaren harira

 GURE ESKU

“GURE ESKU DAGO” Ekimena.

Berriki publikoa egin da “Gure esku dago” ekimena Irungo Ficoban burututako ekitaldi batez. Edozein ekimenak, eta are gehiago “euskaldunok erabakitzeko eskubidearen” aldeko ekimenak sortzen digun errespetutik, gure ikuspegia plazaratu nahi dugu “erabakitzeko eskubidearen” nazio-dinamika baten planteamenduaren aurrean.

Autodeterminazio eskubidea aldarrikatzea independentismotik, atzerapen handia da. Duela 20 edo 10 urteko estrategia da, orduan ere mobilizazio handiak eta mota guztietako ibilaldiak ezagutu zituena. Gatazka gainditzeko “baldintza demokratikoak” lortzea estatuen aldetik helburu. Egun, honako hau, aldebakartasunaren kontra doan taktika da . Autodeterminazio eskubidea, horrela izendatua eufemismorik gabe, eskubide demokratiko bat da, eta espainiar eta frantziar ezker-eskuin nagusiek onartzen ez badute, beraien gabezi demokratikoaren isla besterik ez da. Ez da txistea Rubalcabaren autodeterminazio eskubidearen aldarrikapena PSOEko Suresnesko Kongresuan. Sarean dago ikusgai edozeinentzat. Urterekin PSOEko hierarkiak ikasi du autodeterminazio eskubideak, halabeharrez, Euskal Herria eta Kataluniaren independentzia ekarriko zuela, eta horregatik traizionatu zuten Erreforma Frankistan eskubide demokratiko hau. Hau garrantzitsua da azpimarratzea; Espainolistentzat autodeterminazio eskubidea eta independentzia sinonimoak dira. Horregatik ez dira halakoetan bustiko. Sigue leyendo

Publicado en Iritzi artikuluak | Etiquetado , , , | 2 comentarios

EUSKO EKINTZAREN 1.go Nazio Biltzarraren agiria

idatzi2Iragan den asteburuan Eusko Ekintzak bere 1.go Nazio Biltzarra egin zuen, prentsa ohar honen bidez akordio garrantzitsuen laburpena argitaratu dugu.

EUSKO EKINTZAk 1.go NAZIO BILTZARRAegin du asteburu honetan Agurainen.

Aktibo dauden herrietako taldeen ordezkariak Agurainen elkartu dira asteburu honetan.

Nazio Biltzarrean ildo estrategiko nagusiak finkatu dira eta Nazio Koordinakundea ere hautatu da. Bestalde, Antolakuntza eredua ere adostu egin da.

Behin behineko egoeran zegoen talde sustatzailearen lanari oniritzia eman dion 1.go Nazio Biltzar honen ondoren, Eusko Ekintzak hedapen faseari ekingo dio, udazkenean burutuko den 2. Nazio Biltzarra arte. Bertan antolaketa ereduan sakondu eta arlo ideologikoa garatuko dugu. Sigue leyendo

Publicado en Prentsa oharrak | Etiquetado | Deja un comentario

Iratxo margolariak. Desobedientzia zabaltzen.

Iratxoak delako desobedientzia taldeak berriro Amnistia aldarrikapena margotzeari ekin dio hainbat espetxeren hormetan. Azkenekoa, Curtis, Fresnes eta Bordeleko espetxean. Argi dago desobedientzia zibileko ekintzak ugarituz joango direla Estaduen itxikeriaren aurrean.

Desobedientzia herri borroka da, inposaketen gainetik jauzi egiteko tresna. Guri dagokiguna geuk hartu, eskubideak ez baitira eskatzen,eskubideak betetzen dira. Ekimenaren bidez errealitatea aldatuko dugu eta ondoren, errealitate berria nagusitzen hasten denean, mugitu nahi ez dutenak mugitu nahi izango dira.

Ezkerreko independentismoak gida-liburu propioa behar du, geuk idatzi behar duguna, beste inork ez du-eta gure kezken eta beharren ardura hartuko.

 

Publicado en Ekintzak-Ekimenak | Etiquetado , | 2 comentarios

Bateragune auzia eta preso politikoen bahiketa. Eusko Ekintzaren prentsa oharra.

Bateragune-600“BATERAGUNE” izenaz ezagutzen den auziagatik bost lagunen espetxealdiari eutsi izanak hautsak harrotu ditu.

Jakin bagenekien, espainiar Estatuak inguruko Estatuen baldintza juridikoak ez dituela betetzen. Izan ere, “Ley de la Reforma Politica” delakoa legean sorrera duen frankismoaren erregimenetik jaiotako sistemaren ezaugarriek parekotasuna handiagoak aurkitzen dituzte Turkian inguruko herrietan baino.

Inolako disimulurik gabe, espainiar Estatuko epaitegiak jardun politikorako erabiltzen dira eta inolako lotsarik gabe, epaiak mugimendu politiko eta taktikoetarako erabili ohi dira. Sigue leyendo

Publicado en Prentsa oharrak | Etiquetado | Deja un comentario

m30

Greba orokorra#m30greba #go30

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Eusko Ekintzak grebarekin bat egin du

Greba-afitxaMAIATZAREN 30ko greba Orokorra.

Eusko Ekintzaren prentsa oharra

 Heldu den maiatzaren 30ean Euskal Gehiengo Sindikalak eta hainbat eragile sozialek greba orokorrerako deialdia egin dute. Kapitalismoaren fase berri hau zabaldu zenetik, hots, zenbait hedabidetan “krisia” hitzaz ezagutzen dena, zazpigarren greba deialdia omen da.

Dena den, zabaltzen hasita dago gizartearen sektore kontsientziatuenetan, egun bakarreko grebaren eredua bere mugara ari dela iristen, bereziki kontuan hartuz klase herritarrok jasaten ari garen erasoaren tamaina.

Hala ere, ez da etsipenarako garaia, baizik eta tresna eta mobilizazio berriak asmatzekoa. Horregatik maiatzaren 30ko greba horrek merezi ote duen galdetuz gero, geuk ere erakunde sozialista eta independentista gisa, esan behar dugu 30eko grebak izan behar duela beste mobilizazio sendoagoaren eta zabalagoaren abiapuntua.

Ezbairik gabe, mobilizazioei eutsi egin behar diegu. Baina, hori ez ezik, mobilizazioak ere handitu behar ditugu, tresna berriak erabiliz, sektore berriak mugiaraziz, produkzio sisteman eta batik-bat sistema finantzieroaren hariak mugitzen dituzten “delinkuenteei” min egin diezaieketen ekimenak bultzatuz.

Erantzun orokorrak behar ditugu, eta eguneroko beharrei erantzungo dieten tokian-tokiko erantzunak ere behar ditugu.

Arestian esan dugunez, zalantzak ditugu, kezkak, amorrua ere bai. Hala eta guztiz ere, Eusko Ekintzak Euskal Gehiengo Sindikalak eta hainbat eragile sozialek egin duten greba orokorrerako deialdi honekin bat egiten du, tinko eta zorrotz. Euskal langileriari, langabetuei, menpeko egoera eta diskriminazioa jasaten duten sektore guztiei deia egiten diegu, hilaren 30ean grebarekin bat egin dezagun.

Haatik, gure ustez, honek izan beharko luke XX. mendeko parametroetan Euskal Herrian egingo den azkeneko greba orokor baterako deialdia, jauzi bat egiteko tenorean gaudelako.

Aurreko urteetako ereduak miseria hau ekarri du; beraz, produzio sistema, sistema finantzieroa, eta lan-sistema osoa aldatu ezean, honek ez du konponbiderik. XXI.mendeko euskal langileon mobilizazioak gure alternatiba eraikitzeko urratsak izan behar dira.

EUSKO EKINTZA

Publicado en Deialdiak-Oharrak | Etiquetado | Deja un comentario