Usurpadores Privatizadores Navarros =UPN?

Yolanda Barcina eta Mariano Raxoi

Lehen-lehenik UPNko gobernuari esker CAN merke asko saldu zuten; eskuinaren kudeaketa kaxkarraren ondorioz, lau sosetan saldu zuten beste garaietan nafarron kutxa zenak. Zerbitzu publikoaren izaera zuen erankunde propio genuen eta azkenean kutxarik gabe gelditu ginen.

Caja Navarra-ren misioen artean, herrialdeko ekonomia sustatu eta ondorioz garapen sozio-ekonomikoa bultzatzea zen; kontu publikoak eramaten zituzten ere bai eta etekin zati bat komunitateko hainbat proiektutarako inbertitzea eta irabaziak,nolabait, komunitatera itzultzea zuen ere xedea.

Alde honetatik izaera publikoa duen erakundea genuen Caja Navarra; pribatua dena , berriz, bankua du izena…eta hemen dator kontua: UPNk entitate pribatua balitz bezala gestionatu du CAN. Azkenik Nafarroak zuen finantza entitate bakarra desegin dute eta desagerrarazi dute. Baina arduragabekeri horrekin pozik ez eta orain, Kontuz! herri-mugimenduaren bidez, enteratzen gara balitekeela gure agintariek lapurtu izana! Sigue leyendo

Publicado en Iritzi artikuluak | Etiquetado , , | Deja un comentario

SEASKAREN aldeko manifestazioarekin bat

Eusko Ekintzaren prentsa oharra

SeaskaHeldu den larunbatean, SEASKAk antolatuta, manifestazio batera deialdia egin da. Baionako Subprefeta berriak hezkuntzaren arloan hartu dituen erabakiak direla medio, Seaskaren sarean ari diren ikasleen %90a eskolik gabe gera daiteke.
Sigue leyendo

Publicado en Prentsa oharrak | Etiquetado , | Deja un comentario

Ustelkeriaren metastasia

corrupcic3b3n

Ez gaitu harritu inolaz ere, moralaren aitzindari aurkezten zaigun Partidu Popularrak, atzaparrak lohiaz beterik izatea. Ez da lehen aldia, ez eta azkena ere. Betiko moral bikoitza. Beraien burua legalitatearen aitzindari, eta alderdiaren eta hainbat norbanakoen finantziazioa ilegala eraiki (Gürtel, Barcenas, eta diputatu senatari, alkate, hautetsi… korruptoak), moralitate “katolikoaren”ren gidari eta bankuen, kapitalismo hiltzailearen, pederasten morroi…, boterea lortzeko herriaren zerbitzuan omen dagoen programa politiko bat aurkeztu eta aldebakarreko ideologia neofrankista neo-liberalaren inposizioa – komunikabideetan eta Hezkuntzan besteak beste-, sei milioi langabetu, zerga politika itogarria, osasungintza eta hainbat enpresa publikoen pribatizazioa, etxebizitzen desjabetzeak. Gezurra gezurraren gainean ! Ustelkeria ustelkeriaren gainean! Miseria eta errepresioa herriaren aurka. Demokraziaren aurka.

Hala ere, eta hau guztia larria izanik, ez litzateke hain larria izango minbizia ganglio bakar batean kokatuta balego, Partidu Popularrean alegia. Baina zer egin metastasira ailegatu denean? Zer egin erregimen politiko osoa, bere estruktura eta komunikabideekin denean zaintza paliatiboetan dagoenean?. Azken hogeita hamabost urteetan eraiki den sistema politiko, ekonomiko eta komunikatibo osoa denean gaixorik eta kutsatua dagoena? Sigue leyendo

Publicado en Iritzi artikuluak | Etiquetado , | 2 comentarios

Etxarriko ekimena txalotzen du Eusko Ekintzak

ETXARRI-ARANATZEKO EKIMENA ETA BURUJABETZAREN IBILBIDE-ORRIA

etxarri_aranatz_474742

EUSKO EKINTZAren PRENTSA OHARRA

Atzo jakinarazi zutenez, Etxarri-Aranatzeko herritar talde batek sinadura bilketa bati ekin dio. Bilketaren helburua,  Etxarrin herri-kontsulta bat egitea, Sakanako herri honek Euskal Estatu burujabe baten kide izateko eskubidea ukan dezan.

Eusko Ekintza alderdiak herritar talde honen ekimena biziki txalotu nahi du eredugarria dela uste baitugu. Euskal Herriko egoera politiko berriak, zein egoera soziekonomikoak jauzi soberanista egiteko beharra agerian uzten dute. Ez da harritzekoa ekimen hau Sakanako eskualdean hasi izana, Nafarroako eskualde honetan Estatu espainarren menpe egoteak zer nolako kalte politiko, kulturalak eta sozioekonomikoak dakartzan bere gordinatasun osoz begi bistan da-eta. Sigue leyendo

Publicado en Deialdiak-Oharrak | Etiquetado , , | Deja un comentario

Eusko Ekintza Tas-Tas irratian

Hona , atzo gure kidea den Arritxu Santamariari TAS-TAS irratian egindako elkarrizketa.

Eusko ekintzako promotoreak

Eusko ekintzako promotoreak alderdi berriaren aurkezpena egiten.

http://tas-tas.org/web/index.php/eu/component/content/article/1915-eusko-ekintza-alderdi-antikapitalista-eta-independentista

Publicado en Medioetan-En los medios | Etiquetado | Deja un comentario

Elkartasun Antifaxista Gaur Euskal Herrian.

Elkartasun Antifaxista Gaur Euskal Herrian. Eusko Ekintzako zenbait kide ere hor egon dira.

Gaur , Greziako antifaxistekiko elkartasuna mundo guztiko mugen gainetik islatu da, baita Euskal Herrian ere.

Gaur Euskal Herria oso gertu egon da Greziako herritar antifaxistengandik. Gaur arratsaldean Bilbon ordu erdiz, adin guztietako ehun bat euskal  Gran Vian dagoen Europako Elkarteak duen ordezkaritzaren aurrean bildu dira. Sigue leyendo

Publicado en Deialdiak-Oharrak | Etiquetado | Deja un comentario

“EAE-ANV legezkoa izango da berriro, euskal estatu independente

GAUR AGERRALDI BAT EMAN DUTE BILBONANV

Antxon Gomez EAE-ANVko militante historikoaren ustez, “estatu arrazoiak” agindu du alderdia legez kanporatzeko prozesuan, baita Estrasburgok eman berri duen epaian ere.

Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak EAE-ANV alderdi gisa legez kanporatzeko erabakia berretsi izana erabaki politikoa dela seguru daude alderdiko militante historikoak, epaiari buruzko balorazioa egiteko agerraldian azaldu dutenez: “Epaiak ez du argudio juridikorik ematen, politikoak baizik”. Sigue leyendo

Publicado en Deialdiak-Oharrak | Etiquetado , | 1 comentario

ELEak Herri mugimenduak Larunbaterako antolatu duen manifestazioari atxikimendua

eleak

Heldu den larunbatean Donostian eguerdian ELEak herri mugimenduak antolatu duen manifestazioarekin bat egin nahi du EUSKO EKINTZAK.

Atzo bertan Estrasburgo iritsitako epaiak argi adierazi zigunez, Euskal Herrian salbuespen egoeran jarraitzen dugu. Sigue leyendo

Publicado en Deialdiak-Oharrak | Etiquetado , | 2 comentarios

Salbuespen egoerak ez du eten

EAE-ANVren AURKAKO EPAIAREN HARIRA EUSKO EKINTZAK PLAZARATUTAKO PRENTSA OHARRA

EAE-ANVEAE-ANVren ilegalizazioa berretsi du Estrasburgoko Giza Eskubideen Epaitegiaren epai-mahai txikiak, eta horren aurrean, Eusko Ekintza alderdiak hainbat gogoeta plazaratu nahi du.

Lehenik eta behin, epaia honek agerian uzten du Alderdien Legea indarrean jarraitzen duela. Alderdiaren Legearen ondorioek ez dute bakarrik eragina jada legez kanporatutako alderdien gain, aitzitik lege hau mehatxua da egun, euskal politikan jarduten dugun indar ezkertiar eta independentista guztiontzat.

Are eta gehiago, lege hau mehatxua da ere Kataluniako indar ezkertiar eta soberanistentzat zein estatuko gainontzeko indar antikapitalistentzat. Sigue leyendo

Publicado en Iritzi artikuluak | Etiquetado , | Deja un comentario

Bildu. Gune Soberanista eta ezkertiarra osatzeko bidean

EHBildu aftitxaAzkeneko udal eta foru hauteskundeetan Hego Euskal Herrian Bildu fenomenoaren hauteskundeak izan ziren.

Hainbat analistek emaitza zoragarri horien nondik norakoak aztertu dituzte eta guk lau nagusi hauek baino ez ditugu gogoraziko: alderdiaren legea saihestu izana, nahiz eta legeak oraindik ere bere horretan dirau mehatxu demokratiko gisa, elkarlanaren indarra, ETAren alde bakarreko erabakia saritu izana eta testu-inguru sozioekonomikoa.

Emaitza 1.000 zinegotzi eta alkate. Legealdiaren erdia pasa delarik, egindakoa eta egin daitekeena aztertzeko garaia dela uste dugu . Sigue leyendo

Publicado en Iritzi artikuluak | Etiquetado , | Deja un comentario