Independentistak sareak deitutako Durangoko manifestiazoarekin bat.

durangoa6

Eusko Ekintza alderdiak bat egiten du “Independentistak” sareak bihar Durangon deitutako mobilizazioarekin.

Eusko Ekintzaren ustez,  independentziarako bidean indarrak batzeko garaia heldu da. Gure testuinguru europearrean Eskoziako eta Kataluniako erreferentziak garrantzitsuak izanik, mugimendu independentistak protagonismo handiagoa izan behar du euskal gizartean. Erabakitzeko eskubidea, eskubide demokratikoa izanik, beste indar batzuekin elkarlanerako esparrua izan daiteke, baina ez dezagun gure burua engaina. Estatuek inoiz ez digute aitortuko, eta aldebakartasunaren bidez gauzatu beharko dugu.

Beraz independentzia prestatzeko beharra dago. Lan handia eta sakona. Horretarako herri honek tresnak behar ditu. Independentistak sarea indartzeko eta osatzeko deia egiten dugu. Baita herriz herriko kontsulta independentistak egiteko, Etxarri eta Arrankudiagako kasuan bezalaxe.

Euskal Herria, 20014ko abenduaren 5

Publicado en Deialdiak-Oharrak | Deja un comentario

Manifiesto “Askatasun Ekintza”. Detengamos el estado de excepción.

cropped-lehioa-argazkia-moztuta-1200-1024x1941

Desde hace ya demasiadas décadas y especialmente desde la guerra del 36 y el posterior genocidio del régimen franquista, seguido de décadas de terrorismo de Estado, el Reino de España ha impuesto al Pueblo Vasco una batería de leyes de excepción como forma de aniquilar el conflicto sociopolítico vasco.

Tantos años de legislación de excepción han llevado a que al final, estas medidas que se suponen excepcionales, las hayamos ido asimilando en nuestra rutina diaria como si fueran normales. Como si la falta de libertades civiles, nacionales y políticas fueran algo  consustancial al ser vasco. Algunos desde su comodidad niegan que vivamos en un estado de excepcionalidad, aunque la situación sea demasiado grave, y se siga agravando por momentos como para acallarlo o taparlo con buenismos de la peor especie. Sigue leyendo

Publicado en Sin categoría | 1 comentario

ELA eta LAB sindikatu abertzaleak CONFEBASC-ek egindako legez kanpo uzteko eskaeraren aurrean.

logoCabecera 

Berriki jakin izan genuen CONFEBASC Euskal Erkide Autonomoaren enpresarioen elkargo nagusiak LAB eta ELA sindikatuak legez kanpo uzteko maneiuaren berri.

Euskal Herriak bizi duen salbuespen egoeraren barnean, urtetako salbuespen legeriak kultura maltzur bat sortu du, non botere politiko ekonomikoek aurkari soziopolitikoa legez kanpo uzteko eta kriminalizatzeko inolako lotsarik ez duten, eta gainera legez kanporatzeak “normaltasun demokratikoaren barnean” kokatzen duten. ELA eta LAB sindikatuek salatutako eraso larri hau, finean, dena kriminalizatu behar denaren kulturan sartzen da.  Duela hilabete eskas bi gazte espetxeratuak izan dira greba batean parte hartzeagatik eta arrazoi politikoak direla medio atxiloketa, epaiketa eta espetxeratzeek ez dute etenik. Sigue leyendo

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Askatasun Ekintza manifestua.

cropped-lehioa-argazkia-moztuta-1200-1024x1941

EAE-ANVren zein Batasunaren eta EHAK-PCTVren aurkako 04/08 makro-epaiketaren aurrean, Askatasun ekintza manifestua. Salbuespen legeari stop!!!

http://www.askatasunekintza.eu/

 

Hamarkada gehiegi dira inposaketen menpe  gaudela, baina bereziki 36ko gerra latzarekin hasi, pairatutako ondorengo genozidioa eta frankismoaren erregimenarekin jarraituz, eta azkeneko hamarkadetako Estatu terrorismoarekin eguneraino, Espainiako Erresumak Euskal Herriari eta  euskal herritarroi ezarri dizkiguten salbuespen lege andana, euskal gatazka soziopolitikoa suntsitzeko asmo garbia izan  du.

Hainbeste urte legeri honekin, azkenean ezohikoak diren neurri hauek gure egunerokotasunean barneratu ditugula, normalak bailiran; euskal izatearen askatasun zibil, nazional eta politiko eza, berezko zerbait balitz bezala. Gainera batzuk, beraien  erosotasunetik ukatzen dute salbuespen egoeran bizi garenik, baina kinka larriegia da eta larriagotzen ari da, zurikeriarekin estaltzeko. Sigue leyendo

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario

Eusko Ekintza azken espetxeratze mehatxu eta atxiloketan aurrean

jone_amezaga_libre-300x300

Une honetan, Jone Amezaga Errigoitiako gaztea espetxeratzeko arriskupean dago. Bere delitu bakarra pankarta bat jartzea da. Gaur ere ezagutu dugu beste hiru pertsona atxilotuak izan direla “terrorismoaren apologia” delakoa egotzita Arabako Laudio herrian iaz hitzaldi bat emateagatik. Deneri gure elkartasuna adierazi nahi diegu, gure herrian lekurik ez duen  salbuespen legeri baten biktimak direlako gure ustetan.

Euskal Herrian salbuespen egoerak ez du etenik. Salbuespen egoeraren legediaren itzalpean bizi gara, eta salbuespen legediak etengabe egoera honen biktima sozio-politikoak sortzen ditu. Salbuespen legeria honen lehendabiziko biktimak adierazpen askatasuna, adierazpen soziopolitiko libreak, zein euskal herritarrok bizi dugun gatazkaren inguruan kontakizun ezberdinak izateko eskubideak dira. Batzuk (PP-PSOE) prest daude beraien errelatoa euskal gizarteari inposatzeko, etengabe herritarrak espetxeratzeko.

Salbuespen legeri espainiarrak bultzada politiko argia du. Erabaki politiko baten ondorioa da. Horregatik, biktimizazio prozesuan etengabe biktima eta errepresaliatu berrian  katea behingoz mozteko unea heldu da. Zurikeria guztiaren gainetik, salbuespen legedien iraupena une honetan, euskaldunon elkarbizitzarako lehendabiziko oztopoa da.

Eusko Ekintzatik, Salbuespen legediaren amaiera exijitzeaz gain, honako hausnarketa egiten dugu:

  • Posiblea al da, ustez elkarbizitza bultzatzeko elkarrekiko ekitaldiak egitea salbuespen egoera hau mantentzen duten alderdiekin?
  • Posible al da, izandako biktimen aldeko ekimenak partekatzea une honetan biktima berriak sortzen ari diren indar politikoekin?

Euskal Herria, 2014ko azaroaren 27an.

Publicado en Deialdiak-Oharrak | Etiquetado | Deja un comentario

KATALUNIAKO KONTSULTA

senyera-ikurriña

Atzo Printzipat-eko Herri Katalana deitua zegoen kontsulta batera independentziari buruzko bere iritzia emateko. Eusko Abertzale Ekintzatik zoriondu nahi ditugu katalanak atzo, berriro ere,  beraien heldutasun politiko eta demokratikoaren froga garbia eman zutelako.

Oso baldintza zailetan eta Estatu Espainiarraren mehatxupean egindako ariketa demokratikoa izan da atzokoa. Euskaldunok badakigu zerbait horretaz. Urtetan, ezker abertzaleko alderdien ilegalizazioekin, baldintza demokratikorik gabeko hauteskundeak bizi izan ditugu. Konstituzionalisten putxerazoak etengabeak izan dira herritarron nahia eta eskubideen aurka. Horregatik Konstituzionalista espainiarrek (PP-PSOE) atzoko kontsultaren gardentasuna ezbaian jartzen dutenean, beraien hipokresia eta izaera demokratiko kaskarra besterik ez dute agerian uzten, berriro ere. Sigue leyendo

Publicado en Prentsa oharrak | Etiquetado | Deja un comentario

Aitzinak desobedientziaren bidea hartu eta herriz-herri ikur arrotzak kentzera deitu ditu euskal gazteak

aitzina_atxiloketa_agerraldia_baiona_2

http://topatu.info/aitzinak-desobedientziaren-bidea-hartu-eta-herriz-herri-ikur-arrotzak-kentzera-deitu-ditu-euskal-gazteak/

“Argibide bat ematen dute bide seinaleek, norabide bat erakusten dute; non giren eta nora goazen. Ipar Euskal Herriko seinale anitzek hizkuntza ukatzen dute, Euskal Herriaren nortasuna ukatzen dute”, adierazi dute Aitzinako gazteek Baionan egindako agerraldian. Ukazioaren aurrean, argibidea eta norabidea eskubideak direla uste dute: “Aska bidea ere izan daitezke, eta guk gure bidea egin nahi dugu”. Bide hori desobedientzia tresnatzat hartuz herria eraikitzen jarraitzea dela jakinarazi dute, eta horregatik deitu dituzte euskal gazteak herriz-herri ikur arrotzak kentzera.

Uztailaren 14an Frantziako Errepublikaren jai nazionalaren harira egindako ekimenaren helburuan berretsi eta Frantziak Euskal Herriarekiko duen “mespretxuari” erantzutera deitu dute. Adibideak asko dira, haien aburuz: Ikastolen kontrako auzia, herri-eragile desberdinek landutako Lurralde Elkargo proposamenaren ukazioa, eta baita herri bat eraiki nahi duen gazteriaren ukazioa ere: “Atxiloketak erakutsi du hori”.

Euskal Herriaren ezagupena eta euskarak lege babesa izatea lortu arte lanean jarraituko dutela azpimarratu dute, eta euskal gazteak ere borrokan jarraitzera deitu dituzte: “Herriz-herri Euskal Herriaren nortasuna ukatzen duten ikurrak identifikatu eta kendu ditzagun”. Bigarren proposamen bat ere egin dute: “Atera argazki bat gure herria ukatzen duen seinalearen aurrean hura ‘kukutuz’ eta zabaldu Twitterren #EginZurea traolarekin edo bidali aitzina@aitzina.eu helbidera”.

Ostegun goizean Aitzina gazte antolakundeko kide bat atxilotu eta gazte antolakundeak Baionan duen egoitza miatu zuen Frantziako Poliziak. Egun osoa komisaldegian izan ostean arratsaldean utzi zuten aske. Bide seinaleak lapurtzea eta gordetzea egozten diote. Uztailaren 14anAitzinako gazteek frantses hutsean ziren 100 bide seinale kendu eta Parisera bidali zituzten trenean.

Publicado en Deialdiak-Oharrak | Etiquetado , | Deja un comentario

Gaixo dauden euskal preso politikoen aldeko Donostiako manifestazioarekin bat

Bt2z3i1IYAA6gQM

Hurrengo abuztuak 9, Donostian gaixo dauden euskal preso politikoak askatzearen aldeko manifestazioarekin bat egiten du Eusko Ekintzak.

Oraingo honetan zenbait herri ekimenek bat egin dute manifestazio hau deitzeko, eta Eusko Ekintzaren aldetik pozik hartzen dugu herri mugimendu hauen konpromezua euskal preso politikoekiko.

Sigue leyendo

Publicado en Deialdiak-Oharrak | Etiquetado | Deja un comentario

Herriko Tabernen auziko epaiaren harira.

images (7)

Berriki ezagutu egin da Espainiako Auzitegi Nazionalaren epaia, 103 herriko taberna konfiskatzeko aginduz eta kartzela zigor ezberdin ezarriz  hogei militantei.

Espainiako salbuespen epaitegiek berriro agerian utzi dute Euskal Herrian normaltasun politikoa oso urruti dagoela; 2014ean oraindik jendea kartzelara joaten dela beraien jarduera politikoagatik, eta independentismoa jazarrita jarraitzen duela ere.

Eusko Ekintzatik aspaldi salatzen ari gara ilegalizazioen zikloa ez dagoela amaiturik, eta oinarrizko eskubide zibil eta politiko guztiak ez direla errespetatzen. Okerrena zera da, salbuespen legislazioa hor dagoela eta PP-k eta PSOE-k ez daukatela inolako asmorik hortik kentzeko.

Epaitza hau errealitatearen adierazpen gordina da “garai berrietara” egokitu diren euskal gizartearen zenbait sektoreentzat; Estatuaren aldetik zapalketak jasaten dugunik ukatzen dutenentzat; edota alde bateko bortxakeriaren aitzakiarekin jarrera hauek justifikatu dutenentzat.

Gehiegikeria hauek guztiak hauek behingoz geratzeko, inoiz baino beharrezkoagoa dugu Euskal Herrian eskubide zibil eta politikoak bermatzeko mugimendu zabal bat, eragilez eta pertsonez osatua: Adierazi Euskal Herria izan zena, hau da eredu garbia guretzat.

Epai hau eta bere ondorioak salatzeko deitutako mobilizazioekin bat egiten dugu, eta aldi berean konfrontazio demokratikoaren bide baketsu guztiak indar osoz erabiltzeko dei egiten dugu, PP eta PSOEren itxikeria eta jarrera ez demokratikoak salatzeko.

Eusko Ekintza

Euskal Herria, 2014ko uztailaren 31n.

Publicado en Prentsa oharrak | Etiquetado | Deja un comentario

Albertia Eguna 2014. Eusko Ekintzaren ekitaldi politikoa Oroimen Historikoaren egunik beteranoenean.

(2)

Eusko Ekintzak hariztian burutu duen ekitaldian, lehen hitza hartzen Lau Haizetara Gogoan plataformako koordinatzailea Xabier Erauskin izan da. Honek azpimarratu du egun frankismoari Argentinan irekitako kereila, eta honek suposatu duena: hainbat urteetan oroimen historikoa lantzen egon garen hainbat taldek egindako aldarrikapenak, ezinezkoak zirela esaten baziguten ere, posible dela hainbat urteetako inpunitateari zulotxoa egitea. Alegia, Frankismoaren judizalizazioa.

Gero Eusko Ekintzako Antxon Gomezek hartu du hitza. Hona berak esandakoa:

Albertia Eguna dugu gaurkoa. Ezker abertzalearen oroimen historikorako eguna. Gaur gogoratzen dugu nondik gatoz, eta hausnartzen dugu nora goaz.

Denboran oso urruti ematen du 1930.en urte hura, non hainbat gizon-emakumek Eusko Abertzale Ekintza sortu zuten, eta berekin ezker abertzalea. Bide honetan geratu zaizkigu ia 800 militante ekintzale eta beste bi ehunka inguru ezker abertzaleko beste erakundekoak.

Militante haien azken helburuak oraindik betetzear daude. Hamarkadetan aurrerapenak eman dira naziogintzan eta justizia sozialean, beti borrokaren esker, baina esan beharra dago Independentzia eta sozialismoaren azken helburuak oraindik ez direla ortzemugan ikusten.

Aurtengo leloa nahiko erreza eta zuzena dugu. “Independentziarekin, amnistia eta sozialismoa.”

Euskal Herriak independentzia behar du herri gisa bizirik irauteko. Gure herriak ez du etorkizunik  Espainian edo Frantzian. Baina independentziaren balioa egunero eraiki behar da, eta erabakitze eskubidetik bereiztu.

 

Independentzia

Eusko Ekintzaren ustez,  independentziarako auzolan nazionalean indarrak batzeko garaia da. Mugimendu independentistak protagonismo handiagoa izan behar du gizartean. Erabakitzeko eskubidea, eskubide demokratikoa izanik, beste indar batzuekin elkarlanerako esparrua izan daiteke, baina ez dezagun gure burua engaina. Estatuek inoiz ez digute aitortuko, eta aldebakartasunaren bidez gauzatu beharko dugu. Katalunian bezala. Beraz independentzia prestatzeko beharra dago. Lan handia eta sakona. Horretarako herri honek tresnak behar ditu. Independentistak sarea indartzeko eta osatzeko deia egiten dugu.

Amnistia.

Eusko Ekintzak amnistia aldarrikatzen du euskal preso politiko eta iheslarientzako konponbide bakartzat. Ikasi behar dugu berriro ere, helburu estrategiko eta taktikoak bereizten. Amnistia helburu politiko bat da, bere esanahi guztiekin. Bidean presoen oinarrizko eskubideen aldeko ekimenak ongi etorriak izango dira. Baina ez dezagun nahastu estrategia eta taktika, eta tarteko bideak (presoen giza eskubideak) helburutzat hartu. Gure aldetik garbi dugu Estatu espainolak ez duela inoiz emango amnistia politiko bat. Soilik Euskal Estatu batek emango du. Beraz amnistia politikoa eta independentzia lotuta doaz.

Amnistiaren aldeko mugimendu indartsu baten beharra ikusten dugu. Autonomo, autoantolatua eta amnistia berak daukan kutsu politikoaz jantzita. Estatuekin demokratikoki konfrontatzeko prest.

 Sozialismoa

Sozialismoa ezin daiteke izan lelo hutsa, edo justizia sozial hutseko ekimenak mozorrotzeko marka bat. Eusko ekintza antikapitalista da, eta garbi dugu sozialismoa kapitalismoaren kontra eraiki behar dela. Sozialismoa ezin da izan kapitalismoaren gehiegikeriak partxeatzeko mugimendu bat, baizik eta kapitalismoari aurre egiteko alternatibak eraikitzen joango den mugimendua. Krisi finantzieroak agerian utzi du klase borroka inoiz baino gaurkotasun gehiago daukala.

 

Honekin Eusko Ekintzern ekitaldia bukatutzat eman da Eta Eusko Lurra Fundazioak antolatutako ekitaldiekin jarraituda .

Publicado en Sin categoría | Deja un comentario